Ekonomia

Txartelaren ordez, kafea

Txartelaren ordez, kafea

Karmele Uribesalgo Alzola

Autobusera gerturatu eta "bi kafesne, mesedez" eskatu du Bergara aldetik oinez iritsi den bikote batek. Gainontzeko autobusetan gertatzen ez den arren, Sanprubusean posible da horrelakorik hartzea. Baita ogia erostea edo ardoa edatea ere. Autobus bat taberna izateko egokitu du Jon Mujikak, eta Arrasatek, Bergarak eta Oñatik muga egiten duten tokira eraman du: Elorregi auzora. San Prudentzio ere esaten dio jende askok, eta hortik datorkio izena autobusari. Astelehenean hartu zituen lehen bidaiariak, eta egunero egongo da zabalik, 08:30etik 20:00 ingurura arte.

Argi izpi bat bakardadean

Argi izpi bat bakardadean

Eider Goenaga Lizaso

Maria Lakunza, ikasgelan, Rosa Parks autobusean bezala irudikatzen du Luis Garbaio idazle eta kazetariak (Lizarra, Nafarroa, 1956): bakar-bakarrik. Izan ere, ikasketa prozesu osoan emakume bakarra izan zen gelan; bakarra batxilergoan, bakarra zuzenbide ikasketetan... Ibilbide profesionalean ere Lakunzak (Iruñea, 1900-1984) "genero bakardade izugarria" pairatu zuela dio Garbaiok.

Errailetako memoriak

Errailetako memoriak

Karmele Uribesalgo Alzola
Joan den urtean ehun urte bete ziren Vasco Navarro trena Arrasatera iritsi zenetik, eta 50 behin betiko kendu zutela. Bailarako garraiobide garrantzitsuenetako bat bilakatu zen mende erdi horretan, baina Espainiako Gobernuak, errentagarria ez zela iritzita, kendu egin zuen Lizarra (Nafarroa), Gasteiz eta Bergarako Mekolalde auzoa lotzen zituen trena.

Argiztatutako hainbat itzal

Argiztatutako hainbat itzal

Ariane Vierbücher

Emakumeak zaintzaren eta etxeko lanen esparruari lotuta irudikatu izan dira iraganean. Horrela kontatu nahi izan dute historia, eta arrazoietan sakondu beharko litzateke hura aldatzeko. Lan hori ez da bat-batekoa izango, baina zenbaitek heldu diote iraganeko emakumeen benetako errealitatea ezagutzeko gonbitari; izan ere, emakume haiek, zerbait izan baziren, lan esparru oso desberdinetako langileak izan ziren.

Herria erdigunean jarrita

Herria erdigunean jarrita

Eneritz Maiz Etxarri
Ikaztegietako Gazte Taldea hilabetero elkartzen da, eta, etxebizitzaren gaiak kezkatuta, Etxebizitza Bizimodu hitzaldi zikloa egin du urte hasieratik joan den astera arte. "Kezkatuta gaude. Gazteak ez dira herrian geratzen; kanpora joaten ari dira bizitzera", azaldu dute gazte taldeko kideek.

Akordioa: beste 48 suhiltzaile

Akordioa: beste 48 suhiltzaile

Eider Goenaga Lizaso

Gipuzkoako suhiltzaileek urte asko daramate langile gutxiegi direla salatzen. "Betidanik. Nik oroitzen dudanez, beti salatu izan dugu hori", dio Josu Merinok, LABeko ordezkari eta foru aldundiaren menpeko suhiltzaileen langile batzordeko kideak. Baina egoera hori okertu egin da azken hilabeteetan, eta, abenduaren hasieran, Legazpiko suhiltzaile parkea itxi behar izan zuten, ez zegoelako lau laguneko guardia osatzerik. Atzo, suhiltzaileen ordezkariek eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek —Imanol Lasa Gobernantza diputatua da suhiltzaileen arduraduna— bilera bat egin zuten, eta foru aldundiak suhiltzaileen gutxieneko eskaerei erantzuten zien proposamen bat jarri zuen mahai gainean: beste 48 suhiltzaile kontratatuko dituzte, lan poltsatik, eta horrekin bermatuko dute guardia bakoitzean bost suhiltzaile egotea.

Kooperatibismoa arte bihurtuta

Kooperatibismoa arte bihurtuta

Unai Zubeldia

Merkatuari begira bizi da kooperatibismoa. Negozioak, produktu berriak, balantze ekonomikoak, salmentak... Egunerokoan ohiko kontuak izaten dira horiek Mondragon korporazioan, baina, herritarrengana gerturatu nahian, 75 urte luzeko mugimendu horri musika jartzea erabaki zuten lehenengo —Humanity at music—; kooperazio lanarekin narrazio laburrak, bertsoak eta ilustrazioak batu, eta 2018ko abenduan liburua kaleratu zuten ondoren; eta bide horretan sortutako elkarlanarekin "ikuskizun erraldoi bat" sortzea erabaki zuten azkenik.

Edertuta ere, zokoratuta

Edertuta ere, zokoratuta

Olatz Mitxelena

Pasaiako badiako lokatza hondeatzea portuko sakonera mantentzeko. Horixe izan zen Jaizkibel dragaontziaren egitekoa Pasaiako portuan aktibo egon zen bitartean. Draga 1933. urtean egin zuten Bilboko Euskalduna ontziolan, eta 50 urtez aritu zen Pasaiako portuan lanean. 1984. urtean hondartu zen, eta harentzat erabileraz kanpo geratzearekin batera hasi zen gaur arte dirauen oztopoz beteriko bidea, utzikeria eta herdoilaren kontrako borroka kasik etengabean.

Borroka hasi besterik ez da egin

Borroka hasi besterik ez da egin

Aitziber Arzallus

Erretiroa etapa lasai eta aspergarria dela pentsatzen dutenei usteak ustel bihurtu baietz erretiroa hartzeko ordua iristean. Ikusi besterik ez dago Miguel Gortariren eta Karlos Etxeberriaren egunerokoa. "Etapa lasaiagoa bada, azkenean laneko ardurek beti eragiten dutelako tentsioa, eta orain horrelakorik ez dugulako. Baina oso bizirik gaude, gauzak egiteko gogotsu", adierazi du Etxeberriak. Amezketarra sartu berrietakoa da erretiratuen taldean. 61 urte ditu, eta, 33 urtez irakaskuntzan lanean jardun eta gero, duela bi urte eskas utzi zion eskolak emateari, 2017ko abenduaren hasieran, hain zuzen.

Etxebizitza komunitarioen proiektua garatuko du Usurbilek

Etxebizitza komunitarioen proiektua garatuko du Usurbilek

Unai Zubeldia

"Aukera batetik sortu da ideia berritzaile hau". Hala azaldu du Xabier Arregi Usurbilgo alkateak. "Hastear dira Ugartondo inguruan garatuko den urbanizazio berriko lanak, eta, etxebizitzez gain, ekipamendu publiko bat sortuko du udalak". Lanei ekin aurretik, hausnarketa bat abiarazi zuten herrian zer behar zeuzkaten aztertzeko. "Eta horietako bi, gutxienez, ase genitzakeela ikusi genuen: gazteei begirako beharrak, batetik, etxebizitzen salmenta eta alokairu prezioen, eta lan prekarioen eraginez, bereziki". Eta adinekoei begirakoa, bestetik, "ez direlako gutxi euren etxean deseroso bizi direnak, konpainia faltagatik, etxea handi geratu zaielako, herrigunetik kanpo bizi direlako...".