Albisteak

Halabeharrez sortutako “mirari txiki bat”

Halabeharrez sortutako “mirari txiki bat”

U. Zubeldia
Atzera begira jarri, eta kosta egin zaio hitzak bata bestearen ondoan jartzea. "Mirari txiki baten modukoa izan zen". Downen sindromearekin jaio zen Isabel Verdiniren iloba, Haizea, eta, familiaren nahigabe hari argi pixka bat eskainita, bere-beretik ekarpena egitea erabaki zuen donostiarrak.

Iñigo Arregi: “Balioak lantzeko erreminta izan behar du futbolak”

Iñigo Arregi: “Balioak lantzeko erreminta izan behar du futbolak”

Aitziber Arzallus

2019a urte berezia izango da Azpeitiko Lagun Onak futbol taldearen bueltan ibiltzen diren guztientzat, eta, nola ez, baita Iñigo Arregi klubeko presidentearentzat ere (Azpeitia, 1967). Taldeak 75 urte beteko ditu aurten, eta merezi duen bezala ospatzeko asmoa dute. Urte guztirako egitaraua prestatzen ari dira, era guztietako ekitaldiekin. Futbol zelaitik herrira zabaldu nahi dituzte ospakizunak, eta, ospakizun horien aitzakian, ahalik eta herritar gehienengana iritsi nahi dute. "Futbola, gure pasioa izateaz gain, besteengana hurbiltzeko bitarteko aproposa ere bada, eta, aurten, futbola eta urteurreneko ospakizunak baliatu nahi ditugu herritarrengana eta herriko gainerako elkarteetara gerturatzeko".

Ezkutuan zegoen harribitxia

Ezkutuan zegoen harribitxia

Aitziber Arzallus

Turismoa eta formakuntza sustatzeko gune berria du Azpeitiak. Eta ez nolanahiko gunea: Basazabal jauregia, hain zuzen. Alde Zaharrean dago —Enparan kalean—, eta XIV. eta XV. mendeen artean egindako eraikin errenazentista bat da. Berrogei urtez itxita egon ostean, eraikina berritu egin du Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Urtarrilaren bukaeran zabaldu zuten, eta turismo eta trebakuntza zerbitzuak eskainiko dituzte aurrerantzean.

Araudia

Donostiako Udalaren araudiak jasotzen dituen neurririk garrantzitsuenak: Debekua. Patinete elektrikoak ezingo dira ibili espaloietan, Parte Zaharrean, parkeetan eta oinezkoentzako guneetan. 12 urtetik beherakoei soilik onartuko zaie hori, heldu batekin eta mantso ibiliz gero. Bidegorrian. Orduko 25 kilometrorainoko abiadura hartzen duten ibilgailuek bidegorria erabili beharko dute, hango arauak errespetatuz. Gidariak, gutxienez, 16 urte izan beharko ditu....

Erabilera arautzeak salmentak geldiarazi ditu

Erabilera arautzeak salmentak geldiarazi ditu

Aitziber Arzallus

Patinete elektrikoen eta norbanakoen mugikortasunerako gainerako ibilgailuen erabilera arautzeko neurriak hartu ditu Donostiako Udalak. Debekatu egin du horrelako ibilgailuekin espaloian ibiltzea. Parte Zaharrean, parkeetan eta oinezkoentzako guneetan ere ezingo dira ibili. Bidegorria erabili beharko dute orduko gehienez 25 kilometroko abiadura hartzen duten ibilgailuek, eta 16 urte baino gehiago eduki beharko dituzte gidariek. Hortik gorako abiadura har dezaketen ibilgailuek, berriz, errepidea erabili beharko dute, eta, gutxienez, 18 urte izan beharko dituzte gidariek. Kaskoa erabiltzea ere ezinbestekoa izango dute. 16 urtetik beherakoek, berriz, motorrik gabeko patineteak eta antzekoak erabili ahal izango dituzte soilik; bidegorrian ibili beharko dute ahal duten guztietan, nahiz eta 12 urtez azpikoek espaloia ere erabili ahal izango duten.

Gizon jaio bai, baina nolako gizon?

Gizon jaio bai, baina nolako gizon?

Beñat Alberdi

Egun, patriarkatua sustatu eta elikatzen duten sistemak eta kulturak eragin zuzena daukate gizonezkoengan ere. Argi dago beste sexuaren aldean egoera pribilegiatuan bizi dela gizonezkoa, eta baita gizarteko beste sektore batzuekin alderatuz gero ere. Itxuraz, gizonezkoak du egoeraren kontrola, eta garaile irteten da ia beti. Txanpon guztiek dauzkate bi alde, ordea. "Gizon izateko kontratua sinatzean, inork ez digu esaten letra txikia daukanik", azaldu du Juanma Feitok, Piper Txuriak elkarteko kide eta Arrasateko gizon taldeko dinamizatzaileak. "Irakurriko bagenu, inork ez luke sinatuko". Gizonezkoen zapaltzaile rolaz eta letra txikiaz hausnartzeko, gizonezkoen talde bat sortu dute Arrasaten.

Jose Antonio Villar: “Kazetaritza da iritzi publikoaren egilea eta manipulatzailea”

Jose Antonio Villar: “Kazetaritza da iritzi publikoaren egilea eta manipulatzailea”

Beñat Alberdi

Hamaika etiketa ditu, berez, Jose Antonio Villarrek (Oñati, 1939). Kantaria da, Ez dok Amairu taldeko kide izan zen, hogei urte pasatu ditu agertokietan, eta Goenkale telesailean ere aritu zen. Haren alor akademikoa ez da horren ezaguna, ordea. Urte ugari daramatza komunikazioaren arloa ikertzen eta egunez egun ikasten. Horren harira plazaratu du Nacionalismo nacionalismos. La acción comunicativa del periodismo actual liburua. Kataluniako prozesua ardatz hartuta, hedabideek zabaldu dituzten mezuak aztertu ditu oñatiarrak. Eztabaida sustatu nahi du gaiarekin.