gipuzkoa

Iraultzen gaurtik hasteko

Iraultzen gaurtik hasteko

Emagin elkarteak Beterri-Buruntzaldeko adinekoen zaintzaileen egoeraren diagnostiko bat osatu du, eta ekintza plan bat ere diseinatu du. 'Zaintza lanen demokratizaziorantz' jardunaldiak egitekoak ziren gaur eta bihar Hernanin, baina bertan behera utzi behar izan dituzte, COVID-19 kasuen gorakadaren eraginez.

Eraikin zaharretik etorkizun berrira

Eraikin zaharretik etorkizun berrira

Hutsik dago Eibarko Ipuruako Merkatu Plaza eraikina. Auzotarrak parte hartze prozesu bat egiten ari dira, haren erabilera zehaztu eta erabilgarri jartzeko asmoz, haien beharretara egokituta. Azken saioa egitea baino ez zaie falta.

Iruzurra eta ukronia

Juan Luis Zabala Euskararen kontu honekin iruzur egin didatela sentitzen diat —esan zidan. —Zer ba? —Pako Aristiren artikulu bat irakurri diat Berria-n… —Euskararen bigarren heriotza? —Bai. Eta gogoratu nauk, batxilergoa amaitu eta gero, unibertsitatean filologia ikastea erabaki eta zalantza izan nuela zer hautatu: euskal filologia ala filologia hispanikoa. Eta ba al dakik zergatik aukeratu nuen...

Pitzadura berberak hamasei urte lehenago

<p>Badirudi egitura kalteak ez direla kontu berria Trinpertxeko eraikin horretan, orain hamasei urte hainbat habetze lan egin behar izan baitzituzten supermerkatuaren alboan den bankuko sukurtsalean. "Kutxabank-ek errefortzu lanak egin zituen habeetan, baina BMk ez zien langileei sartzen ere utzi. Ez dakigu asko, baina halako zerbait izan omen zen...", esan du Gonzalezek.</p>

Hitzarmena erdigunera, “arreta ona bermatzeko”

Hitzarmena erdigunera, “arreta ona bermatzeko”

Miren Garate

Asko kezkatzen gaitu enpresa hau izaten ari den gainbeherak, bai arretaren kalitateari dagokionez, bai autoritarismoari dagokionez". Txema Kortabarria ELAko ordezkariaren hitzak dira, eta Aita Menni osasun zentroari buruz ari da. Aldamenean ditu hango bi langile eta ospitaleratuta dagoen paziente baten senide bat —ez dute izenik eman nahi—. Hitz horiek arrazoitzeko, hainbat adibide aipatu dituzte haiek: "Erizainik ez dago, eta haien lana egin behar izaten dugu askotan laguntzaileok: adibidez, medikazioa eman, baina guretzat ardura handia da, ez delako berez gure lana"; "pastillaz betetzen dituzte pazienteak, eta lerdea dariela izaten dituzte, horrela ez dutelako molestatzen, eta molestatzen ez dutenez, ez dute ezer egiten, eta hori haien kontura negozioa egitea da"; "gure unitateko psikologoa gaixoaldian egon da, eta pazienteak hiruzpalau hilabete egon dira psikologorik gabe".

“Nire margolanak bitartekoak dira ikertzen dudana gizarteratzeko”

“Nire margolanak bitartekoak dira ikertzen dudana gizarteratzeko”

Aitziber Arzallus

Angel Uranga (Zarautz, 1961) jaiotzetik da artista. Kontzientzia duenetik marrazten eta margotzen gogoratzen du bere burua. Mundu guztian barrena ibilia da bere obra besapean hartuta: Ameriketako Estatu Batuetan izana da, Arabiar Emirerri Batuetan, Kanadan, Alemanian, Espainian... Izen handiko galerietan erakutsi izan ditu bere lanak, arteari buruzko kongresuetan, psikiatriari buruzkoetan, itsas bidaien azoketan, automobilismo zirkuituetako egoitzetan... Hitzaldiak eman izan ditu herrietako areto txikietan, hiriburuetakoetan, konferentziak unibertsitateetan... Azkenaldian, baina, etxe aldean dabil; Zarautzen Kale Nagusian duen lantegi-galerian ari da lanean. Gelditzea erabaki zuen, dozena bat urtean esku artean darabilen ikerlana bukatu nahi zuelako, baina geldian ere proiektuak sortzen zaizkio nonbait, eta azken hilabeteetan bilduma berri bat osatu du: Makers. Martxoan jarriko dute ikusgai Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean.

Bizitokia kolokan

Bizitokia kolokan

Karmele Uribesalgo

Hernaniko Sagastialde auzoko hamalau familiak etxea uzteko jakinarazpena jaso dute. Bizitoki dotazionaletako maizterrak dira. Bost urteko kontratuak zituzten, eta, epe hori pasatuta, etxeak utzi beharrean daude. Hasiera batean, gazteen emantzipazioa bultzatzeko sortu ziren etxeok, baina askotariko egoeretan dagoen jendea sartu da; besteak bete, 70 urtetik gorakoak, guraso bakarreko familiak, tratu txarren biktimak, adimen urritasuna dutenak eta gaixotasun mentalak dituztenak. Azken batean, ohiko etxebizitzen alokairua ordaindu ezin duten familiak. COVID-19ak eragin duen egoera dela eta, Eusko Jaurlaritzak sei hilabeteko luzapena onartu die. Dena den, Etxegabetzeak Stop plataformak eskatu du behar den moduko irtenbide bat emateko.