Albisteak

Zirriborroentzat geldialdiak

Zirriborroentzat geldialdiak

Asier Perez-Karkamo
Mendian korrika ibiltzen direnek entrenatzeko hitzorduak adosten dituzten bezala, eta literatura zaleak irakurketa tailerretan elkartzen diren modu berean, artista amateurrek ere egiten dituzte euren saioak.

Filmak

Atzo hasi zen zinema eta zientzia uztartuko dituen zikloa, A Space Odyssey filmaren proiekzioarekin, eta ondorengo filmak izango dira ikusgai martxoaren 30era arte: Urtarrilak 26 The Incredible Shrinking Man. Aran Garcia-Lekue. Otsailak 2 Fantastic Voyage. Juan Jose Saenz. Otsailak 9 First Man. Silvia Bonoli. Otsailak 16 The Martian. Itziar Garate. Otsailak 23 Ex Machina. Juan...

Pantaila laborategi bihurtuta

Pantaila laborategi bihurtuta

Unai Zubeldia

Bitxia izan zen ekimenaren sorrera. "Urtero Gustukoena izeneko saioak eskaintzen ditugu gurean", hasi du azalpena Joxean Fernandezek, Euskadiko Filmategiaren zuzendariak. "Eta Euskal Herriko pertsona ezagun bati bere film gustukoena aukeratzeko gonbita egiten diogu bertan. Filma proiektatu aurretik, aurkezpena egiteko eskatzen diogu beti, film hori zergatik gustatzen zaion azaltzeko argudio pertsonalak eman ditzan". 2016ko otsailaren 25ean hala egin zuten Pedro Miguel Etxenike zientzialariarekin ere, eta Stanley Kubricken Espartacus filma aukeratu zuen nafarrak. "Zinemaren eta zientziaren arteko loturaz hizketan hasi zen berehala, eta orduan pentsatu genuen oso ideia ona izan zitekeela bi arlo horiek lotzea".

Baserritik itsasontzira

Baserritik itsasontzira

Kerman Garralda Zubimendi
Egun, arrain txikiak eta material sintetikoak erabiltzen dira atunak erakartzeko, eta atzera gelditu dira iraganeko teknikak. Halere, ezagutza gal ez dadin, Aitor Buitronek, Donostiako Untzi Museoko hezkuntza arduradunak, lantegi didaktiko bat eskainiko du Ezkioko Igartubeiti baserrian, urtarrilaren 26an.

Lizentziadun berrien ehizan

Lizentziadun berrien ehizan

Aitziber Arzallus

Triatloiko lizentziadunen kopurua jaitsi egin da azken bi urteotan. Horregatik, triatloia sustatzeko eta jendea lizentziak egitera animatzeko kanpaina abiatu du Gipuzkoako Triatloi Federazioak. "Gipuzkoako triatloi taldeei kanpainarekin bat egin zezaten eskatzea pentsatu genuen, jende gehiagorengana irits gaitezen", adierazi du Iban Perez federazioko presidenteak. "Triatloia ezagutarazteaz gain, jendeari lizentziak egiteko erraztasunak eman nahi dizkiogu". Zazpi triatloi taldek erabaki dute federazioaren kanpainarekin bat egitea: Aloña Mendik, Azkoitri Triatloi Klubak, Deba Extremek, Nik Tri Triatloi Taldeak, Trinko Lasarte-Oria Triatloi Taldeak, Ordizia Triatloi Taldeak eta Zarautz Triatloi Elkarteak.

Salgai daudenak alokatuta

Salgai daudenak alokatuta

A. Arzallus

Etxebizitza oso gutxi daude errentan, eta are gutxiago gazteentzat. Bilatzen jakitea da kontua. Jone Arregik eta haren bikotekideak, esaterako, urtebete egingo dute aurki euren kontura bizitzen. 23 urte ditu Arregik, oñatiarra da, ikaslea, eta Azpeitian bizi da, alokairuan, iazko otsailetik. "Egia esan, dezenteko zortea izan genuen, pare bat hilabetean topatu baikenuen guretzako moduko etxe bat".

Beharretatik bitartekaritzara

Beharretatik bitartekaritzara

Josu Artutxa
Epaitegietako jarduna oso ondo ezagutzen duen bikote bat osatzen dute Elena Egigurenek eta Leire Inzak. Zuzenbide ikasketak egin zituzten biek, eta abokatu eta teknikari lan egin izan dute azken urteotan.