Beñat Alberdi
Sanjoanak ospatu beharko lirateke Gipuzkoako herri askotan datorren astean: Arrasaten, Hernanin, Eibarren... Koronabirusak sortutako krisiak, dena den, hamaika muga jarri ditu, San Joan sua piztea tartean. Udak aurrera jarraituko du, ordea, eta beste hamaika festa iritsiko dira. Horren erakusgarri, Aretxabaletan jadanik Andramaixak antolatzeko lanean ari dira txosna batzordeko kideak, eta sanmigelak prestatzen ari dira Oñatin; abuztuan eta irailean dira festa horiek, hurrenez hurren. Ziurtasunik gabe, baina atontzen ari dira egitarauak.