Albisteak

Itxaronaldi luzea IAT-n

Itxaronaldi luzea IAT-n

Eider Goenaga Lizaso

Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa (IAT) pasatu behar duten ibilgailuen jabeei ohartarazpen argi bat egin die Alfonso Artolak: ibiltzeko garaiz, eta ez uzteko ibilgailuaren azterketa azken unera arte. Arrazoi argi bat dago horren atzean, Gipuzkoan, IAT azterketa egiten duten zentroetan, ordua ez dute ematen berehalakoan. Irungoan ez dago ordurik martxoaren 20ra arte; Urnietan, berriz, martxoaren 26rako ari dira ordua ematen.

Harremanak estutzeko zubia

Harremanak estutzeko zubia

Kerman Garralda Zubimendi

Familia batek baino gehiagok utzi behar izan du Ormaiztegi, hainbat arrazoi tarteko, eta kontrako bidea ere egin dute beste askok. Funtsean, edonor izan daiteke migratzaile. Horregatik, migrazioaren fenomenoa aztertu eta lantzeko proiektuari ekin dio Zumalakarregi museoak, herriko beste hainbat eragileren laguntzarekin. "Herritarren arteko berdintasuna ikusaraztea eta elkarren arteko harremanak estutzea da helburua", azaldu du Mikel Alberdik, museoko langileak. Hiru adar ditu proiektuak: munduko hainbat jakiren ikastaro eta bazkari bat egitea, ikasleekin lantzeko gida didaktiko bat sortzea, eta erakusketa bat egitea.

Lapiko bakoitzari, bere tapa

Lapiko bakoitzari, bere tapa

Aitziber Arzallus
Herentzia kontuek liskar handiak eragin izan dituzte familia batzuetan. Baita gurasoek euren ondarea banatzeko testamentua egina zuten kasuetan ere. "Eta baserri bat tartean denean, are gehiago", dio Ana Mari Eizagirre Hitzez emakume baserritarren elkarteko presidenteak.

Gaurtik, 23 bertsolari ariko dira lehian Gipuzkoako Eskolartekoan

Gaurtik, 23 bertsolari ariko dira lehian Gipuzkoako Eskolartekoan

Unai Zubeldia

Gaur hasiko da, Ibarrako Sendi Ekintza elkartean (20:00), eta apirilaren 5ean amaituko da, Deban, Lasturko plazako tabernan. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak zehaztuta dauka hurrengo bi hilabeteetarako egutegia. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen dute txapelketa, eta, iaz bezala, bi zati izango ditu aurtengoak ere: bat-batekoa eta idatzizkoa. 14 eta 18 urte arteko gazteek lau kanporaketa eta finala izango dituzte bat-batekoan —23 bertsolari ariko dira lehian, eta iaz baino saio bat gutxiago egingo dute—, eta zortzi saio egingo dituzte idatzizkoan, bailaraka antolatuta.

Azaleko begiradatik harago

Azaleko begiradatik harago

Unai Zubeldia

Han urrutian, iristea ezinezkoa den leku ezezagun horretan, halako batean bat egiten dute zeru urdinak eta itsaso bareak. Itsasertzetik begira, eguzki epeletan, lasaitasuna sentitzen da gorputzean; baina azaleko kontua besterik ez da hori. Begirada finduta, zabortegi erraldoi bihurtzen ari da itsasoa. "Eta, gaur egun, zabor guztiaren %20 besterik ez dago itsas gainean; itsas hondoan dago zaborraren %80. Eta itsasora iristen den zaborraren %70 ez da zuzenean itsasora botatakoa; zakarrontzira botatzen ez dugunak, lehenago edo geroago, itsasoan amaituko du azkenean", zehaztu du David Sanchezek, Cimasub Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren zuzendariak.

Itsas zabalaren argi-ilunak kaxa berean sartu, dena nahasi, eta, 11. aldiz, Cimasub Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa egiten ari dira Lasarte-Orian, Realaren Itsaspeko Jarduera Sailak antolatuta. Astelehenean egin zuten lehenengo saioa, Manuel Lekuona kultur etxean, eta hurrengo bi astelehenetan hemezortzi film labur emango dituzte guztira. 19:00etan hasiko dira bi saioak, eta 20:30ean amaituko dira —ez da sarrerarik ordaindu beharko—. 1975ean ekin zioten zikloari, Donostian, eta itsaspeko errealitatea islatzeko egitasmoa herriz herri zabaltzen ari da pixkanaka. "Lasarte-Orian, esaterako, oso harrera ona egiten digute beti".

Helduen boterea pitzatzen

Helduen boterea pitzatzen

Jon Miranda
Irakurtzeko eta eztabaida sortzeko jaio da Pitzatu, Gazte Botereaz Euskal Herria eraikitzen liburua, eta "ekintzarako bide" ere izan nahiko luke, "gazte boterea indartu eta Euskal Herria eraikitzeko".

Aldatuz doa ikasgela

Aldatuz doa ikasgela

Eider Goenaga Lizaso

Iritsi da ostirala", dio abestiak. Ostiralak berez dira bereziak, eta Alkizako Eskolan, are bereziagoak. Haur Hezkuntzako hemeretzi umeak (2-6 urte) basora joaten dira, ostiralero, Baso Eskola metodologiari jarraituz. "Gutxitan gelditu behar izan dugu gelan; normalean, euria, elurra, beroa, hotza... berdin zaio: basora joaten gara. Umeen segurtasuna bermatzea, hori da muga bakarra", azaldu du Jone Zuaznabar HHko irakasleak. Ez dago eguraldi txarrik, arropa desegokia baizik, Norvegiako esaera zahar batek dioenez. "Eta Alkizan kasu egiten diogu horri", gehitu du Ana Hernandezek, HHko beste irakasleak.

Ikasi egiten da janarekin gozatzen

Ikasi egiten da janarekin gozatzen

Kerman Garralda Zubimendi
Ez da erraza janarekin harreman osasuntsua izatea, emakumeentzat bereziki. "Modu jakin bateko gorputzak izatera behartzen gaitu patriarkatuak, eta, inkontzienteki bada ere, presio estetiko horren erruz, emakumeok gureak ez diren gorputzak izateko jarrerak barneratzen ditugu".