Kultura

Umorean nahiz bestela

Umorean nahiz bestela

Miren Garate

Nahi berezi bat zuen Unai Mendizabalek (Zizurkil, 1992) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurreko fasean: "Orain lau urte ez bezala, pisuzko gaiei eta gai sozialei ahalik eta ondoena erantzuteko intentzioarekin joan nintzen". Umorea egiten duen bertsolariaren etiketa jarri zaiolako irudipena eduki izan du, eta, horren erakusle, saio arruntetan, gehientsuenetan, gai arinak edo umorekoak tokatzen zaizkio. Nabarmendu du etiketa hori ez duela zama moduan hartzen , ez duela negatibotzat. "Neu ere jabetzen naiz neure buruari luzimendu gehiago ateratzen diodala mota horretako gaietan, baina baneukan erakutsi nahi bat, beste mota batzuetako gaietan ere badakidala bertsotan egiten". Halako burutapenak eduki izan ditu Eñaut Martikorenak ere (Hernani, 1995). "Izan dut zaku horretan sartu izan nauten sentsazioa: 'Lau grazia botako ditu, baina gehiago ez eskatu tipo horri'. Edozeri buruz kantatzeko eta esateko zerbait badudala erakutsi nahiko nuke".

Irudi bidezko indusketak

Irudi bidezko indusketak

Unai Zubeldia

Arkeologiari buruzko kontuak gizarteari ezagutaraztea eta hurbiltzea: erronka horrekin ekin zion bere bideari Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren Jaialdiak (FICAB) 2001ean, eta, Aizpea Goenaga jaialdiko zuzendariaren eta Irungo Oiasso museoko koordinatzaile orokorraren hitzetan, proiektua "oso sendotuta" iritsi da 19. ekitaldira —Oiasso museoa da antolatzailea—. Astelehenean hasiko da jaialdia, azaroaren 18an, eta larunbatean amaituko da, azaroaren 23an. Arkeologiari eta ondare arkeologikoari buruzko 24 film dokumentalekin gozatu ahal izango da aurten, Irungo Amaia kultur zentroko auditoriumean, Irungo CBA udal liburutegian, Orona Fundazioaren egoitzan —Hernanin— eta Donostiako Aquariumean. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Hari bereko katebegi bat gehiago

Hari bereko katebegi bat gehiago

Irati Saizar Artola

Haurrak abesten jarri ditu Juantxo Zeberio musikagile tolosarrak, eta Xomorroak izeneko diskoan bildu ditu haien ahotsak. Urriaren 28an aurkeztu zuten diskoa, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Donostiako Orfeoi Txikiko eta Orfeoi Gazteko ahotsak dira protagonista nagusiak. Aurretik egin bezala, Zeberiok abesbatzekin lan egin du oraingoan ere, baina haurrekin. Aurrez helduekin eginak ditu Umama!!, Umama 2 eta Eguberri Umama diskoak. Abesbatzaren eta jazz laukote baten arteko elkarrizketatik sortuak dira horiek guztiak: "Ibilbide horretako laugarrena da hau, erabat haurrekin egindakoa", azaldu du Zeberiok berak.

Gizartean kontzientzia sortzeko

Gizartean kontzientzia sortzeko

Unai Zubeldia

Talde baztertuen gizarteratzea, hirien kritika soziala, bortizkeria matxista, emakumeen salerosketak, immigrazioa, giza eskubideak... Gai horiek eta beste hainbat landuko dituzte, azaroaren 11tik 18ra, Donostian, Zinema eta Kultura Askeko Zinemaldian, CineccDonostia jaialdian. Oinarrizko ideia Bartzelonatik hartuta, proiektua 2013an iritsi zen Donostiara, eta zazpigarren urtea izango da jada aurtengoa. "Lekua egiten ari gara pixkanaka", onartu du Juanjo Diaz jaialdiko zuzendariak. "Nolabaiteko sarea sortuta daukagu mundu osoko kultura askeko beste jaialdi batzuekin, filmen alorreko jaialdiekin bereziki". Koldo Mitxelena kulturunean, Liburutegi Nagusian eta Izkali institutuan eskainiko dituzte emanaldi guztiak.

Musikaren kolore guztiekin

Musikaren kolore guztiekin

Unai Zubeldia

Publiko gisa bila ibilita ere aurkitu ezinik zebilen formatua sortzea erabaki zuen iaz Ernesto Toledo Hondarribiko Amua zinema eta musika festibalaren arduradunak. "Ez nuen antolatu nahi kontzertu soil bat; musikaren inguruan hamaika jarduera sortzea zen erronka". Toledok argi zeukan egitura horretan musikak egingo zuela zubi lana. "Eta garrantzi berezia eman nahi nion arlo didaktikoari ere". Besteak beste, Joseina Etxeberria Euskadi Irratiko esatariak zuzeneko irrati saio bat eskaini zuen iazko azaroan, Amua festibalaren lehen aldian. "Eta irratia barrutik nolakoa den azaldu zigun".

Musika eta letrak, transmisiorako tresna

Musika eta letrak, transmisiorako tresna

Beñat Alberdi

Orreagako guduaren berri emateko, Xabier Iratzederrek jarri zituen hitzak, eta Benito Lertxundik musika; Gabriel Arestik idatzi zituen oinaztarrei eta ganboarrei buruzko poesiak, eta Oskorrik gehitu zien musika; Esteban Urkiaga Basaraz Lauaxeta-ren hitzei musika jarri zien Eñaut Elorrietak... Hainbat kantuk lortu dute euren txokoa euskal imajinarioan. Orain, ordea, beste begirada bat gehitu nahi dute Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak, Hitzen ahairea ikastaroarekin: nork, noiz eta zergatik idatzi zituen hitz horiek? Eta nork, noiz eta zergatik jarri die musika? Euskal Herriko historiaren eta kantagintzaren errepasoa egingo dute bi artistek, eurek egin nahi duten transmisio lana bermatu dadin, gehienbat. Atzo eskaini zuten lehen saioa, Bergarako Errotalde jauregian, Jardun euskara elkarteak eta udalak antolatuta, eta beste bi egingo dituzte azaroaren 7an eta 28an.

Mondeju zuria izarra, ardikia goresteko jaian

Mondeju zuria izarra, ardikia goresteko jaian

Iñaki Gurrutxaga

Zaldibiak bere-berea du mondejua, eta urtetako ohitura da urri hasieran ospatzen diren festetan herritarren eta bisitarien artean mondeju pintxoak banatzea. Aralarpeko herri txiki batzuetan soilik egiten den hestebetea da mondeju zuria, eta ekoizpen eremu murritza izateak eta handik kanpo ez ezagutzeak eragiten zuen iraupen berme eskasa aintzat hartuta erabaki zuen Zaldibiako lagun talde batek, orain 25 urte, Ardiki Eguna antolatzen hastea. Aralarko artzaintza eta bertatik eratorritako produktuak goratzeko eguna da Ardiki Eguna, eta baita arbasoen bizimodua plazaratzekoa ere. Etzi ospatuko dute.

Irakurtzeko joerak aldatzeko

Irakurtzeko joerak aldatzeko

Imanol Saiz
Euskararekin zerikusi zuzena daukan beste ikerketa bat egiten ari dira Irunen, Jose Antonio Loidi bekari esker: herritarrek irakurtzeko dituzten hizkuntza ohiturak aztertu nahi dituzte Unai Oiartzun (Irun, 1992) eta Maialen Oiartzun (Irun, 1995) anai-arrebek.