Beñat Alberdi
Oraindik ere, taberna askotako eztabaida izaten da ea A edo B den hobea: iPhone edo Samsung? Hondartza edo mendia? Garagardoa, San Miguel edo Estrella Galicia?... Askotan, eztabaida are gehiago pizten da tartean edaria egonez gero eta gaia kirola izanez gero: bere garaian, Olaizola edo Irujo? Reala edo Athletic? Korrika egitera joan edo pisuak altxatu?... Aurten 60 urte beteko dira horrelako eztabaida batek frontoian bukatu zuenetik. Oñatin. Eztabaidak, 1959ko maiatzaren 1ean, parez pare jarri zituen Eufrasio Belategi eta Manolo Arregi, Olabarrieta landa auzokoa bata eta kaletarra bestea. Lepo bete zuten frontoia.