gipuzkoa

Agintaldi osoa hankaz gora

Agintaldi osoa hankaz gora

Miren Garate

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusi baino 107 milioi euro gutxiago banatuko dizkie udalei aurten, COVID-19ak eragingo duen diru bilketaren beherakadari aurre egiteko. Udal Finantzaketarako Foru Funtsa %20 murriztu izanak eragin handia izango du haien aurrekontuetan, zati handia izaten delako funts horretatik iristen dena —%75ekoa ere bai herri txiki batzuetan—. EH Bilduko alkateek, alkate independente batzuek eta PSE-EEkoek, guztira 64 alkatek, aldebakarrez aritzea egotzi diote aldundiari. Geroa nola ikusten duten azaldu diote Hitza-ri Abaltzisketa, Errenteria, Elgoibar eta Larraulgo udal arduradunek.

Arrantzaleak itzuli dira ibaira

Arrantzaleak itzuli dira ibaira

Tere Madinabeitia

Gipuzkoako ibai, erreka eta urtegietako arrainak lasai asko ibili dira uretan azken aste hauetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren erdialdean ireki zuen arrantza garaia, baina alarma egoerak joan den astelehenera arte bertan behera utzi zituen urtetik urtera gero eta gutxiago diren arrantzaleen asmoak eta nahiak.

50. urteurrena, berrogeialdian

50. urteurrena, berrogeialdian

Beñat Alberdi

Egoera bitxi asko sortu ditu koronabirusak, Oñatiko Oñatz dantza taldearena kasu. 1970ean sortu zuten, eta, 50. urteurrenaren harira, urte osorako, hilabetez hilabete, prest zeukaten egitaraua. Berrogeialdian sartu behar izan dute, ordea, urteurrena. Ez dute aurreikusi aurten ekitaldirik antolatzerik, baina, ekitaldirik gabe ere, urteurren berezia da nahitaez; 50 urteko historia daukate atzean.

Bolumena jaitsi beharrean

Bolumena jaitsi beharrean

Irati Saizar Artola

Kulturgileen eta, bereziki, musikarien abanikoaren parte dira disko bat grabatzean estudioan lanean aritzen direnak edo zuzeneko bat eskaintzean teknikari lanak egiten dituztenak. "Musikaririk gabe, ezer gutxi egin dezakete teknikariek, eta alderantziz", azaldu du Beñat Igerabide musikari, soinu teknikari eta estudioko lanetan aritzen den adunarrak.

Euskaltzaletasuna

Juan Luis Zabala

Hi zer sentitzen haiz: euskalduna, euskaltzalea, euskaltzuloa ala, besterik gabe, euskal herritarra? —bota zidan bat-batean.

—A zer galdera! Ez zekinat ba. Denak beharbada. Eta, estutzen banaun, pixka bat espainiarra ere bai, zergatik ez aitortu? Eta, by the way, ingelesetik eta frantsesetik ere bazaukanat zerbait, bien sûr. Batzuetan bi hizkuntza horietan itzurtzen zaizkidan pentsamendu batzuk neure buruan.

“Gizakiak naturarekin daukan konexioa berpiztu behar dugu”

“Gizakiak naturarekin daukan konexioa berpiztu behar dugu”

Unai Zubeldia
Naturari entzutea proposatu dute, naturarekin bat egitea. Landarlan ingurumen elkarteak Naturan Hezten hezkuntza proiektua aurkeztu berri du, euskarri gisa webgunea hartuta. Elkarte horretako kide da Garazi Auzmendi (Beasain, 1988), eta euren proposamena «natur eta kultur ondareari buruzko ezagutza errazteko kanal bat» ere izan daitekeela azpimarratu du. Hori bai, izatez irakaskuntza arautuko 0 eta 18 urte artekoentzako eskaintza da, lau adin tartetan banatuta. Kutxa Fundazioa da babesle nagusia, Irizar eta Orkli kooperatiben laguntza ere jaso dute, eta ON Produkzioak arduratu da bideo edizioaz.

“Enpresak hiltzen ez uztea da sekretua”

“Enpresak hiltzen ez uztea da sekretua”

M. Garate
Ekonomisten Euskal Elkargoko Ekonomista Aholkulari Fiskalen Erregistroko (EAFE) lehendakaria da Miguel Angel Calle (Leioa, Bizkaia, 1978), eta ez da zerga berriak sortzearen aldekoa.

78.000

EUSKARAREN ERABILERA Errenta aitorpena euskaraz aurkezteko eta zerga administrazioarekiko harremanak euskaraz egiteko gonbidapena egin du Ogasunak. Egun, 78.000 herritarrek egin dute hautu hori Gipuzkoan. 2023rako 100.000 zergadunek euskara erabiltzea da helburua.

Begi bat hurrengo hilabeteetan jarrita

Begi bat hurrengo hilabeteetan jarrita

Miren Garate

Errenta aitorpena aurkezteko modalitate mekanizatua martxan da Gipuzkoan asteazkenaz geroztik. Zerbitzu hori abian jarri duen Hego Euskal Herriko lurralde bakarra da, gainerakoek, koronabirusak eragindako egoera dela medio, atzeratu egin baitute aurrez aurreko arreta. Hain zuzen, horixe ari da izaten aurtengo ekitaldiaren berezitasun nagusietako bat: Internet bidezko modalitateak izandako gorakada —aste honetako datuen arabera, %60 igo da—. "Oro har, balorazio positiboa ari gara jasotzen zergadunengandik. Erraztasunak eman ditugu, telefono zerbitzua nabarmen indartu dugu, eta zergadunek antzeman egin dute", azaldu du Jokin Perona Ogasuneko zuzendari nagusiak.

Bankuaren azken agurra

Bankuaren azken agurra

Beñat Alberdi

Garaiak aldatuz doazela gauza nabarmena da. Auskalo nolakoa litzatekeen konfinamendua Internet egongo ez balitz. Harremanak sortzeko, esaterako, azken hamarkadan erabat aldatu da smartphone-en rola. Teknologiaren erabilerak berak zuzenean jo du Elgeta. Izan ere, bertako bulegoa ixtea erabaki du Kutxabankek. "Garai berrietara egokitzeko bidean hartu beharreko erabakia" dela argudiatu du bankuak. Udalak, berriz, "aukera murrizketatzat eta atzerapausotzat" jo du. Dirua ateratzeko leihatilak zabalik jarraituko du; arreta jasotzeko, ordea, Bergarara joan beharko dute herritarrek. Orain artean zeukaten banku bulego bakarra zen Kutxabankena. Eustat Euskal Estatistika Erakundearen iazko datuen arabera, 1.139 biztanle ditu Elgetak.