Gizartea

Kulturartekotasuna, kafean

Kulturartekotasuna, kafean

Beñat Alberdi

Integrazioa hitzak berak badauzka hainbat erpin. Ezezaguna denak ez du, hasieran behintzat, gerturatzeko panorama ederrik eskaintzen; kasuak kasu, noski. Integrazioa lortzeko, azken batean, beharrezkoa da bestea ezagutzea. Egoerari buelta emateko urrats bat egin du Euskal Gizartean Emakume Musulmanen Integraziorako (IMME, gazteleraz) Elkarteak. Arrasateko Biteri plazan zabalduko duten Krepost kafetegia izango da bi kulturen arteko zubia; batetik, benetako elkarbizitza sortzeko, bizitzako eremuak elkarbanatuta, eta, bestetik, elkarteko emakumeei ahalduntzeko aukera eskaintzeko.

Gazta baino askoz ere gehiago

Gazta baino askoz ere gehiago

Eneritz Maiz Etxarri
Urteak dira Gaztaren Ibilbidea sortuta dagoela Goierrin. Aurten, ordea, egoerak horrela behartuta, lantoki bilakatu dute Nairobitarra elkarteko Josu Iztueta tolosarrak eta Iker Iriarte alegiarrak. Udan haurren eta helduen taldeekin egin dute behin baino gehiagotan ibilaldia, eta, eskaerei erantzunez, urrian beste bi egingo dituzte; bata euskaraz, eta bestea gaztelaniaz.

“Historia ofizialaren bidez jaso duguna oso androzentrikoa da”

“Historia ofizialaren bidez jaso duguna oso androzentrikoa da”

Miren Garate
Lehen aldiz, Ikusmira aldatzeko feminismotik zelatan ikastaroa antolatu du UEUk. Irakasleei bideratutako prestakuntza da, eta haren helburua iragana arakatzea, historia ofizialak kontatzen ez dituen emakumeen ekarpenak ezagutzeko. Esparru zabala aztertuko dute, hala nola pertsona arruntak, arlo jakin batzuetan nabarmendu diren emakumeak eta mugimendu feministan aritutako taldeak. Kattalin Artola Vazquez Emagineko kideak (Hernani, 1995) zuzenduko ditu saioak. Aste honetan egin dute lehena, online, eta urriaren 30ean amaituko da ikastaroa.

Aisiaren orbanak naturan

Aisiaren orbanak naturan

Miren Garate

Batetik, zaborra. "Jendeak bide bazterretan non-nahi uzten ditu poltsak, mantak, aulkiak...". Bestetik, gaizki aparkatutako autoak. "Aurrekoan baserritar batek ordu eta erdi eman zuen jendeari galdezka, auto bat zuelako etxe parean eta ezin zuelako berea atera". Bolumen altuan jarritako musika ere bai. "Bertako bizilagunentzat, faunarentzat eta ganaduarentzat ez da batere atsegina". Baimendu gabeko guneetako sua. "Arriskutsua izateaz gain, errautsak erreketara joaten dira, eta kaltegarriak dira". Eta libre dabiltzan zakurrak. "Gehienak ondo portatzen diren arren, nahikoa da bat gaizki portatzea eta ardiren bat akabatzea".

Gipuzkoako hainbat gunetan bildutako kexak dira horiek, gehien errepikatzen direnetako batzuk. Uda berezi honetan, ohi baino jende gehiago bildu da natur parkeetan eta aisialdirako egokitutako guneetan, hainbeste non arazoak ere sortu baitiren kasu batzuetan. "Errespetua" eskatu dute inguruko bizilagunek.

Urtegien maila “normala” da, eta ez dago lehorte arriskurik

Urtegien maila “normala” da, eta ez dago lehorte arriskurik

Kerman Garralda Zubimendi

Gipuzkoako urtegiek ia 40 milioi metro kubiko ur gordetzeko ahalmena dute, eta gaur egun, haien betetze maila %73an dago. Iñigo Elosegi Gipuzkoako Ur Partzuergoko zuzendariak dio ez dutela arazorik: "Nahiko lasai gabiltza. Urtegien egoeraren indizea kasu ia guztietan normala da. Horrek esan nahi du eguneko bolumena batez beste historian izan dugunaren gainetik dagoela". Soilik Barrendiolako (Legazpi), Ibai-ederko (Azpeitia) eta Lareoko (Ataun) urtegiak daude alerta-aurre egoeran. "Ez gara larritu behar. Erabateko normaltasunetik oso gertu gaude".

Jaiak behar zutenekin ezbaian

Jaiak behar zutenekin ezbaian

Beñat Alberdi

Udaletako ordezkariek nahiago dute jaiak hitza bera ez erabili. Data seinalatu batzuek, ordea, badute festarekin lotutako konnotazioa. Udak utzi ditu herriko jaiak behar zutenen ordez antolatuta ekintzen erreferentziak. Urtaroa bere azken txanpan sartu den honetan, ospakizunek ere badute euren azken txanpa. Aste honetan ospatu dira sanmartinak Bergaran, eta bi aste barru egingo dituzten sanmigelak Oñatin. Mugak jarri dizkiete pasatutakoei, eta nola ospatu dabiltza etorriko direnekin.

“Saharako istorio bat da, baina edonon gerta daitekeena”

“Saharako istorio bat da, baina edonon gerta daitekeena”

Miren Garate
Joan den astean estreinatu zuen Ekain Albitek (Zumaia, 1999) Haizearen egia film laburra. Euskal Herrian bizi den saharar bat da protagonista: Tahar. Aita hilzorian duela abisatu diote, eta etxera itzuli behar du, errefuxiatuen kanpalekura. Itzulera horretan, oroitzapenei, iraganari eta kontraesanei egin beharko die aurre. Filma "eztabaida berpizteko tresna" izatea nahi du zuzendariak.

Elkartasuna askabide

Elkartasuna askabide

Olaia Gerendiain
Urtarrilean eman zituzten Antxoko Auzo Elkartea sortzeko lehenengo pausoak, barrutian jazotako hainbat jazoerak, besteak beste lapurretak eta etxebizitza baten okupazioa, beharra sortu zutenean herritarren interesak erdigunean jartzeko...

Bizikletan eta gogoetan Sevillaraino

Bizikletan eta gogoetan Sevillaraino

Aitziber Arzallus
Abian da Elkano-Magallanes txirrindularitza espedizioa. Bost laguneko taldea asteazkenean irten zen Getariatik, eta, ondo bidean, Iberiar penintsula zeharkatu, eta hilaren 19an iritsiko da San Lucar de Barramedara ( Espainia). 11 etap...