Maite Alustiza
29 konpainia, 30 ikuskizun eta hamar agertoki. Astelehenetik ostegunera bitarte, dFeria Donostiako Arte Eszenikoen Azokan hamabost antzezlan, hamabi dantza saio, bi zirku emanaldi eta diziplina anitzeko kontzertu bat programatu dituzte. Guztiek gogoeta ardatz nagusi bat izango dute: denbora. Ikuskizunen %60 modu bateko edo besteko estreinaldiak izango dira —Europa mailakoak, orokorrak, Euskal Herrian lehen aldiz ikusiko direnak...—.