Gizartea

Bidean gal ez dadin

Bidean gal ez dadin

Karmele Uribesalgo Alzola
Duela urtebete ireki zituen ateak Bergarako Ereindajan proiektuak. Hutsune bat betetzeko asmotan ekin zioten proiektuari: nekazarientzako eta kontsumitzaileentzako topagune bat eratu nahi zuten, konexiorako espazio izango zena.

Hondar aleak deserrirantz

Hondar aleak deserrirantz

Olatz Mitxelena Gil
Ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, kontzertuak, jarduera gastronomikoak... Hilaren 30ean hasi eta ekainaren 15era bitartean, Sahararen aldeko jardunaldiak egingo dituzte Pasai Donibanen, Bixi-Bixi elkarteak antolatuta; Gora Herriak iniziatibaren barruan kokatu dute ekitaldia.

Artea baino gehiago

Artea baino gehiago

Karmele Uribesalgo Alzola

Aski ezaguna da Arantzazuko santutegia, baina beste ikuspuntu batetik aztertzeko gonbita egin du Ismael Manterola arte historialariak. Bihar, maiatzak 25, Arte ala ondare? Arantzazu ikur izeneko bisita gidatua egingo du. 10:00etan hasiko da, santutegian bertan. "Helburuetako bat da jendea konturatzea artea ez dela eraikuntza bat bakarrik, gizartearen parte ere badela, eta hura eraikitzen laguntzen duela", azaldu du Manterolak.

Ziklikoki bizitzeko hautua

Ziklikoki bizitzeko hautua

Jon Miranda
Hutsune handia dago emakumezkoen gorputzen jakintzan, eta, orain arte, hilekoa gutxitan ulertu izan da prozesu zikliko moduan. Unean uneko norberaren desio eta beharrak ezagututa mundua iraul daitekeela uste du Enara Iruretagoienak (Irun, 1984), eta «hilekoaren kultura» deitu diona ehunduz joateko sortu zuen Ziklikoki Bizitzen proiektua, duela pare bat urte.

Iraganaren trenbidetik

Iraganaren trenbidetik

Erik Gartzia Egaña

Artikutza ingurua baso purutzat jotzen dute adituek. Ez da beti horrela izan; mendeetan bere horretan mantendu dela dirudi, baina iragan industrial bat dauka, eta trena ere pasatu zen hortik. Orain dela mende bat bukatu zen bide hura, Donostiako Udalak lursaila erosi zuenean.

Zola urratuen konpontzaile

Zola urratuen konpontzaile

Ikerne Zarate

Zapata-konpontzaile ofizioa odolean darama Marta Orduña donostiarrak, eta haren eskutik ikasi du Begoña Martinez errenteriarrak. Aita zapataria zuen Orduñak, eta harengandik ikasi zuen ikasi beharreko gehiena. Gaur egun, oraindik, ez da ohikoa emakume zapatariak ikustea, eta, are gutxiago, Errenteriako Orduña zapata konpontzaileen dendan gertatzen den bezala, bi emakume ofizio horretan lanean aritzea. Orduñaren emaztea da Martinez. 44 urte dituzte biek, eta Orduñak ia 30 daramatza zapatak, gerrikoak, zorroak eta larruz egindako beste jantziak nahiz osagarriak konpontzen: "Oinetakoak neurrira egiten zituen aitak, eta Gipuzkoako ia zapatari guztien irakasle izan zen; askok egin zuten lan harekin, eta zapatari ofizioa ikasi genuen seme-alabek ere". Aukeratutako bidearekin ez dela aberastuko aitortu du Orduñak, baina krisi garaietan ere "duin" bizitzea ahalbidetu die ofizioak. "Irauteko nahikoa lortzen dugu". Ofizioa "izugarri" gustatzen zaiola gaineratu du donostiarrak.

Musika notak sendagai

Musika notak sendagai

Kerman Garralda Zubimendi

Musikak zuzenean eragiten du norberaren emozioetan, eta, ondorioz, hizkuntza unibertsala da". Gurutz Linazasoro neurologoak ez dauka zalantzarik. Ez dago erritmorik ez duen kulturarik, eta ospakizun guztiek dute melodiaren bat; are gehiago, gizakiak hizketan ere ez zekien garairako bazituzten hezurrez egindako txirula itxurako instrumentuak; musika betidanik izan da gizakiaren bidelagun, baina adituak orain gutxi hasi dira frogatzen zer onura eragin ditzakeen musikak. Linazasorok aurrerapen horiek azalduko ditu gaur, 19:00etan, Ordiziako Musika Eskolan.