gipuzkoa

Herri txikietan ere badagoelako

Herri txikietan ere badagoelako

Eider Goenaga Lizaso

Ardo dastaketa eta ilustrazioa batu dituzte performance batean Mikel Garaizabal enologoak —ardoaren titiritero deitzen dio bere buruari— eta Iñaki Martiarena Mattin ilustratzaileak. Sormenaren Kabiaren bigarren ekitaldirako logotipoa sortu du, bat-batean, Mattinek; eta Alkizako lurretan hazitako mahatsarekin Inazio Urruzola txakolindegian egindako ardoen lurrin, usain, zapore eta oroitzapenen inguruan aritu da Garaizabal. Amaitu da dastaketa, eta amaitu du Mattinek logoa. Sormenaren Kabiak badu 2019rako irudia.

“Niretzat inportantea zen estudioa tokiz aldatzea”

E. G. L. Zeramikazko pagoen baso bat osatu zuen iaz Txiki Agirre Keixeta artistak (Arroa, Zestoa, 1963) Sormenaren Kabia egonaldian. Luzatu egin zuen hamabost eguneko egonaldia, eta pagadi bihurtu zuen hiru pago behar zuena. Zerk bultzatu zintuen Sormenaren Kabian parte hartzera? Zeramika egosteko raku teknikari buruzko ikastaro bat eman nuen garai hartan, Itziarren, naturaz inguratuta,...

Artea baino gehiago

Artea baino gehiago

Karmele Uribesalgo Alzola

Aski ezaguna da Arantzazuko santutegia, baina beste ikuspuntu batetik aztertzeko gonbita egin du Ismael Manterola arte historialariak. Bihar, maiatzak 25, Arte ala ondare? Arantzazu ikur izeneko bisita gidatua egingo du. 10:00etan hasiko da, santutegian bertan. "Helburuetako bat da jendea konturatzea artea ez dela eraikuntza bat bakarrik, gizartearen parte ere badela, eta hura eraikitzen laguntzen duela", azaldu du Manterolak.

Ontzi abandonatuak gara

Leire Narbaiza

Gaurko paseoan ez dut topatu arrautza bat pinu gainean, batez ere pinu gutxi zegoelako. Itsaso ondoan ibiltzeak hori dakar. Aurkitu dudanak ez zeraman okupazio ejerzitoaren seilu eta guzti —zorionez—. Ontziak ziren, ontzi marka gabeak, eroateko janaria garraiatzeko erabiltzen diren horietakoak. Ontzi abandonatuak nonahi, ia guztiak plastikozkoak, erabilera bakarrekoak.

Ziklikoki bizitzeko hautua

Ziklikoki bizitzeko hautua

Jon Miranda
Hutsune handia dago emakumezkoen gorputzen jakintzan, eta, orain arte, hilekoa gutxitan ulertu izan da prozesu zikliko moduan. Unean uneko norberaren desio eta beharrak ezagututa mundua iraul daitekeela uste du Enara Iruretagoienak (Irun, 1984), eta «hilekoaren kultura» deitu diona ehunduz joateko sortu zuen Ziklikoki Bizitzen proiektua, duela pare bat urte.

Jarraipena edo aldaketa

Jarraipena edo aldaketa

Unai Zubeldia
EAJ eta PSE-EEren arteko koalizioa izan da azken lau urteotan Donostian, eta apirilaren 26ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeek berretsi egin zuten nagusitasun hori. Turismoa eta etxebizitzen arazoa dira hiriko gairik korapilatsuenetakoak

Beste alkategaiak

Donostiako Udalean ordezkaritza daukaten bost alderdiez gain, beste zazpi hautagaitza ere izango dira maiatzaren 26ko hauteskundeetan: Aulki Zuriak Luis Garcia Molino. Lortzen dituzten aulki guztiak hutsik uztea da Aulki Zuriak-en helburu nagusia, eta karguan ez leudekeen zinegotzi horiek inolako soldatarik, dietarik, osagarririk eta diru laguntzarik ez jasotzea. Ciudadanos Jose Manuel Gil Vegas. Duela lau urteko...