gipuzkoa

Egitaraua

Ondorengoak dira hainbat udalerritan antolatu dituzten ekitaldietako batzuk: Apirilak 20 Getaria 10:30-14:30. Liburu eta Disko Eguna: berreskuratutako diskoen eta liburuen azoka solidarioa, Berdura plazan. Apirilak 21 eta 22 Zarautz 10:30-14:30 eta 16:00-20:00. Bigarren eskuko liburu eta disko azoka, Zigordia kalean. Apirilak 23 Donostia 09:30. Hasiera ekitaldia Gipuzkoa plazan, Txistularien Udal Bandarekin. 10:30-11:30. Emily Bronteren Gailur...

Etxekoari maitasuna

Etxekoari maitasuna

Aitziber Arzallus
Adinez gaztea izanagatik, molde zaharreko sukaldaria da Joseba Odriozola (Zestoa, 1985). Edo, ziurrenik, egokiagoa da parrilaria dela esatea, sukaldean ere jarduten duen arren.

Egun batez bada ere

Egun batez bada ere

Unai Zubeldia
Herritarrak liburutegietara joaten ez badira, atera ditzagun liburuak herritarrak dabiltzan tokira". Unescok 1996an erabaki zuen apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Egun izendatzea, eta ordutik irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bidez bultzatzea da egun horretako helburu nagusia.

Belgikarra, itxuraz baino ez

Danel Agirre
Kariben urtebete lanean igaro, eta ezinezkoa badirudi ere, abiatu baino are zurbilago itzuli nintzen etxera. Erredakziotik taberna-zulora eta taberna-zulotik erredakziora eman nituen egunak Santo Domingon, eta eguzkia goizean egunkarira bidean baino ez nuen begiztatzen, autobuseko leihotik.

“Diseinuari dagokionez, nortasuna dago Euskal Herrian”

“Diseinuari dagokionez, nortasuna dago Euskal Herrian”

Karmele Uribesalgo Alzola

Goi mailako joskintza neurrira egiten du Amaia Albesek (Arrasate, 1989). Atelier bat dauka bere sorterrian, eta, gaur egun batez ere ezkongaientzako jantziak egiten dituen arren, izan ohi ditu beste proiektu batzuk esku artean; besteak beste, zinema jaialdi ezagunetan izan dira Albesen hainbat pieza. Esaterako, Donostiako Zinemaldiko, Canneseko eta Goya sarietako alfonbra gorrian izan dira diseinatzaile arrasatearrak egindako jantziak. Krisi garaian negozio propioari ekin, eta poliki-poliki bidea egiten ari da modan.

Egitaraua

Korrikaren inguruko ekitaldiz betea dago asteburua Gipuzkoako ia herri guztietan. Hauek dira batzuk: GAUR Donostia Ia auzo guztietan daude ekitaldiak gaur. Jarraian, auzo bakoitzeko jarduera bana: Añorga (17:00). Korrika igaro ostean, txokolate jana egingo dute. Egia (17:00). Jolasak, Plaza Haundin. Amara Berri (17:30). Amara Berri kantuz, 18:30ean, Korrika pasatu arte. Antigua (20:00). Antiguan lo ez!...

444

KORRIKAK ZENBAT KILOMETRO EGINGO DITUEN GIPUZKOAN Garestik (Nafarroa) Gasteizera 2.560 kilometro egingo ditu Korrikak, eta horietako 444 izango dira Gipuzkoan. Astelehenean egin zuen lehen sartu-irtena, eta igandean Leintz-Gatzagan egingo ditu azken kilometroak.

Korrika, emozio kolektibo bat

Korrika, emozio kolektibo bat

Eider Goenaga Lizaso

Irunen eta Hondarribian astelehenean izan zuten 21. Korrikan parte hartzeko aukera; gainerako gipuzkoarrek gaur arte itxaron behar izan dute. Mutrikutik sartuko da Korrika, 06:00etan, eta Eibartik bihar 15:00 aldera aterako da; igandean, berriro sartuko da lurraldean, 03:30 inguruan, eta Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga pasatu ondoren, Gasteizerako bidea hartuko du.

Autoari, matrikula; eta txakurrari, txipa

Autoari, matrikula; eta txakurrari, txipa

Aitziber Arzallus
Esaerak dio txakurra dela gizakiaren lagunik onena. Eta lagunik onenek elkar zaintzen dute. Txakurrak ez du inoiz bazterrean utziko jabea, eta jabeak ez luke inoiz bazterrean utzi behar txakurra, ezta txakurra izateak berekin dituen ardurak eta betebeharrak ere.