“Teknologia tresna garrantzitsua izan da artxiboa osatzeko”

“Teknologia tresna garrantzitsua izan da artxiboa osatzeko”

Zuzendari berria dauka hilabete hasieratik Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak. Azken urteetan artxiboko teknikari izan da Pello Leiñena (Donostia, 1965), eta "oso pozik" hartu du Jon Baguesen lekukoa. 1974an sortu zen Eresbil, euskal musikagileen lanak zabaltzeko Errenterian antolatu ohi den Musikaste ekimenak eragindako programazio beharrak zirela eta. Garai horretan hasi ziren euskal musikagileen partiturak biltzen, eta gerora grabazioak zein bestelako materialak ere jaso dituzte. Gauzak horrela, musika ondarea ikertzea, biltzea, zaintzea eta zabaltzea dute helburu. Guztira, euskal musikagileen 2.000 lanetik gora dituzte artxiboan. Leiñenak azaldu du "ilusio handiarekin" hartu duela postua, eta nabarmendu du erronka ugari dituela.

Herrien familia zabalak mundu osoan barrena

Herrien familia zabalak mundu osoan barrena

Miren Garate

Euskal Herrian bertan, Europan nahiz beste kontinenteren batean. Herriek ere han eta hemen izaten dituzte senideak. Luzea da zerrenda, baina adibide batzuk jartzen hasita, Donostia Bojador (Sahara), Marugame (Japonia), Plymouth (Ingalaterra), Reno (AEB), Trento (Italia) eta Wiesbaden (Alemania) hiriekin dago senidetuta; Arrasate, Sunchalesekin (Argentina); Azpeitia, Hazparnerekin (Lapurdi); Zarautz, Pontarlierrekin (Frantzia); eta Antzuola, Aiherrarekin (Nafarroa Beherea). Pertsonen artean gertatzen den bezala, harreman horiek estuak izaten dira batzuetan, eta antzuagoak beste batzuetan.

Konputerizatu ala hil

Juan Luis Zabala

Hortaz, hik benetan uste dun —galdetu nion— aginte konputerizatua behar duela munduak, algoritmoen mende utzi beharko duela gizakiak erabaki politiko, sozial eta ekonomikoak hartzeko ahalmena?

Beste begirada bat itxialdiari

Beste begirada bat itxialdiari

Beñat Alberdi

Bukatu zen nahi eta nahi ez etxean itxita egoteko garaia. Komuneko paperaren krisitik hasita irinaren krisiraino, bizipenen hamaika bertsio entzungo dira kalean; hala ere, badago gertaeraren kontaketa kolektibo bat. Istorio konpartitu horrek historia osoa jasotzen ote duen, ordea, zalantzan jarri du Arrasateko Emakumeen Txokoak. Herriko emakumeen testigantzak biltzen ari dira, kontakizuna osatzeko.

Azkuek 1856an utzitako altxorra berreskuratzen

Santa Maria elizaren balio artistikoa eta kultur ondarea haziz doaz. Orain, Eugenio Maria Azkueren (1822-1890) 1856ko artelanak eraberritzen hasi dira. Neoklasizismotik Erromantizismora igaro zen XIX. mendeko lehen margolari gipuzkoarra da. Helburua o...

Bisitak elizaren barrunbeetara

Bisitak elizaren barrunbeetara

Josu Artutxa Dorronsoro
Tolosako Andre Maria parrokia 1503ko sutean erretako beste eliza txikiago baten ordezkoa da. Tamainari dagokionez, 1.630 metro karratu dauzka, eta Gipuzkoako eliza handienetan bigarrena da, Donostiako Artzain Onaren katedralaren atzetik.

“Sahararrentzat oso garrantzitsua da eurekin gogoratzea”

“Sahararrentzat oso garrantzitsua da eurekin gogoratzea”

45 urte betetzear dira Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuenetik, eta berezko egoera gordin horri osasun krisia gehitu zaio orain. Errefuxiatuen kanpalekuetan, oraingoz, ez dute COVID-19aren probetan positiborik izan, baina, Jose Angel Zuazua (Donostia, 1946) Donostiako Sahararen aldeko elkarteko presidenteak azaldu duenez, blokeo egoerak bere horretan jarraitzen du oraindik. «Laguntza behar dute».

Non jolastu hautatzeko gida

Non jolastu hautatzeko gida

M. Garate Pixkanaka-pixkanaka bestelako eredu batzuetan oinarritutako parkeak ere ari zirela sortzen ikusita, www.jolasparkeak.eus ataria sortu zuten 2017an Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak, Olgeta jolaserako baliabide zerbitzuak eta Goiena komunikazio taldeak. “Ikusi genuen oso antzekoak zirela herri gehienetako jolas parkeak, ezaugarri eta kolore berdintsuak zituztela, eta hortik harago doazen jolas parkeak nabarmendu nahi genituen”, azaldu du Lander Juaristi Txatxilipurdiko kideak. Gida bat...

Parkeak, bestelako patroi batzuen bila

Parkeak, bestelako patroi batzuen bila

Miren Garate
Norbaiti jolas parkea hitza esanda zer irudi datorkion burura galdetuz gero, honako hau izan daiteke ohiko deskribapen bat: patio gisako gune bat; erdian txirristak, zabuak eta beste zenbait elementu hori, gorri, laranja, berde nahiz urdinak; inguruan zenbait eserleku; zoru biguna, eta material aldetik plastikoa nagusi. Hizketagai izan dira azkenaldian, alarma egoera bertan behera utzi arte itxita egon direlako. Alabaina, COVID-19a aparte utzita ere, badago haien inguruko gogoeta bat, eta gero eta gehiago dira bestelako eredu batzuk oinarri hartuta diseinatutako parkeak.