Albisteak

Arduragabekeria egotzi die EH Bilduk beste alderdiei

Luis Intxauspe Hernaniko alkatea (EH Bildu) haserre agertu da Bizikidetza Mahaian esertzen diren beste hiru alderdiekin: EAJ, PSE-EE eta Orain Hernanirekin. “Aurreko legealditik ari gara Bizikidetza Mahaian lanean, modu diskretuan. Gai gehienetan ez gara ados egoten, eta adostasunak lantzea da helburu nagusia; adostutakoak izan dira ezagutarazi ditugun gure erabaki eta jarduera guztiak”. Aranzadiri eskatutako txostena...

Txostena

Hainbat motatako giza eskubideen urraketak jasan dituzten 380 pertsona eta motibazio politikoko biolentziaren ondorioz gertatutako beste 36 biktima dokumentatu ditu Aranzadik Hernanin.

Erizainek eta gorrek elkar hobeto ulertzeko piktograma bat sortu dute

Erizainek eta gorrek elkar hobeto ulertzeko piktograma bat sortu dute

Unai Zubeldia

Larunbata. 02:00ak. Erori, buruan kolpea hartu, eta larrialdietara joan behar izan du pertsona batek. Gorra da. Nola azaldu medikuari zer gertatu zaion, hark zeinu hizkuntza ez badaki? Entzumen arazoak dauzka Ainhoa Ruiz de Angulok —Zeinu Kaxako irakaslea da—, eta beste bi kasu ere jarri ditu mahai gainean: "Ebakuntza batean, nola komunikatu medikuek maskaratxoa jarrita badaukate? Edo familia medikuak deitu zain gaudenean, zer egin medikuak hitzez bakarrik esaten badu gure izena? Komunikazio arazo bat sortzen da hor".

Ibilbide berbera, kutsatu gabe

Ibilbide berbera, kutsatu gabe

Imanol Saiz

Jendetza biltzen da, egunero, Irungo Zaisa, Fermin Calbeton edo Zabaltza plazako autobus geltokietan. Astelehenetik igandera, ehunka irundarrek erabiltzen dute L1 linea, Bidasoko Ospitalera, lanera nahiz San Miguel ingurura joateko. Hiriko linea gisa gehien erabilia da; urtean, milioi bat bidaiari baino gehiago mugitzen ditu.

Aitziber Gorrotxategi: “Eguzki argiak hondatu egin ditu labar margoak Danbolinzulon”

Aitziber Gorrotxategi: “Eguzki argiak hondatu egin ditu labar margoak Danbolinzulon”

Eider Goenaga Lizaso

Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea da martxoa, eta Ekainberrik, Ekaingo haitzuloaren erreplikak, Danbolinzulo haitzulorako bisita gidatua antolatu du astelehenerako. Aitziber Gorrotxategi (Aizarna, Zestoa, 1981) gidari aritzen da Ekainberrin, eta astelehenekoa "bisita berezia" izango dela azpimarratu du, haitzuloa itxita baitago berez. Azken hamarkadan inguru horretan antzeko beste bospasei haitzulo aurkitu dituztela jakinarazi du gidariak.

Omenaldi goxotik bultzadara

Omenaldi goxotik bultzadara

Unai Zubeldia

Eskaera bat baino gehiago jaso zituzten urtea hasi berritan. Batean eta bestean, elkarte askoren parte izan zen Aitor Sarasua, eta haren oroimenez ekitaldiren bat egiteko beharra sentitu zuten horietako askok eta askok. Iazko azaroaren 14an hil zen Sarasua, gaixotasun larri baten ondorioz, eta, omenaldi giroan, herritar talde batek haren bizitza oinarri izango zuen ikuskizun bat gorpuzten hastea erabaki zuen. Hilabete gutxi geroago, bihar taularatuko dute Hegotik Iparrerantz ikuskizuna, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, 18:00etan. Aretxabaletan jaio zen Aitor Sarasua, 1967an, eta Itsasun (Lapurdi) bizi izan zen azken urteotan.

Egitaraua

Ondorengoa da Ahoz Aho jaialdiaren egitaraua: Gaur Donostia. Ruben Martinez Santana (Venezuela), 17:00etan, Iesu parrokian. Bihar Tolosa. Ruben Martinez Santana, 22:00etan, Amarotzen. Martxoak 20 Tolosa. Umeentzako saioa: Aitziber Sanpedro eta Amaia Ruiz de Galarreta. 17:30ean, Amarotzen. Martxoak 21 Tolosa. Umeentzako saioa: ahozkotasunaren gala nagusia. 10:00etan, Leidor antzokian. Martxoak 22 Tolosa. Umeentzako saioa: Marieta Sanchez (Kuba)....

Hitza lagun duten artistak

Hitza lagun duten artistak

Irati Saizar Artola

Batez ere hitza erabiltzen duten artistak eta haien lanak sustatzeko helburuarekin antolatu du Ahoz Aho jaialdia, hamabigarrenez, Intujai Teatroak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosako eta Ordiziako udalen laguntzaz.

Abestirik ez duen Iparragirreren musa

Abestirik ez duen Iparragirreren musa

Kerman Garralda Zubimendi

Ozeano Atlantikoa zeharkatzen 62 egun igaro eta gero, Joxe Mari Iparragirrek euskal herritar ugari zain zituen Uruguain. Txalo eta oihu artean hartu zuten bizarduna, baina ez zihoan bakarrik, Anjela Kerexeta ezkongaiarekin joan baitzen Ameriketara. Kerexetak, ordea, ez zuen izan hain ongietorri berorik; itzal handia egiten zuen Iparragirreren gitarrak, eta Kerexeta oharkabean pasatu zen askorentzat.