Albisteak

Aitziber Gorrotxategi: “Eguzki argiak hondatu egin ditu labar margoak Danbolinzulon”

Aitziber Gorrotxategi: “Eguzki argiak hondatu egin ditu labar margoak Danbolinzulon”

Eider Goenaga Lizaso

Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea da martxoa, eta Ekainberrik, Ekaingo haitzuloaren erreplikak, Danbolinzulo haitzulorako bisita gidatua antolatu du astelehenerako. Aitziber Gorrotxategi (Aizarna, Zestoa, 1981) gidari aritzen da Ekainberrin, eta astelehenekoa "bisita berezia" izango dela azpimarratu du, haitzuloa itxita baitago berez. Azken hamarkadan inguru horretan antzeko beste bospasei haitzulo aurkitu dituztela jakinarazi du gidariak.

Omenaldi goxotik bultzadara

Omenaldi goxotik bultzadara

Unai Zubeldia

Eskaera bat baino gehiago jaso zituzten urtea hasi berritan. Batean eta bestean, elkarte askoren parte izan zen Aitor Sarasua, eta haren oroimenez ekitaldiren bat egiteko beharra sentitu zuten horietako askok eta askok. Iazko azaroaren 14an hil zen Sarasua, gaixotasun larri baten ondorioz, eta, omenaldi giroan, herritar talde batek haren bizitza oinarri izango zuen ikuskizun bat gorpuzten hastea erabaki zuen. Hilabete gutxi geroago, bihar taularatuko dute Hegotik Iparrerantz ikuskizuna, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, 18:00etan. Aretxabaletan jaio zen Aitor Sarasua, 1967an, eta Itsasun (Lapurdi) bizi izan zen azken urteotan.

Egitaraua

Ondorengoa da Ahoz Aho jaialdiaren egitaraua: Gaur Donostia. Ruben Martinez Santana (Venezuela), 17:00etan, Iesu parrokian. Bihar Tolosa. Ruben Martinez Santana, 22:00etan, Amarotzen. Martxoak 20 Tolosa. Umeentzako saioa: Aitziber Sanpedro eta Amaia Ruiz de Galarreta. 17:30ean, Amarotzen. Martxoak 21 Tolosa. Umeentzako saioa: ahozkotasunaren gala nagusia. 10:00etan, Leidor antzokian. Martxoak 22 Tolosa. Umeentzako saioa: Marieta Sanchez (Kuba)....

Hitza lagun duten artistak

Hitza lagun duten artistak

Irati Saizar Artola

Batez ere hitza erabiltzen duten artistak eta haien lanak sustatzeko helburuarekin antolatu du Ahoz Aho jaialdia, hamabigarrenez, Intujai Teatroak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosako eta Ordiziako udalen laguntzaz.

Abestirik ez duen Iparragirreren musa

Abestirik ez duen Iparragirreren musa

Kerman Garralda Zubimendi

Ozeano Atlantikoa zeharkatzen 62 egun igaro eta gero, Joxe Mari Iparragirrek euskal herritar ugari zain zituen Uruguain. Txalo eta oihu artean hartu zuten bizarduna, baina ez zihoan bakarrik, Anjela Kerexeta ezkongaiarekin joan baitzen Ameriketara. Kerexetak, ordea, ez zuen izan hain ongietorri berorik; itzal handia egiten zuen Iparragirreren gitarrak, eta Kerexeta oharkabean pasatu zen askorentzat.

Pintzelkada moreak

Pintzelkada moreak

Karmele Uribesalgo Alzola

Emakumeek sortutako arteak bi txoko izango ditu Debagoienean hilabete honetan: Arrasateko Kulturate, eta Bergarako Aroztegi aretoa. Herriko emakume sortzaileek erakusketa bana osatu dute toki horietan, euren lanekin. Martxoaren 8a aprobetxatuta, emakumeen lanak ikusarazi nahi izan dituzte.

Elkar lagunduz, elkar elikatuz

Elkar lagunduz, elkar elikatuz

Olatz Mitxelena
Egitasmo berritzaile bat da, emakumeak protagonista dituena. Pasaiako Udalak bultzatuta eta SOS Arrazakeria eta Elhuyar elkarteek elkarlanean dinamizatuta, proiektu pilotu bat abiatu berri dute Pasaian.

Belaunaldi guztiak borroka berean

Belaunaldi guztiak borroka berean

Aitziber Arzallus
Martxoaren 8a da, eta Euskal Herriko emakumeak 24 orduz lanuztera deitu ditu Euskal Herriko mugimendu feministak. Iazko lanuzteek izan zuten erantzuna ikusita, aurtengo greba ere arrakastatsua izango dela pentsa liteke, eta egunean zehar han eta hemen egingo diren mobilizazioetan jende askok parte hartuko duela.