Eider Goenaga Lizaso
Lesbianen Ikusgaitasunaren Eguna beharrezko jotzen du Teresa Castrok (Donostia, 1968), kolektibo horretan oraindik erreferentziak falta direla iritzita. Hain zuzen ere, komikietan "emakume lesbiana errealak" falta zirela iritzita sortu zuen 2013an L.S.B. Ana pertsonaia. Bost urteotan argitaratutako istorio guztien bilduma argitaratu berri du Castrok, eta apirilaren hasieratik salgai dago liburutegietan. Castrok lau urte egin ditu Gehituko lehendakari gisa, eta martxoaren 1ean utzi zuen kargua.