Imanol Saiz
Joan den larunbatean, txapelketa berezi baten hasieraren agertoki izan zen Hondarribiko Soroetako pilotalekua. Emakumeen V. Pala Txapelketari ekin zioten, ia mende laurdeneko hutsunearen ostean. 23 urte geroago, lehiaketa klasiko eta aldarrikatzailea berreskuratzeko apustua egin du Hondarribiko Emeki emakume elkarteak.
