Miren Garate
Konektatuta daudenen eta ez daudenen arteko arrakala gero eta handiagoa bihurtzeko arriskua bistaratu du COVID-19ak. Eta teknologiak gero eta indar handiagoa duen garaiotan, telekomunikazio enpresa gutxi batzuk hartzen ari diren indarra ere kezka iturri da. Adar asko ditu gai honek —zibersegurtasuna, pribatutasuna,...— , eta horietako bat da azpiegiturena, ezinegona eragiten baitu zuntza, antenak eta Interneterako sarbidea bermatzen duten bestelako baliabideak kudeatzeko eta sortzeko ardura haien mende egoteak. Hein batean, bi kontuei heldu nahi die Zumaiako Udalak martxan jarri berri duen proiektu batek. Egunotan hasi dira zuntz optikoa sartzeko lanekin, eta herri osora hedatuko dute sarea, baita herrigunetik kanpo dauden auzoetara ere —Oikia, Narrondo eta Artadira—.