Albisteak

Surfaren olatu desorekatua

Surfaren olatu desorekatua

Ane Ubegun Goikoetxea

Trebetasunen artean, bat gailentzen zaie surflariei: oreka. Orekarik gabe, nekez lortuko dute oholaren gainean zutik mantentzea, olatu gainean surf egitea. Trebetasunak, baina, ez dira abantaila guztientzat. Izan ere, surflariak trebe baina traba izatera ere igaro dira uda garaian hondartzara bainatzera edota denbora-pasa joan ohi direnentzat. Azken urteotan nabarmen egin dute gora Gipuzkoako surf eskolek: Zarautzen bakarrik zortzi baino gehiago daude. Surflariek surf egiteko espazio handiagoa eskatzen dute, eta bainulariek, aldiz, bainatzeko toki gehiago. Udaletxeek ez dute hori guztia erregulatzen duen ordenantzarik, eta, jakina, arazoa kudeatu ahal izateko oztopo handia da hori.

Hondarrak elikagai bilakatzeko bide bila

Hondarrak elikagai bilakatzeko bide bila

Beñat Alberdi

Janaria prestatzeak berekin dakar saihestu ezinezko hondakin sorrera bat. Patata tortilla egiteko, papatei azala eta arrautzei oskola kendu behar zaie. Beste kontu bat da azal horiek organikoen ontzira bota ordez, beste aukerarik badagoen. Testuinguru horretan kokatu du bere burua Arrasateko Ausolan enpresak. Otorduak eskaintzen ditu, eta janari hondarrak sortzen ditu ondorioz. Hondakinei beste erabilera bat eman nahian lanean ari direla azaldu du Amaia Agirrek, Ausolaneko ikerketa eta garapen arloko koordinatzaileak.

Zartagin arteko elkartasuna

Zartagin arteko elkartasuna

Beñat Alberdi

Komunikabideetan apaldu egin dira errefuxiatuen kanpalekuetako irudiak. Egungo egoera ezin da alderatu, behintzat, errefuxiatuen "uholdea" bizi zen garaiarekin. Iheslarien egoera ez da apaldu, ordea; ez apaldu, ez eta hobetu ere. Egoera horren jakitun, Zaporeak elkartearekin harremanetan jarri ziren Maria eta Nuria Agirre Aretxabaletako ahizpak. Proiektua gauzatuta, astebete igaro berri dute Grezian, Lesbos uharteko errefuxiatuen kanpalekurako janaria prestatzen.

Ohitura zaharrak, beti berri

Ohitura zaharrak, beti berri

Udane Arbeo

Dagoeneko asko erabiltzen ez diren objektu ugari daude Euskal Herrian. Tradizioan indar handia izan bazuten ere, ahanzturan gelditu dira gehienak, ia ezerezean. Urteetan artisauek, baserritarrek nahiz arrantzaleek euren kabuz ekoitzi zituzten objektuak dira; oso landuta eta perfekzionatuta zeuden. Mendez mende galtzen joan dira, jendearen oroitzapenetatik ihes egiten. Horietako batzuk berreskuratu eta garai bateko ohiturak berritzeko asmoz, Bitamine Faktoriak Hau lehiaketa jarri zuen martxan duela hiru urte, Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinua oinarri hartuta.

Alpargatak urratu arte

Alpargatak urratu arte

Ikerne Zarate
Herria dantzan jarriko dute beste behin ere. Errenteriako Ereintza dantza taldeko kideek helburu horrekin sortu zuten Erromeria Eguna, 1998an; plaza dantzak berreskuratzea zen erronka, erromeria giroan, herriaren bihotzean.

Historiaurrea ituaren erdian

Historiaurrea ituaren erdian

Kerman Garralda Zubimendi
Historiaurreko gizakia ez zen ergela, oso abila baizik", azaldu du Jesus Tapiak, Aranzadi zientzia elkarteko Historiaurreko Saileko arkeologoak. Haiek ezarri zituzten, esaterako, arkuak eta bultzagailuak egiteko oinarriak, eta ohitura horiei eutsi egin zaie milaka urte igarota ere.

Bisigua, Orioko betiko erara

Bisigua, Orioko betiko erara

Nerea Uranga

Parrila kalera atera eta bisigua erretzen Orion izan ziren aurrenak, 1957an, Joxe Mari bodegoian. Hala diote herriko erretegietan urteetan parrilan jardun dutenek. Garai batean Orion "bisigua eta bisigua" beste arrainik ez zuten erretzen erretegietako parriletan, Luis Mari Uranga (Orio, 1957) Xixario erretegiko jabeak dioenez. "Lehen, hiru plater besterik ez genituen izaten gure etxean: tomate eta letxuga entsalada, bisigua eta txuleta. Gaur egun, ordea, denetik eskaintzen dugu, eta parrilan egindako bisiguaz gain, beste hainbat arrain ere erretzen dugu: legatza, erreboiloa, itsas-kabra, antxoak... Dena den, oraindik bisigua da nagusi Orion; alegia, bisigua erretzen dugu hamarretik zortzitan".

Erakusleiho den herriko platoa

Erakusleiho den herriko platoa

Ane Ubegun Goikoetxea

AEBek bizkarra eman diote, eta Donostian beso zabalik hartu dute. AEBetan, hamaika oztoporekin egin du talka, eta, Donostian, beharrezko guztia jarri diote eskura. AEBetan, sexu abusuak egin izana leporatu diote, eta, Donostian, Kontxako hondartzaren zati bat itxiko dute hainbat eszena graba ditzan. Woody Allen 83 urteko estatubatuarrak WAS2019 komedia lana grabatuko du Donostian, uztailaren 10etik abuztuaren 23ra. Kontxako hondartza plato bilakatuko da, hondartzako goi denboraldian, Donostia turistaz lepo egoten den eta donostiarrek hondartzan toalla jartzeko senperrenak egin behar dituzten sasoi betean. Kontxako hondartza plato, eta hainbat herritarrek, planto.

Hausnarketarako transmisioa

Hausnarketarako transmisioa

Imanol Saiz
Azken hamarkadan, Oiartzungo Kattin Ttiki elkarteak pauso garrantzitsuak eman ditu herriko memoria historikoa berreskuratzeko. 36ko gerraz geroztik herrian gertatutakoa argitara ateratzeko ezinbestekoa izan da taldeko kideen lana.