Eider Goenaga Lizaso
Telekomunikazioen arloan egin zuen lan Felipe Uriartek (Barakaldo, 1944), eta aparailuak desmuntatzea, barrutik nolakoak diren jakitea eta konpontzea zaletasun izan du beti. Orain, erretiroa hartuta, hilean arratsalde bat hartzen du horretarako. Bergarako Kafe Konpon egitasmoaren barruan, bost bat lagun elkartzen dira, herritarrek eramaten dituzten aparailuak konpontzeko. Aparailuen %80 inguru konpontzen dituztela dio, eta "satisfazio handia" ematen duela jabeari aparailua konponduta itzultzeak.