Karmele Uribesalgo Alzola
Aldundiko langileek salatu dute foru gobernuan dauden EAJk eta PSE-EEk beren kasa zehaztu dutela lan hitzarmena. Ohartarazi dute inoiz ez dela gertatu halakorik, eta LAB, ELA, CCOO eta Bazkuna sindikatuek deituta, borrokaldia egin dute egoerari aurre egiteko.
