Ekonomia

Ahaldungaiak, lehen sektoreko erronken inguruan

Ahaldungaiak, lehen sektoreko erronken inguruan

Energia berriztagarrien azpiegiturak, otsoa, larre publikoen kudeaketa, herri txikien egoera eta beste hainbat gai konplexu ditu parez pare lehen sektoreak. Horietako zenbaiten inguruan duten jarrera azaldu dute Eider Mendoza, Maddalen Iriarte, Jose Ignacio Asensio eta Miren Etxebeste ahaldun nagusi izateko hautagaiek, Zizurkilen.

Erosketak, bertatik bertara

Erosketak, bertatik bertara

Janari dendarik gabe edo hala egoteko arriskuan egon izan dira Itsasondon, Ereñotzun eta Igeldon. Gaur egun, denda bana dute. Udalaren lokal batean dago denda Itsasondon eta Ereñotzun, eta, aldian-aldian, adjudikatu egiten da zerbitzuaren kudeaketa. Igeldon, kooperatiba batek egokitu du denda.