Gizartea

Hunkituta eta harro itzuli dira

Hunkituta eta harro itzuli dira

Irati Saizar Artola

Aiztondoko udal ordezkariek hamar egun egin dituzte El Salvador inguruan, azaroaren 13tik 23ra. Aurten, 25 urte bete dira El Salvadorko Segundo Montes komunitatea eta Aiztondoko udalerriak senidetu zirela, eta, haiei bisita egiteaz gain, Euskal Fondoak gauzatu dituen uraren eta berdintasunaren aldeko proiektuak ikusi eta ezagutzeko ere hartu dute tartea. Mikel Arrastoa Euskal Fondoko presidenteordearekin batera —zizurkildarra da—, Pili Legarra Asteasuko alkateak, Josu Amilibia Adunakoak, Joxe Mari Luengo Zizurkilgoak eta Eva Usandizaga Zizurkilgo parekidetasun eta giza eskubideen arloko zinegotziak hartu dute parte bidaian.

Kalitatearen izenean

Kalitatearen izenean

Unai Zubeldia

Ez da zigilu soil bat. Ez da izen hutsa. Produktua lantzeko modu bat dago atzean. "Ekoizleek, esaterako, modu jakin batean zaindu behar izaten dituzte erlauntzak; eta ezin izaten dute erabili erleei kalte egingo dien produkturik; gero, eztia egiteko prozesuan, zorrotz zaintzen dugu hezetasuna; beste enpresa gehienek ez bezala, eztiaren ezaugarri guztiak mantentzeko, 40 gradutik igo gabe egiten dugu prozesu guztia; eta loreen polenari pasatzen uzten diogu eztia iragazteko garaian...". Ander Arbulu Giez-Berri enpresako kudeatzaileak azaldu duenez, "kontrol handia" dago Eusko Label zigilupean egiten duten eztiaren atzean.

Bidasoak ez du ahaztu Ordoki

Bidasoak ez du ahaztu Ordoki

Asier Perez-Karkamo

Charles de Gaulle jeneralak Kepa Ordokiri zilarrezko izarra duen Gerra Gurutzea ezarri zionean, nazien aurka borrokatu ziren euskaldun guztiak izan zituen gogoan. Frantziak haien sakrifizioa sekula ez zuela ahaztuko ziurtatu zion De Gaullek irundarrari. Frantzian bezala, jaioterrian ere oroimenean gordeak dituzte Gernika batailoiko komandanteak II. Mundu Gerran egindakoak. Baionan hil zela 25 urte bete direnean, haren borroka aintzat hartzeko jardunaldiak antolatu ditu haren izena daraman eta Bidasoaren bi aldeetako herritarrak biltzen dituen Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan taldeak.

11 egunen ondorenari begira

11 egunen ondorenari begira

Eider Goenaga Lizaso

1. Euskaraldian parte hartuko duzu? Eta belarriprest ala ahobizi izango zara? Zergatik?

2. Hamaika egun hauetan, zertan egingo duzu aldaketa?

3. Euskararen erabileran zein aurrerapauso ematea espero duzu ariketa honekin?

Zenbakien saltsari ihesean

Zenbakien saltsari ihesean

Unai Zubeldia

Bestelako zein ekintzak mugitzen ditu 20.000 donostiar?". Biharamuneko bateko eta besteko kritika hotsez jabetuta, galdera horrekin egin du hausnarketa Jexux Olaziregi Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikako idazkaritza taldeko kideak. "2.000 boluntario baino gehiago aritu dira lanean azken galdeketan, eta gipuzkoarrak ziren horietatik 1.600-1.800. Iritziak iritzi, Donostian, adibidez, 21.000 lagunek baino gehiagok eman zuten botoa herritarrek eurek antolatutako galdeketa batean".

Errezil sagarraren amabitxiak

Errezil sagarraren amabitxiak

Aitziber Arzallus

Boladan dago tokian tokiko eta garaian garaiko elikagaiak kontsumitzea; eta, zer esanik ez, boladan dago feminismoa. Badira, baina, urteetan balio horiek jorratu eta sustatu izan dituzten proiektuak, benetan gizarteari zenbaterainoko ekarpena egiten ari ziren ohartu ere egin gabe. Errezilgo Azoka da adibideetako bat, Errezil sagarraren bueltan duela 30 bat urte Errezilgo zazpi emakumek sortu zuten kooperatiba.

Lorena Garrido Jimenez: “Kalte-ordaina erreparazioaren parte da bortxa matxistan”

Lorena Garrido Jimenez: “Kalte-ordaina erreparazioaren parte da bortxa matxistan”

Eider Goenaga Lizaso

Lorena Garrido Jimenez legelari feminista (Santiago, Txile, 1974) Andoainen izan zen, atzo, Indarkeria matxistaren biktimak artatu erreparazioaren ikuspegitik jardunaldietan. Zuzenbidearen Filosofiaren ataleko irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta zuzenbide eta genero gaiak ikertzen ditu Antigona taldean. Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako jardunaldietan, justiziaren esku-hartze konpontzaileaz aritu zen Garrido.

Kutxak botoz betetzeko deia

Kutxak botoz betetzeko deia

Eider Goenaga Lizaso

Igandean, 09:00etan irekiko dituzte hauteslekuak Donostian eta Irunen. Bi hirietan urtebete inguru eman dute herri galdeketa prestatzen, eta azken astea "eromena" izaten ari dela adierazi dute Xabier Martinez Irungo Hartu Hitza taldeko bozeramaileak eta Donostia Galdeketa taldeko Nora Garciak, ez baita erraza horrelako galdeketa bat antolatzea. Ilusioz bizi dute, ordea, momentua: hitza emango diete 212.075 gipuzkoarri. Ez dute hitz egin nahi emaitza posibleari buruz, ez diote erronkarik jarri euren buruei, eta ez dute nahi presio gehigarririk. "Lorpen handia baita galdeketa egin ahal izatea bera", azaldu du Garciak.

Egunari bizia emateko guneak

Egunari bizia emateko guneak

Aitziber Arzallus
Irunen, Errenterian, Donostian, Ibarran, Ordizian, Azpeitian, Arrasaten, Eibarren, Legazpin eta orain, Zarautzen ere badute Garagunea, adimen urritasuna duten pertsonei zuzendutako eguneko zentroa.