gipuzkoa

Uda garaiko ‘lagun’ ezaguna

Uda garaiko ‘lagun’ ezaguna

Aitziber Arzallus

Egutegiak dio bi aste barru iritsiko dela uda, eta kostaldeko herrietan ari dira urtaro berrirako egokitzapena egiten. Barrualdeko herrietatik hondartza gosez doan jende oldea hartzeko prest dituzte zerbitzu eta azpiegitura gehienak, eta zenbait herritan piztu dituzte TAO makinak ere (Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua). Zarautz eta Orio izan dira horretan aurrenak, eta datozen egunetan gauza bera egingo dute beste guztiek, Gipuzkoako kostaldean ez baita herririk udako sistema hori ez duenik. Zumaia izan zen ezartzen azkena, duela bi urte, eta Oier Korta jarduneko alkateak "oso balorazio positiboa" egin du: "Herria ordenatuago ikusten da, eta nabarmen jaitsi da atzera eta aurrera bueltaka ibiltzen den auto kopurua. Definituta daude TAO guneak, eta egoiliarren guneak ere bai; aurrerapauso handia eta garrantzitsua izan da mugikortasunaren ikuspegitik".

“Ez zen izan gardentasun faltarik”

“Ez zen izan gardentasun faltarik”

Unai Zubeldia

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izan zen herenegun, eta hamar egun lehenago alarma sortu zen Hernanin; alarma lehenengo, eta zalantza gero. Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatea kontrolatzeko osasun etxean jarrita daukan estazioak 1.339 mikrogramo sufre dioxido neurtu zituen une batean, eta lau orduz ohiko zifretatik oso goitik ibili ziren balioak. Eguzki talde ekologistak Hernaniko Udalari abisu eman ondoren, Jaurlaritzak biharamunean jakinarazi zuen ez zela izan isuri kimikorik, matxura batek eragin zuela gorabehera guztia; neurketak ez zirela errealak.

Ixabel Fernandez: “Adinekoak izan arren, gure bizitzaren jabe izan nahi dugu”

Ixabel Fernandez: “Adinekoak izan arren, gure bizitzaren jabe izan nahi dugu”

Karmele Uribesalgo Alzola

Adinekoentzako etxebizitza kolaboratiboak —cohousing izena ere eman izan zaie— sortzeko asmoarekin eratu zen Elkarbidean elkartea. Bere etorkizunaren jabe izan nahi du adineko pertsona talde horrek. Autogestioa eta prozesu parte hartzailea oinarri izanda jarriko dute martxan egitasmoa. Urtarrilaz geroztik, hainbat tailer egin dituzte proiektua nolakoa izango den zehazteko. Aste honetan aurkeztu dituzte tailer horien emaitzak. Elkarbidean-eko kidea eta egitasmoaren sortzaileetako bat da Ixabel Fernandez (Donostia, 1948), eta adierazi du "ilusioa" nabari dutela parte hartzaileen artean.

Mendi gainetako altruismoa

Mendi gainetako altruismoa

Beñat Alberdi

Euskal Herriak makina bat aukera eskaintzen du mendian gora egiteko. Hamaika tontor izatetik harago, mendi gain asko prest daude gaua bertan pasatu ahal izateko. Txoko horiek, zentzu handi batean, badauzkate mendizaleen paradisu izateko ezaugarriak. Baina norenak dira bordak? Nork kudeatzen ditu? Nork mantentzen ditu? Aterpetxe bakoitzak badu bere historia. Kasu honetan, ordea, Aizkorrin dago fokua. Bertako borda baldintza txarretan zegoela igarri zuen lagun talde batek; igarri eta konpondu. Horrela sortu zuten Aizkorri Bizirik taldea. Eraberritu egin zuten eraikina eta lanean jarraitzen dute mantentzeko. Kamisetak jarri dituzte salgai kontzientzia zabaltzeko eta finantziazio bide bat lortzeko.

Egitaraua

Etzi, goizean hasi eta eguerdira bitartean, hamaika jarduera egingo dituzte Aretxabaletako Herriko Plazan. Herritar guztiei gonbita egin diete antolatzaileek. 10:30. Diana dultzaina jotzaileekin. 11:00. Ongi etorri ekitaldi nagusia, herrialde bakoitzeko hizkuntzak plazaratuz. Mursegoren Habibi maitea abestia kantatuko dute denek elkarrekin. 11:30. Auzoko egitasmoaren dinamikak. Bospasei taldetan banatuta, hainbat jolas, euskara praktikatzeko. 12:30. Auzoko egitasmoan parte...

Aniztasunaren plaza erraldoia

Aniztasunaren plaza erraldoia

Unai Zubeldia

Euskara erdigunean jarrita, jatorri ezberdinetako hizkuntzak eta kulturak elkarrengana biltzeko ariketa da Auzoko Jaia. Bere txikian, duela hamar urte hasi zen gorpuzten egitasmoa, Euskaltzaleen Topagunearen eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ekimenez. Proiektuak ideia bat zeukan oinarrian: herri euskaldunetara iristen ziren herritar berriei hizkuntza harrera egiteko programa bat diseinatzea eta lagun talde txikiak sortzea. Bidea eginez-eginez, gaur egun Gipuzkoa eta Arabako bederatzi herri eta hiritan dago martxan proiektua: Aretxabaletan, Eskoriatzan, Soraluzen, Arrasaten, Bergaran, Ibarran, Oñatin, Donostian eta Gasteizen.

Argazkiak, errekorrak eta esperantza

Leire Narbaiza
Irudi batek mila berbak baino gehiago balio duela errepikatzen zaigu etengabe. Ia beti egia izaten da. Argi dago argazki batzuek sakon-sakonean eragiten digutela, eta memorian iltzatuta geratzen zaizkigula.

Filosofia egarria asetzeko, kafea

Filosofia egarria asetzeko, kafea

Kerman Garralda Zubimendi

Ekaineko ostiralak eztabaida eta hausnarketa sakonetarako dira Zumarragan. Pello Biain filosofia irakasleak antolatuta, Kafe Filosofikoak topaketak egingo dituzte hirugarrenez: "Filosofia egarriz sumatzen dut gizartearen zati bat", azaldu du Biainek. "Inguratzen gaituzten gai politikoez, erlijio gaiez, gai etikoez... hitz egin nahi du jendeak, baina ez daukagu foro egokirik. Inoiz baino behar handiagoa dugu halako gaien inguruan hausnartzeko, baina ez dago aukera askorik. Horregatik antolatzen ditut Kafe Filosofikoak". Gaur egingo dute aurtengo lehen eztabaida, 18:00etatik aurrera, Zelai Arizti kultur etxean. Sarrera irekia da, eta ez dago aurrez izena eman beharrik.