Txuri-Urdin eta Sumendi aurrez aurre, bihar, Kopan

Espainiako Kopako Lauko Finala jokatuko dute asteburu honetan Donostian, Txuri Urdin izotz jauregian. Txuri-Urdin Sumendiren aurka ariko da bihar, finalerdietako lehen partidan, 18:00etan, eta Majadahondak eta Valdemorok jokatuko dute finalerdietako beste partida, 21:00etan. Bi irabazleak elkarren aurka ariko dira etzi, finalean, 13:45ean.

Ametsak egia bihurtzean

Ametsak egia bihurtzean

Olatz Mitxelena Gil

Aspalditik zuten elkarrekin dantzatzeko gogoa, urte askoan munduan zehar ikasitakoa etxean erakusteko grina, eta, aukerari gehiago itxaron gabe, haren bila joatea erabaki dute azkenean. Apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, Gure Ametsa ballet gala zuzenduko dute Iker Murillok eta Lucia Lakarrak, Donostiako Kursaal jauregian, 19:00etan.

Zientziari errimak jarriz

Zientziari errimak jarriz

Unai Zubeldia

Albert Einstein, Habaneran; Marie Curie, zortziko txikian; Isaac Newton, puntu erantzunean... Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kultura Zientifikoko Katedra duela lau urte hasi zen zientzia silabatan neurtzen. Zientzialariak jendaurrean jarri zituzten, azalpen labur eta argiak eman zitzaten, eta bertsolariak errima bidez lotzen hasi ziren gehienentzat oso arrotzak diren kontuak. "Umorez, ironiaz, poesiaz eta jakinduriaz zientzia gizarteratzea" da Jakinduriek mundue erreko dau saioaren helburua.

Ondarea, esku onetan

Ondarea, esku onetan

Kerman Garralda Zubimendi
Arriskutsua da inguruko aberastasunei jaramonik egin gabe aurrera egitea, galera batzuek ez dutelako atzera bueltarik. Ondare historikoa galduz gero, berekin joango lirateke herri baten jatorria, nortasuna eta kultura.

‘Basque is my name’

Leire Narbaiza

Bihar amaituko da Basque Country itzulia, Lower Deba Valley-ko Eibarren. San Sebastian region-en dago eskualde hori, as you know. San Sebastian eta Basque Country, oro har, oso ezagunak dira food ona dutelako: pintxos, txorizo eta txakoli. Gainera, Basque Culinary Center ere badago, eta bertan ahalegintzen dira everybody jakintza horren jabe izaten. Very cool!

“Euskaraz bizitzeko ahalegin handiagoa egin behar dugu euskaldunok”

“Euskaraz bizitzeko ahalegin handiagoa egin behar dugu euskaldunok”

Unai Zubeldia

Donostiarra da jaiotzez, Oiartzunen bizi da, amonaren baserrian, eta Astigarragan eta Hernanin lan egiten du, AEKren euskaltegietan. Aize Otañok (1988) ume-umetatik "modu berezian" bizi izan du Korrika, eta hurrengo ostirala noiz iritsiko irrikan dago, lasterketa orduan helduko baita Donostia, Astigarraga eta Hernanira. Gurasoen eskutik jaso zuen euskararekiko maitasuna, eta ikasleei sentimendu hori bera helarazten saiatzen da orain.

Mugarik gabeko eskualdean

Mugarik gabeko eskualdean

Eider Goenaga Lizaso

Atzo arratsaldean hasi zen 21. Korrika Garesen (Nafarroa), eta astelehenean egingo du lehen sartu-irtena Gipuzkoan. Lapurditik helduko da, Hendaiatik, gauerdia pasatuta, eta Nafarroa alderantz joko du, Behobiatik 02:00etan igaro eta gero. Horixe besterik ez, Korrikak bi ordu bakarrik egingo ditu Gipuzkoan astelehenean. "Izan ere, Behe Bidasoko eskualdea aurten Ipar Euskal Herriko ibilbidean txertatuta dago", azaldu du Mattin Sorzabalberek. Behe Bidasoan Korrikaren koordinazio lanaz arduratzen da Sorzabalbere 7. Korrikaz geroztik, 1991tik. "Baten batean huts egin dut, halere". Hendaia, Hondarribia eta Irun hartzen ditu Behe Bidasoa eskualdeak. "Eta inoiz Bortziriak ere gure eskualdeko agenda kulturalaren barruan sartu dira". Euskaltegiak Hendaian eta Irunen ditu AEK-k; Hondarribian ez dago euskaltegirik.

Egun osoko egitaraua Hondarribian

Hondarribian ez dago AEKren euskaltegirik, baina hori ez da aitzakia Korrikaren inguruan egun osoko festa ez egiteko. Astelehenean, 00:54an, igaroko da euskararen aldeko lasterketa handik, eta, gaur, Korrika Txikia eta, lehen aldiz, Korrika Gaztea egingo dituzte. Bihar, berriz, egun osoko egitaraua atondu dute, eta karpa erraldoia jarri dute Kasino Zaharrean. Jaiari 11:00etan emango diote hasiera, erraldoi eta buruhandien kalejirarekin. 12:30ean,...