Leire Narbaiza
Honezkero jakingo duzue Nazio Batuen Erakundeak (NBE), Unicefek, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) eta enparauek urte bakoitza kausa noble edo kolektibo ahul bati eskaintzen diotela. Esloganak eta berba polit asko isurtzen dituzte erakunde horietako goi karguek; egin edo konpondu, ordea, ezer gutxi egiten dela usten dut nik.