Albisteak

Plazak geratzen dira oraindik

Plazak geratzen dira oraindik

Maite Alustiza

Hamaikagarrenez, kultura eta politika garaikidearen adierazpenak ikuspegi feminista batetik lantzen dihardu Feministaldiak. Aurtengoak helburu konkretuago bat ere badauka: plaza hartzea, "historikoki emakume zein beste gorputz disidenteei ukatutako gunea izan delako". Astelehenaz geroztik, Tabakaleran egiten ari dira kultura feministaren jaialdia, eta igandera bitarte beste zenbait ekintza egingo dituzte, #Plaza leloaren bueltan.

[Museora] Urrelur. Gatza eta diamanteak

[Museora] Urrelur. Gatza eta diamanteak

Eider Goenaga Lizaso

Fosilak, harriak eta mineralak. Horiek aurkitzen ditu bisitariak Urretxuko Urrelur museoan; baina bildumaren atal nagusia mineralek osatzen dute. Milatik gora mineral dauzkate sailkatuta bertan; egunero erabiltzen ditugunetatik hasi eta balio handiko mineraletara, bigunetatik hasi eta gogorrenetara, ohikoenetatik ezohikoenetara.

Dar-dar, artea eta gehiago

Dar-dar, artea eta gehiago

Ariane Vierbücher

Gizarte ekinbideko kooperatiba bat da Dar-dar Produkzioak. Artearen, kulturaren eta gizarte ekintzaren bidez, inguruko beharrei eta behardunei erantzuteko kezka eta konpromisoa dute. Asier eta Iker Zinkunegi anaia legorretarrak orain urtebete hasi ziren Giza Eskubideak Herrira proiektua lantzen, eta urte osoan hainbat ekintza egin dituzte herritarrak giza eskubideen inguruan sentsibilizatzeko.

Hauspo gehiagorekin datoz

Hauspo gehiagorekin datoz

Maite Alustiza

Pedagogiaren esparrua jorratzen du duela 42 urtetik Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak —lehen Gipuzkoako Akordeoi Konfederakundea deitua—. Ikasleen motibazioa bultzatu nahi du, musika eskoletan eta kontserbatorioetan dabiltzanen artean. Asmo horrekin, beste urte batez Arrasateko Akordeoi Lehiaketak antolatu ditu; ohi bezala, hiru ataletan: Arrasate Hiria nazioarteko lehiaketa, Gipuzkoako lehiaketa eta Gipuzkoako jaialdia. Guztira 400 musikari batuko dira herrian, gaurtik igandera arte. Askotariko musika estiloak jorratuko dituzte: herri musika, jazza, klasikoa, garaikidea...

Arnasguneak, kutsatzen

Arnasguneak, kutsatzen

Eider Goenaga Lizaso

Amazonian baldin badaude munduaren birikak, euskararenak, hein handi batean, Gipuzkoan daude. Hizkuntza gutxitu batek irauteko ezinbesteko ditu arnasguneak; euskara nagusi den gune geografikoak dira —herriak, eskualdeak edo hiri barruko eremu zehatzak izan litezke—. Herri txikiak dira asko. Euskararen nagusitasun hori, ordea, gero eta gehiago ikusten da kolokan, eta horrek kezka eragiten du. Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea buru-belarri ari da lanean arnasguneen gaiarekin.