Albisteak

Erlojuaren aurka, baretze bidean

Erlojuaren aurka, baretze bidean

Aitziber Arzallus

Bihar hasiko dute hondartza denboraldia Donostian. Horrek esan nahi du hiriburuko lau hondartzak —Kontxakoa, Ondarretakoa, Zurriolakoa eta Santa Klara uhartekoa— honezkero prest izan beharko lituzketela eguzki gosez dauden donostiarrak eta bisitariak hartzeko. Eta prest izan beharko lituzketela hondartzetako zerbitzuak ere, nahiz eta hilaren 15era bitartean murriztuta jardun haietako batzuek. Badirudi azkenean hala izango dela, eta bihartik uda guztietan duten itxura bera izango dutela Donostiako hondartzek. Baina gauzak ez dira egon batere argi, bihartik sorosle lanetan ariko direnek asteartean oraindik ez baitzekiten lanposturik izango zutenik ere.

Pantailak ezkutatzen duen errealitatea

Pantailak ezkutatzen duen errealitatea

Karmele Uribesalgo Alzola

Nerabeek maitasun erromantikoaren inguruan dituzten online ohiturak, balioak eta usteak nola eraikitzen dituzten aztertu nahi izan dute Gipuzkoako Medicus Mundik, Farapi kooperatiba elkarteak eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. Ikerketa egin dute bikote harreman horiek online ikuspuntutik nolakoak diren jakin nahian. Gida batean argitaratu dituzte ondorioak, eta Euskal eta perutar nerabeen harremanen kudeaketa birtualean aldaketa sustatzeko gida izena eman diote lanari. Hainbat jarraibide eta dinamika proposatu dituzte dokumentu horretan, sentsibilizazioa eta prebentzioa helburu hartuta. Gipuzkoako hainbat gaztelekutara eta ikastetxetara joan dira ikerketarako datuak eta informazioa biltzera; tartean, Bergarako Ipintza institutura. Tailer bat eskaini zieten DBHko 3. mailako ikasleei, eta txostena garatzeko baliatu dute hor bildutakoa.

Sabiñanigorako prestatzen

Sabiñanigorako prestatzen

Aitziber Arzallus

Hiru aste barru jokatuko dute aurtengo Quebrantahuesos txirrindularitza proba, Sabiñanigon (Aragoi, Espainia). Galdu ezinezko ekitaldia da gipuzkoar askorentzat. Zenbakiak dira horren adierazgarri: 29. aldia izango da aurtengoa, eta 47 herrialdetako 11.500 txirrindularik parte hartuko dute. Proba luzea egingo dute 9.500ek, berrehun kilometrokoa; Treparriscos izeneko proba motza, berriz, beste 2.000k, 85 kilometrokoa. Askoz gehiago izan ziren, ordea, bi proba horietakoren batean parte hartzeko izena eman zuten txirrindulariak: 20.000, hain zuzen ere. Antolatzaileek zozketa bidez erabakitzen dute nork parte hartuko duen eta nork ez.

Egitaraua

Ondorengoa da Irungo Harrera Sareak biharko antolatu duen egitaraua: 11:00. Judas Arrietarekin mihise margotzea eta Garabateando solidarioa. Ondoren, DJ Jawata. 12:00. Armiarma Cie zirkua. 12:10. Berto magoa. 12:40. Dantza garaikidearen tailerra. 13:15. Kontzertua: Maribop. 14:00. DJ Afamad Orquestina. 15:00. Herri bazkaria. 16:00etatik aurrera. Kontzertuak: Ane Garcia, Gari Amundarain eta Jon Martin, Sergio Patxuko eta Ibai...

Sareak ehuntzen jarraitzen du

Sareak ehuntzen jarraitzen du

Imanol Saiz

Ia urtebete da irundarrek migratzaileen beharrak asetzeko apustu kolektiboa egin zutela. Joan den udan, hirian handitu egin zen Europa iparralderako bidean ziren Afrikako migratzaileen fluxua. Erakundeen inolako babesik gabe geratu ziren orduan ehunka eta ehunka lagun. Halere, Irungo Lakaxita guneko ateak zabal-zabalik aurkitu zituzten lehen egunetik bertatik, gauetik goizera irundarrek sortu zuten Irungo Harrera Sarearen dispositiboari esker.

Egitaraua

ERDIALDEA Maiatzak 31 Olatu Talka 10 gunea 17:00. Hasiera ekitaldia. 18:00. Jai alai, dantzan jarrai. Udaletxeko terraza 19:30. Banda Heldu. 22:00. Big Band & Claque & Lindy Hop. Bulebarra 18:00. Zirriborro Jazz Banda. 19:30. Flashmob-a: La Bella Italia. 21:30-23:00. Orkestrina Band. Kontxako arkupeak 18:00-00:00. Kontxa Gaumarketa. Aquariuma (kanpoaldea) 17:00. Zetazeoak Kantauri itsasoan ibilbidea. Ekainak 1...

Kalea, kulturaren agertokia

Kalea, kulturaren agertokia

Unai Zubeldia
Donostia 2016k sortu zuen olatuaren gainean iritsiko da Olatu Talka egitasmoa, asteburu honetan, hamargarren ekitaldira. Gaurtik igandera, ia berrehun egitasmo izango dira Donostian, Kontxako erlojuetatik Aquariumerainoko espazioa erdigune bihurtuta.

Aretoa bete eta laguntza eman

Aretoa bete eta laguntza eman

Kerman Garralda Zubimendi

Ostiral iluntzea da, eta beteta dago Zumarragako Zelai Arizti aretoa. Pozik daude Arco Iris antzerki taldeko kideak, eta baita laguntza behar duten elkarteak ere. Zumarragako La Salle ikastetxeko ikasle, ikasle ohi eta gurasoek osatutako Arco Iris antzerki taldeak urtero egiten du antzezlan solidario bat: "Norbera bi bider betetzen du gustuko duzun hori era altruista batean egiteak", azaldu du Iker Elduaien taldeko kideak. "Ez da dirua ematea bakarrik. Gure denbora ere eskaintzen diegu, eta ikusleak zerbait jasotzen du; oso aberasgarria da hori", gaineratu du Conchi Garrido taldekideak.