Albisteak

Donostia

Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea? • Bai. • Ez. Errolda: 160.457.

Irun

Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat? • Euskal estatu burujabe eta independentea. • Estatus politiko berri bat, estatu espainiarraren barruan. • Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa. Errolda: 51.618.

Kutxak botoz betetzeko deia

Kutxak botoz betetzeko deia

Eider Goenaga Lizaso

Igandean, 09:00etan irekiko dituzte hauteslekuak Donostian eta Irunen. Bi hirietan urtebete inguru eman dute herri galdeketa prestatzen, eta azken astea "eromena" izaten ari dela adierazi dute Xabier Martinez Irungo Hartu Hitza taldeko bozeramaileak eta Donostia Galdeketa taldeko Nora Garciak, ez baita erraza horrelako galdeketa bat antolatzea. Ilusioz bizi dute, ordea, momentua: hitza emango diete 212.075 gipuzkoarri. Ez dute hitz egin nahi emaitza posibleari buruz, ez diote erronkarik jarri euren buruei, eta ez dute nahi presio gehigarririk. "Lorpen handia baita galdeketa egin ahal izatea bera", azaldu du Garciak.

Egunari bizia emateko guneak

Egunari bizia emateko guneak

Aitziber Arzallus
Irunen, Errenterian, Donostian, Ibarran, Ordizian, Azpeitian, Arrasaten, Eibarren, Legazpin eta orain, Zarautzen ere badute Garagunea, adimen urritasuna duten pertsonei zuzendutako eguneko zentroa.

Maskotak, erizain lanetan

Maskotak, erizain lanetan

Kerman Garralda Zubimendi
Askorentzat familiako kide bat gehiago da etxeko maskota. Txakurra, katua, txoria... Edozein animalia izanda ere, berebiziko ekarpena egiten du kasu batzuetan. "Bularreko minbizia gainditu nuenean galdetu zidaten ea zein izan zen nire laguntzailerik onena".

Milioika urte atzera begira

Milioika urte atzera begira

Imanol Saiz

Nolakoa zen Euskal Herria orain dela bi milioi urte? Nolako garapena izan dute naturak berak eta bertan bizi izan direnek? Eta, nora doa egungo gizakia eta Lurra planeta? Galdera horiei —eta askoz gehiagori ere bai— erantzun diote Irungo Oiasso Erromatar Museoan, hilaren 9an ateak zabaldu zituen Aldaketa klimatikoa historian zehar erakusketarekin. Euskal kostaldearen historiari buruzko informazio zehatza ematen dute bertan, eta irudi eta arrasto ugari biltzeaz gain, natura zaintzearen aldeko apustua egin nahi izan dute.

Kolore Truk

Biharko, egitarau zabala daukate prest Ordizian. Herriko lau gunetan izango dira ekitaldiak. Plaza Nagusian (12:00-14:00 eta 18:00-20:30) Munduko lurraldeen erakusketa. Aljeria, Ekuador, Errumania, Maroko, Nigeria, Sahara eta Senegal. Kolore-truk merkatu soziala. Argia, Basherri, Behieko, Dar-Dar, Farapi, Fiare, Goiener, Gozatu eztia, Izarkom eta Olatukoop. Trukerako txokoak. Euskaraldia, Gaztaren Kofradia, Gaztetxea, Hiri Hezitzailea, Huts-gunea, Jostailuen Trukea eta...

Ordizia txiki guztiak plaza berean bilduta

Ordizia txiki guztiak plaza berean bilduta

Unai Zubeldia

Beldur gara ez ote garen ari biztanle paraleloak sortzen". Ainara Ormaetxea Harto Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun teknikariak azaldu duenez, gaur egun hirurogei herrialde baino gehiagotako biztanleak bizi dira herrian. "Eta %15,8 da atzerritarren kopurua". Datu horretatik kanpo daude Espainian jaiotakoak. "Horietako askok urte mordoa daramate gure herrian, baina beren artean elkartzen dira normalean, bertakoekin harreman askorik sortu gabe". Ormaetxearen hitzetan, "erabat ulergarria" da atzerritar horiek euren nortasuna mantendu nahi izatea. "Azken finean, gauza berbera egiten baitugu guk ere. Baina Ordiziaren barruan hainbat Ordizia daudela jabetu gara".