Albisteak

Beste begirada bat itxialdiari

Beste begirada bat itxialdiari

Beñat Alberdi

Bukatu zen nahi eta nahi ez etxean itxita egoteko garaia. Komuneko paperaren krisitik hasita irinaren krisiraino, bizipenen hamaika bertsio entzungo dira kalean; hala ere, badago gertaeraren kontaketa kolektibo bat. Istorio konpartitu horrek historia osoa jasotzen ote duen, ordea, zalantzan jarri du Arrasateko Emakumeen Txokoak. Herriko emakumeen testigantzak biltzen ari dira, kontakizuna osatzeko.

Bisitak elizaren barrunbeetara

Bisitak elizaren barrunbeetara

Josu Artutxa Dorronsoro
Tolosako Andre Maria parrokia 1503ko sutean erretako beste eliza txikiago baten ordezkoa da. Tamainari dagokionez, 1.630 metro karratu dauzka, eta Gipuzkoako eliza handienetan bigarrena da, Donostiako Artzain Onaren katedralaren atzetik.

Parkeak, bestelako patroi batzuen bila

Parkeak, bestelako patroi batzuen bila

Miren Garate
Norbaiti jolas parkea hitza esanda zer irudi datorkion burura galdetuz gero, honako hau izan daiteke ohiko deskribapen bat: patio gisako gune bat; erdian txirristak, zabuak eta beste zenbait elementu hori, gorri, laranja, berde nahiz urdinak; inguruan zenbait eserleku; zoru biguna, eta material aldetik plastikoa nagusi. Hizketagai izan dira azkenaldian, alarma egoera bertan behera utzi arte itxita egon direlako. Alabaina, COVID-19a aparte utzita ere, badago haien inguruko gogoeta bat, eta gero eta gehiago dira bestelako eredu batzuk oinarri hartuta diseinatutako parkeak.

Joera aldaketa platerean

Joera aldaketa platerean

Urko Etxebeste
Koronabirusak elikagaien kontsumoaren joera aldarazi du. Ez da ustea. Hala baieztatu du Aztiko Enpresa Inteligentzia Taldeko eta Joeren Berrikuntzaren Behatokiko kide Nagore Pikazak (Bilbo, 1972): «Normalean denboran egonkorrak izaten dira kontsumo joerak, ez dira arin aldatzen. Koronabirusarena egoera berezia izan da. Beraz, kontsumo joeren aldaketa oso azkarra izan da, pandemia hasi eta berehala, gainera». Jakiak erosteko modua eta horiek kontsumitzeko era birusaren ondorioz aldatu egin direla baietsi du Pikazak. Epe laburrekoak dira aldaketa batzuk, eta egiturazkoak beste batzuk; horiek dira garrantzitsuenak Aztiko kidearen arabera, «luzerako izango direlako». Joera horien berri eman du aste honetan Oarsoaldea Garapen Agentziak, webgune bidezko ikastaro baten bitartez.

Txabillo erraldoiaren panpina, eskuragai

Txabillo erraldoiaren panpina, eskuragai

Aitziber Arzallus
Jose Mutiozabal, Pepe Txabillo ezizenez ezagunagoa, oso maitatua da Zarautzen. 10 urterekin hartu zituen lehenengoz buruhandia eta maskuria, eta 17 bat urte zituela hartu zuen erraldoia sorbalda gainean. Handik urte gutxira, herriko erraldoi eta buruhandien taldearen arduradun bihurtu zen, eta horretan aritu zen bizitza guztian. Duela urte batzuk, Oskar semeari pasatu zion lekukoa, baina, hala ere, buruhandi eta erraldoiekin lotura estua izaten jarraitu zuen. Horregatik, 2018ko San Pelaio egunaren bezperan, omenaldi beroa egin zioten herrian. Festei hasiera emanaz, berak igo zuen herriko bandera, eta Zarauzko Udalak orduantxe aurkeztu zuen bere omenez egindako erraldoia ere. Mutiozabal aurtengo otsailean hil zen, 89 urte zituela, eta aste honetan Txabillo erraldoiaren gomazko erreplika txikia aurkeztu du Zarauzko Udalak.

Aisialdirako, kirol jarduerak

Aisialdirako, kirol jarduerak

Beñat Alberdi

Udan sartzearekin batera, jaiek indarra hartu dute toki askotan; sanjoanek, esaterako. Udalekuak nola antolatu ere izan dute hizpide batean eta bestean, udaleku itxien kasuan gehienbat. Kasu horietatik gaindi, ordea, bada beste eskaintza bat: futbol campusena. Gipuzkoako hainbat herritan ohikoa izaten da uztail partean kirolera bideratutako aisialdi guneak prestatzea. Eta, normaltasun berria behar den bezala errespetatuta, uda honetarako planak prest dituzte Aretxabaletako eta Arrasateko futbol taldeek.

Kultur programazioa martxan

Kultur programazioa martxan

Miren Garate

Badute esperimentu kutsu bat egunotan antolatzen ari diren kultur ekitaldiek. "Jendearen erreakzioa eta portaera ikusi nahi ditugu, eta horren arabera segituko dugu programatzen", azaldu du Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendariak. "Bidesaria" hitza aipatu du Iñaki Elortza EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteko kideak, pare bat astean ikusle gutxi izango dituztela jakin arren, irekitzea erabaki dutelako, estreinaldiak datozenerako martxa hartuta izateko. Herri batzuetan, aldiz, aretoak itxita mantentzea erabaki dute, eta, kultur jarduerak antolatzen hasiko diren arren, aire zabaleko egitaraua lehenetsiko dute.

Artisten garapenerako habia

Artisten garapenerako habia

Eneritz Maiz Etxarri

Bi artista eta hiru asteko egonaldia. Hirugarren urtez jarraian antolatu dute Alkizako Sormenaren Kabia, eta astebete luzatuta dator aurtengoa. Alkizako Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, artistek hausnartu, sortu, esperimentatu eta esperientziak partekatzeko egonaldian parte hartzeko izen ematea zabaldu du. Sorkuntza artistikoa gizarteratzeko eta artisten lanari ikusgarritasuna emateko akuilu lana egin nahi du Alkizako Sormenaren Kabia ekimenak.

Are zailagoa bihurtu da egoera

Are zailagoa bihurtu da egoera

Laida Goiburu

Koronabirusaren eraginez, hainbat denda, jatetxe eta enpresak jarduera eten dute tarte batez, eta etxe askotan ez da diru sarrerarik izan. Horren jakitun, hainbat talde edo elkartek laguntzak eskaini dituzte zaurgarritasun egoeran dauden herritarrentzat, Caritasek, esaterako. Gipuzkoan, 1.023 etxetan aritu da lanean Caritas alarma egoera ezarri zenetik, martxo erditik; guztira, 2.340 pertsonak eskatu dute haien laguntza martxoaren 18tik, eta %37k aurretik ez zuten izan harremanik elkarte horrekin.

Normaltasun berrirako jaiak

Normaltasun berrirako jaiak

Beñat Alberdi

Sanjoanak ospatu beharko lirateke Gipuzkoako herri askotan datorren astean: Arrasaten, Hernanin, Eibarren... Koronabirusak sortutako krisiak, dena den, hamaika muga jarri ditu, San Joan sua piztea tartean. Udak aurrera jarraituko du, ordea, eta beste hamaika festa iritsiko dira. Horren erakusgarri, Aretxabaletan jadanik Andramaixak antolatzeko lanean ari dira txosna batzordeko kideak, eta sanmigelak prestatzen ari dira Oñatin; abuztuan eta irailean dira festa horiek, hurrenez hurren. Ziurtasunik gabe, baina atontzen ari dira egitarauak.