gipuzkoa

Egitaraua

Seminarixoan, Gaztetxean, Arrizuriaga eta San Martin plazetan eta kalean eskainiko dituzte emanaldiak: Urriak 25, osteguna Kalean (20:00). Brunette Bros konpainiaren Brunette Bozos Band. Urriak 26, ostirala Arrizuriagan (19:00etan eta 22:00etan). Brunette Bros konpainiaren The greatest & second smallest circus in the world. Seminarixoan (20:00). 2theatre konpainiaren Boris & Ingrid. Gaztetxean (22:30). Behibi’s konpainiaren Trabajos de...

‘Hau dek umorea…’

Leire Narbaiza
Hau dek, hau dek umoria. Kontsolatzeko, kontsolatzeko euskaldun jendea!". Halaxe amaitzen da euskal kantu ezagunenetakoa, umoreari erreferentzia eginda, kalean gora eta behera ibili ondoren. Denok irribarrea ahoan abesten dugu bukaera hori, parranda giroan kantatuz gero, behintzat.

Txotxongiloz inguratuta

Txotxongiloz inguratuta

Beñat Alberdi

Umetan ohikoa izaten da objektu animatu gabeekin jolastea, izan panpina, izan baloia. Gaztaroarekin ere lotzen dira txotxongiloak, animatzen dituena heldua izan arren. Bergaran, ordea, hamalaugarren aldiz, hautsi egin nahi dute muga hori. Helduentzako erakustaldi bat antolatu du Taun Taun Teatroa elkarteak. Urriaren 25, 26, 27 eta 28an, txotxongiloek hartuko dute Bergara.

Kronologia

1950eko hamarkadaren hasieran talidomida sintetizatzea lortu zuen Alemaniako Grunenthal botika enpresak. Ibilbide luze baten kronika hasi zen orduan. 1954. Talidomidaren patentea lortu zuen Grunenthalek. 1954an botikak garatu eta saltzeko araudien zorroztasunak ez zuen zerikusirik egungoekin. Alemanian ez zegoen Medikamentuen Legerik. 1957. Contergan izenarekin, talidomida saltzen hasi ziren Mendebaldeko Alemanian, 1957ko urrian. Lasaigarri eta lo eragile...

Kalte-ordainak

Espainia da talidomidaren biktimek kalte-ordaina jasotzen ez duten estatu bakarra. PPk maiatzean onartutako diru sailarekin —zuzenketa batekin aldatu zen gero—, kaltetuek kolpe bakarrean jasoko lukete dirua (36.000 eta 180.000 artean, elbarritasun graduaren arabera). Batezbestekoa eginda, kaltetu bakoitzak hilean 56 euro jasoko lituzkeela salatu zuen Avitek, Europako beste herrialdeetan jasotzen dutenetik oso urrun. Alemanian, adibidez, 4.000...

Borroka bidea estutzen

Borroka bidea estutzen

Eider Goenaga Lizaso

Malformazioekin jaio ziren, baina talidomidari buruzko informaziorik ez zuten izan 2010 ingurura arte. Ez zekiten beraiek bezala munduan milaka ume malformazioekin jaio zirenik, euren amek haurdunaldiko ondoezari aurre egiteko talidomida botika hartu zutelako. Enbrioiaren garapenean gorputz adarren hazkuntzari eragiten dio talidomidak, eta halaxe gertatu zitzaien Izaskun Etxaniz (Urretxu, 1962), Alejandro Vallejo (Legazpi,1963) eta Mariano Garmendiari (Legorreta, 1977).

Begiratu nahi ez zaion argazkia

Begiratu nahi ez zaion argazkia

Beñat Alberdi

Adingabeek alkohola edaten dutela ez da hain ezezaguna. Edozein herri edo hiritako festak dira horren erakusle. Beste kontu bat da gizartea gai horrekin arduratuta ote dagoen, gehienek beste alde batera begiratzen ote duten edo alkoholaren kontsumoa normalizatuta ote dagoen.

Ezkutuko minari hizketan

Ezkutuko minari hizketan

Unai Zubeldia

Beldurra, errespetua, ezinegona, mina, dolua... Heriotzak, gehienetan, ondoan izaten ditu errealitate horiek guztiak. "Eta denbora behar izaten da gertatutakoa barneratzeko", azaldu du Itxaro Mendizabal Beasaingo Ttiklik elkarguneko arduradunak. "Badirudi senide edo lagunen baten heriotzaren ondoren berehala hasi beharra daukagula laguntza edo terapia bila, eta buruari ez diogu uzten gauza bakoitza bere lekuan jartzen".

Pello Joxe Aranburu: “Baserriko biztanleen genealogia bat egitera ausartu naiz liburuan”

Pello Joxe Aranburu: “Baserriko biztanleen genealogia bat egitera ausartu naiz liburuan”

Jon Miranda

Urruzolan du jatorria Pello Joxe Aranburu Ugartemendiak (Alkiza, 1936), eta baita, hura bezala, han jaio, hezi eta bizi izan diren askok eta askok ere. Zazpi mendeko historia du baserriak, "eta zepa asko eta aspaldikoak eman ditu enbor zaharrak". Guztiak Urruzola historian zehar liburuan bildu ditu Aranburuk.

Zehazki, non dago Urruzola baserria?