gipuzkoa

Baserriko emakumeak ere irten dira kalera

Baserriko emakumeak ere irten dira kalera

Iragan igandean, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeek eta haien aldarrikapenek Euskal Herriko hiriburuetako eta herrietako kaleak bete zituzten. Manifestazio jendetsuetan bildu ziren haietako gehienak, baina ez denak. Hitzez Urola Kostako baserriko emakumeen elkarteko kideak Zugarramurdin (Nafarroa) izan ziren, Hazi fundazioak antolatutako irteeran, eta hango emakume baserritarrekin elkartzeko eta harremanak egiteko baliatu zuten eguna. Martxoaren 8a zela ahaztu gabe, elkarretaratzea ere egin zuten, eta dozenaka lagun bildu ziren Berdintasunik gabe, bakerik ez zioen pankartaren atzean.

Final “euskalduna”

Jolastu nahi al duk nirekin? —esan zidan. —Ze ba ez ba? — "Ze ba ez ba"? Hori ondo esanda al dago?

—Ze ba?

—Ba...

—Ez hadi hain garbizalea izan; "auskalo" hitza asmatu zuenari ere esango zionan zer edo zer norbaitek. Ez alferrik!

—Zertan ari haiz?

—Jolasean.

“Kulturgune bat da liburutegi onena, jendea biltzeko toki bat”

“Kulturgune bat da liburutegi onena, jendea biltzeko toki bat”

Historia eta Geografia ikasi zuen Arantzazu Ibarrondok (Oñati, 1966), baina espero ere ez zuen espero liburutegi batean bukatu zuenik lanean. Alabaina, 30 urteko ibilbidea egin du dagoeneko lanbide horretan, eta esan daiteke toki aproposa aurkitu zuela. Bilakaera nabarmena ikusi du hasi zenetik gaur egunera, baina, era berean, ez du uste bilakaera hori behin betiko bukatu denik, hots, liburutegiek eraldatzen segitu behar dutela nabarmendu du.

Harakin berriak prestatzen

Harakin berriak prestatzen

Nahi eta ezin. Harakintza sektoreko enpresek langileak behar dituzte, baina ez dago haietan jarduteko prestakuntza duen langaberik. Hala dio Patxi Aldasoro (Beasain, 1962) Urkaiko Baserria Km0 enpresako kudeatzaileak. "Argiketari edo arotz izan nahi dutenek badute nora jo ofizioa ikastera, baina, gaur egun, hemen inguruan ez dago harakintza sektorean jardungo duten langileak prestatzeko eskola profesionalik". Eta Aldasororen ustetan, ikasi beharreko lanbide bat da harakinena. "Garai batean, agian, harakin bati laguntzen jardungo ziren haragia nola edo hala ebakitzen zekitenak, baina gaur egun oso bestelakoa da egoera". Lana askoz modu profesionalagoan egitera behartuta daudela dio Aldasorok. "Osasun baldintza zorrotzak bete behar izaten ditugu, eta ezinbestekoa zaigu langile prestatuak izatea".

Euskararen eusle izateko

Euskararen eusle izateko

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen egoeraren inguruan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen helburuetako bat. Horren barruan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektu bat sortu zuen duela lau urte udalerri euskaldunetako ikastetxeetan, Hedatu izenekoa, Haur Hezkuntzatik hasi eta batxilergoraino. "Ikasleen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa eratzea eta arnasguneetako biztanleriak duen garrantzia nabarmentzea da egitasmoaren helburua", azaldu du Jokin Uranga Uemako hezkuntza arduradunak.

Japonia eta Oiartzun, bertan

Japonia eta Oiartzun, bertan

Kenpo kaiak karatearen antz handiagoa du judoarena baino, alde bisualari dagokionez behintzat. Teknikoki, hala ere, erabat ezberdina da. Judoarekin baditugu teknika komunak, baina zerikusirik ez du. Kenpo kaia osoagoa da". Alain Isasak alderatu ditu borroka arte horiek. Oiartzuarra da, 28 urte ditu, eta kenpo kaiko bi diziplinatan egungo munduko txapelduna da.

Mende oso bat eliza barrua durundatzen

Mende oso bat eliza barrua durundatzen

XVI. Soinurbil musika astea egingo dute datorren astean, Usurbilen. Martxoaren 9tik 15era herriko hainbat txokotan musika ekitaldiak antolatu dituzte. Aipagarriena asteazkenean Salbatore elizan egingo duten organo emanaldia izango da; izan ere, ehun urte bete dira herriko parrokiak organoa erosi zuenetik. "Usurbilen daukagun organoa ez da edozein. Bereziki konplexua da, historia luzekoa". Juan Luis Atxega organo jotzaile eta irakaslearen hitzak dira.

Bi film, eta talde plana

Bi film, eta talde plana

Louie telesailak eman zion izena Bang Bang Zinema proiektuari. Fikziozko pertsonaiak bazkaltzeko hitzordua egiten du lagun batekin, eta bang bang bat egitea proposatzen dio: bi aldiz bazkaltzea, bi jatetxetan. Eta horixe da, hain justu, Bang Bang Zinema elkarteak ikusleei eskaintzen diena: bi filmez gozatzea arratsalde bakarrean.

<

“Bizitzak beti itzultzen gaitu gorputzera”

“Bizitzak beti itzultzen gaitu gorputzera”

Gradu amaierako lan moduan, ikerketa performatibo bat egiteko eskatu zioten Maite Aizpuruari (Zumaia, 1990). Korrika egiteko makina bat aukeratu zuen, eta erabaki zuen makina horrekin zuen harreman pertsonala kontatu nahi zuela. Izan ere, konturatu zen korrikarako makina bat aukeratu zuela elementu performatibotzat, korrika egitea debekatua izan arren. Abiapuntu hori du Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlanak. Korrikarako makina, mediku txostenak, zapatilak eta Aizpurua bera ageri dira oholtzan, elkarrekin joko bat eginez. Autobiografiatik asko duen lan bat da, eta jaioterrian bertan antzeztuko du gaur. 22:00etan izango da emanaldia, Aita Marin.

Zaborpeko oasia

Aurreko batean, eta aspaldiko partez, Debara joan nintzen. Eta, normalean ez bezala, automobilez egin nuen bidaia, errepide nagusitik. Elgoibarko autobide sarreratik hurbil dagoen biribilgune inguru horretan ikusi nuenak zur eta lur laga ninduen. Mendi oso bat magal guztiak soilduta, hutsik, biluzik, gorri. Zuhaitz guztiak moztuta, pinuak izango zirelakoan nago. Ez zen ezer gelditzen, ezta sasi txikiena ere. Sarraski demasa.