Julen Aperribai
Hiriko kaleak eta plazak dantzarako agertoki izan daitezkeela dioen premisari erantzuten dio Dantza Hirian jaialdiak. Dantza garaikideko ikuskizunak paisaia urbanora eramaten ditu. Baiona eta Donostia arteko hirietan egiten dute, Euskal Eurohiria deituriko eremuaren barruan dauden horietan. Hamabosgarren aldia du aurten, eta Donostia izango du geraleku, gaur eta bihar.
