gipuzkoa

Donostia, zuri-gorriz jantzita

Donostia, zuri-gorriz jantzita

Eider Goenaga Lizaso

Txuri-urdina alde batera utzi, eta zuri-gorria ohiko kolore bihurtzen da Donostian uztailaren 6tik 14ra. Donostiar eta gipuzkoar asko joaten dira Iruñera, baina sanferminen tiradizoak erakarritako turistak gehitu behar zaizkie horiei. Txukun-txukun, goitik behera zuriz jantzita, eta zapi gorria lepoan dutela ateratzen dira hotel, pentsio eta abarretatik. Horrelakoetan jartzen dute euren kanpaleku nagusia; baina jomuga, 8.000 metroko menditzar baten puntan jarri beharrean, Donostiatik 80 kilometrora jartzen dute: Iruñean. Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko idazkari nagusi Kino Martinezek esandakoaren arabera, San Fermin jaiak uda sasoiaren "irteera seinale" izan dira urte askotan.

San Fermin giroa Iruñetik kanpo ere

San Fermin giroa Iruñetik kanpo ere

Xabier Regil Agirre

Nahikoa da Donostiako autobus geltokian minutu gutxi batzuk igarotzea, aste berezi bat dela antzemateko. Edozein aldetara begiratuta ere, zuriz jantzitako edota lepoa zapi gorri batez estalitako norbait ageri da. Adin guztietako jendea dabil bertan, festarako prest diren gazteak zein egun-pasa doazen erretiratuak. Ez da zaila norbait Iruñetik datorren edota Iruñera doan antzematea; nahikoa da arropei edo aurpegiei erreparatzea. Autobusak une oro dabiltza sartu eta atera; horietako askok Iruñea dute abiapuntu edo helmuga. Atzerritar ugari dira tartean, horiek ere goitik behera zuriz jantzita. Batzuk maleta eta motxila handiekin dabiltza autobus geltokian bueltaka.

Erlojuari begira, ados azkenean

Erlojuari begira, ados azkenean

Unai Zubeldia

Tentsio handikoak" izan dira azken bi egunak. "Baina merezi izan du". Gipuzkoako autobus zerbitzuetan azken unean patronalarekin akordioa lortuta, LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek atzo eguerdian bertan behera utzi zuten gaurko, biharko, uztailaren 20rako eta 21erako deituta zeukaten greba. Ekainaren 8an ere lortu zuten aurreakordioa —greba deialdia eginda zeukaten ekainaren 19, 22 eta 25erako—, baina, "aurreakordioan adostutakoa bete gabe", egoera okertu egin zen ondorengo bileretan. Atzoko adostasunarekin, ordea, oraingoz elkarri konfiantza ematea erabaki dute bi aldeek. Gipuzkoako 35 bat enpresatako 5.000 langile inguru zeuden deituta grebara, Lurraldebus, Ekialdebus, Dbus eta Pesakoak tartean.

Biktimak, argitara

Biktimak, argitara

Aitziber Arzallus

Ulertzea ezinezkoa bada, jakitea beharrezkoa da". Primo Levi idazle italiarraren hitzak dira. Eta hitz horiexek ekarri zituen gogora Jabi Buces Aranzadi zientzia elkarteko historialariak joan den astean, Azpeitia 1960-2017. Motibazio politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Azpeitian eta azpeitiarrei gertatuak liburua aurkezteko egin zuten agerraldian. Azpeitiko Udalaren ekimenez, 1960tik gaur egunera arte herrian gertatu diren giza eskubideen urraketak ikertu ditu Aranzadi elkarteak, eta liburu batean jaso. Gertatutakoa argitara ateratzeko eta ezagutarazteko tresna da liburua; egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko beste pauso bat.

Hondartzaz hondartza, garbi

Hondartzaz hondartza, garbi

Xabier Regil Agirre

Hondartzetako erabiltzaileak hondakinen inguruan kontzientziatzeko helburuarekin, sentsibilizazio kanpaina jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiak, Surfrider fundazioarekin eta Emaus erakundearekin elkarlanean. Uztailaren 3an ekin zioten bideari, Hondarribian, eta Gipuzkoako hainbat hondartzatan barrena ibiliko da informazio gune ibiltaria, abuztuaren 31ra bitartean. Donostian, Kontxako hondartzan egingo du azken geldialdia.

Erromeria Eguna

Ereintza dantza taldeak, udalak eta herriko hainbat eragilek egun guztirako plana daukate prest, biharko, Errenterian: 10:45. Diana herriko kaleetan barrena. 11:00. Bola joko txapelketa, Foru plazan. 11:30. Casteller-ak Villafranca Kataluniako taldearen emanaldia. Koldo Mitxelena plazatik Xabier Olaskoaga plazara eta handik Zumardiara. Hamaiketakoa egingo dute Koldo Mitxelena plazan. 12:00. Aiko dantza taldearen dantza-poteoa kalez kale. 14:30....

Herria erromeria bihurtuta

Herria erromeria bihurtuta

Unai Zubeldia

Txistulariak, dultzaineroak, joaldunak, trikitilariak, Aiko dantza taldea, musika, dantzarako gogoa, herri bazkaria... Zoragarria da Errenteriako Erromeria Eguna". Biharko egunari begira jarrita, laburpen ona egin du Juantxo Maia Ereintza elkarteko kideak. "Oso egun berezia izaten da guretzat", hasi du azalpena. "Eta are bereziagoa izango da aurtengoa". Izan ere, 1998an lehen pausoak emanda, Ereintza dantza taldeak, udalak eta herriko hainbat eragilek 20. urteurrena ospatuko dute aurten, eta ukitu berezia eman nahi izan diote egunari.

Musika, lagun taldearen arima

Musika, lagun taldearen arima

Josu Artutxa

Amarotz auzoan hasi zen guztia, duela 33 bat urte. Jose Karrerak, bere kuadrillako lagunekin batera, musikan topatu zuen biltzeko giltza. Txistua jotzen hasi ziren hasieran, bonbardino baten laguntzarekin; saxofoia gehitu zuten gero; soinua atzetik... eta horrela sortu zuten txaranga. Hastapen haietaz ederki asko oroitzen dira Xabier Zelaia Txirrita (Tolosa, 1957) eta Ramon Zubeldia (Zizurkil, 1957). "Auzoetako festetan jotzeko bildu ginen gehienbat", diote biek. Baina festarako guneak areagotu egin ziren denbora pasatu ahala, eta Kilometroak festan, Herri Urratsen eta Euskaldunon Egunkaria-ren aldeko festan ere jo izan dute gerora.