Kerman Garralda Zubimendi
Batxilergoko ikasle askori selektibitatearen osteko parranda imajinatzeak ematen dio indarra liburu artean buru-belarri jarraitzeko. Berezkoa da ondo egindako lana ospatzeko festa antolatzea.

Kerman Garralda Zubimendi
Batxilergoko ikasle askori selektibitatearen osteko parranda imajinatzeak ematen dio indarra liburu artean buru-belarri jarraitzeko. Berezkoa da ondo egindako lana ospatzeko festa antolatzea.
Erik Gartzia Egaña
Artikutza ingurua baso purutzat jotzen dute adituek. Ez da beti horrela izan; mendeetan bere horretan mantendu dela dirudi, baina iragan industrial bat dauka, eta trena ere pasatu zen hortik. Orain dela mende bat bukatu zen bide hura, Donostiako Udalak lursaila erosi zuenean.
Eneritz Maiz Etxarri
Pello Errotaren heriotzaren 100. urteurrena dela eta, ekitaldi ugari antolatu dituzte Asteasun. Tartean, Pedro Elizegi Maiz Pello Errota-k berak eta bere garaiko hainbatek botatako bertsoekin osatutako kantaldia izango da gaur, 22:00etan, Asteasuko Santa Krutz ermitan. Eñaut Agirre ariko da kantuan, eta alboan izango ditu Aitor Atxega gitarra jotzailea eta Imanol Kamio piano jotzailea.
Danel Agirre
Berlinera asteburu-pasa etortzea falta zaion euskal herritar bakar horixe ez bazara, izango duzu honen berri: metrora sartu ahal zaitezke hemen, inongo barrerarik igaro gabe. Txartela soinean eramatea norberaren erantzukizuntzat eduki ohi da. Kontrolak geltokirik jendetsuenen artean baino ez dituzte egiten, oso aldian behin, eta tiketik gabe atzemandakoentzat isuna adeitsua da, 60 euro. 2018an, Schwarzfahrer, bidaiari beltz moduan izendatutakoen batezbestekoa azken hamar urteetako apalena izan zen, %2.
Erik Gartzia Egaña
Duela lau urte, Jexux Leonet (Oiartzun, 1968) buru zuen zerrendak gehiengo osoa eskuratu zuen Oiartzunen. Aurten, zinegotzi gehiago egongo dira jokoan, baina EH Bilduren alkategaiak espero du proiektuak "jarraipena" izatea, "egitasmo estrategikoetan sakontzen jarraitzeko".
Eider Goenaga Lizaso
Maria Eugenia Arrizabalaga, Ino Galparsoro eta Mertxe Aizpurua. Gipuzkoan alkate izandako hiru emakume. Elkarren jarraian aritu ziren; 2003tik 2007rako legealdian izan zen Arrizabalaga Zumaiako alkate (EAJ); 2007tik 2011ra Arrasateko alkate izan zen Galparsoro (EAE-ANV); eta Aizpurua 2011tik 2015era izan zen alkate Usurbilen (Bildu).
Ikerne Zarate
Zapata-konpontzaile ofizioa odolean darama Marta Orduña donostiarrak, eta haren eskutik ikasi du Begoña Martinez errenteriarrak. Aita zapataria zuen Orduñak, eta harengandik ikasi zuen ikasi beharreko gehiena. Gaur egun, oraindik, ez da ohikoa emakume zapatariak ikustea, eta, are gutxiago, Errenteriako Orduña zapata konpontzaileen dendan gertatzen den bezala, bi emakume ofizio horretan lanean aritzea. Orduñaren emaztea da Martinez. 44 urte dituzte biek, eta Orduñak ia 30 daramatza zapatak, gerrikoak, zorroak eta larruz egindako beste jantziak nahiz osagarriak konpontzen: "Oinetakoak neurrira egiten zituen aitak, eta Gipuzkoako ia zapatari guztien irakasle izan zen; askok egin zuten lan harekin, eta zapatari ofizioa ikasi genuen seme-alabek ere". Aukeratutako bidearekin ez dela aberastuko aitortu du Orduñak, baina krisi garaietan ere "duin" bizitzea ahalbidetu die ofizioak. "Irauteko nahikoa lortzen dugu". Ofizioa "izugarri" gustatzen zaiola gaineratu du donostiarrak.
Kerman Garralda Zubimendi
Musikak zuzenean eragiten du norberaren emozioetan, eta, ondorioz, hizkuntza unibertsala da". Gurutz Linazasoro neurologoak ez dauka zalantzarik. Ez dago erritmorik ez duen kulturarik, eta ospakizun guztiek dute melodiaren bat; are gehiago, gizakiak hizketan ere ez zekien garairako bazituzten hezurrez egindako txirula itxurako instrumentuak; musika betidanik izan da gizakiaren bidelagun, baina adituak orain gutxi hasi dira frogatzen zer onura eragin ditzakeen musikak. Linazasorok aurrerapen horiek azalduko ditu gaur, 19:00etan, Ordiziako Musika Eskolan.
Eider Goenaga Lizaso
Igor Leturiak (Arrasate, 1971) Elhuyarreko Hizkuntza Teknologien sailean egiten du lan, eta sail horrek garatu du Usurbilgo Harria Hitz kultur ibilbidea inklusibo egiten duen aplikazioa.
Unai Zubeldia
Zarkumendegi futbol zelaia, Astigarragan. 1987ko uztailaren 5a. Espainiako Kopako finala, eta Oiartzun eta Añorga aurrez aurre. "Ikaragarria izan zen hura. Jendez lepo zeuden harmailak, autoz beteta errepide bazterrak...". Ixiar Canellada Oiartzungo jokalari ohiak ondo gogoan dauka egun hartan bizi izan zutena. Kiroletik asko izan zuen egunak, baina ez zen gelditu futbol partida soilean. "Espainiako Federazioak aurreko denboraldiko diru laguntza zor zion Oiartzuni, eta, presidentea kopa ematera zetorrela baliatuta, zor zigutena ordaindu arte ez ginela zelairatuko erabaki genuen". Tentsio handia izan zen finalaren aurreko minutuetan. Joaquin Urio Velazquez zen epailea, eta ordubete berandu hasi zen partida. Azkenerako, 3-2 irabazi zuen Oiartzunek. "Baina oraindik ez dakit zor ziguten hura kobratu dugun ere!".
We are using cookies to give you the best experience on our website.
You can find out more about which cookies we are using or switch them off in .
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.