Ane Ubegun Goikoetxea
Bereziki "kezkagarriak" dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ehiza Federazioaren arteko desadostasunak, Xabier Iraola (Legorreta, 1966) Enba Euskadiko Nekazarien Batasuna elkarteko koordinatzailearen ustez. Orain dela lau hilabete ekin zion Ehiza Federazioak greba mugagabeari, eta, orduz geroztik, nabariak izan dira basurdeek eta orkatzek soro eta larreetan egindako kalteak.