This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
gipuzkoa
“Jakin egin behar da une bakoitzeko premiei erantzuten”
Zumarragako Udalak eta Gurutze Gorriak omenaldia egin diote Enrique Samaniegori (Donostia, 1934), hamasei urtez Gipuzkoako lehendakari izandakoari. Bertaratutakoen hitzak, oroigarri trukeak, argazkiak, txaloak eta zorion agurrak amaitutakoan, tarte ba...
“Inbertsio handiak” aurkeztu ditu Donostiako udal gobernuak
Eneko Goia Donostiako alkateak 377 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du; aurtengoa baino %5,34 handiagoa —horietatik 313 milioi dira udalarenak, eta gainontzekoa erakunde autonomo eta elkarteena—. "Inbertsio handiko aurrekontua" izango dela aurreratu du: "Nahiz eta gastu arruntak %1,83 handiagoak diren, kapital gastuak %19,74 handituko dira, eta, ondorioz, inbertsioak %32,64 handituko dira", adierazi zuen Goiak aurrekontu proiektua aurkezterakoan.
128 sail jaso dituzte aurrekontu proiektuaren zirriborroan, inbertsioak egiteko. Besteak beste, honako hauek nabarmendu dituzte: Urumea bideratzeko inbertsioak —bideratzeko bigarren fasea egiteko desjabetzeak, Txomin Enea...—; Altzako kiroldegia berritzeko inbertsioa, eta Morlanseko eraikina egokitzeko inbertsioak. Era berean, hiria hobetzeko zerbitzuen gaineko sailak ere handituko dituzte; esaterako, bideen garbiketarako saila %7,72 handiagoa izango da, eta parke nahiz lorategiak mantentzeko saila %3,33 handituko dute.
Aurrekontu proiektuak gizarte zerbitzuetarako baliabideak "indartzen" ditu, Goiaren arabera: "Gizarte larrialdietarako laguntzen gaineko aurrekontu sailak berdin jarraituko du, baina horien ezustekoetarako saila 559.000 eurokoa izango da".
Horrez gain, Europako Hiriburutzari ekarpena egingo dio udalak: 2016 fundazioari 4,9 milioi, eta beste 5 milioi euro hiria behar den bezala prestatzeko.
Abenduaren 3ra arte zuzenketak aurkez dakizkioke aurrekontu proiektuari, eta abenduaren 22ko udalbatzarrean behin betiko onarpena ematea espero dute.
Urre beltzaren asteburua
Babarruna da Tolosaren bereizgarrietako bat, zalantzarik gabe, eta horregatik ospatzen dute urre beltz esaten zaion produktu horri eskainitako festa ere. Asteburu osoan izango dira babarrunari lotutako ekitaldiak, baina aipagarrienak hauek dira: Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketa eta Lehiaketa Gastronomikoa.
Tolosako Babarrunaren Elkartean lanpeturik dabiltza festa aurreko egunetan; izan ere, Xabier Goikoetxea teknikariak azaldu bezala, eurentzat "erakusleiho garrantzitsua" da: "Ia urte guztiko lana erakusgarri jartzen da".
Elkartea 1994an sortu zen, eta urte berean ekin zioten festa ospatzeari, nahiz eta ordurako Tolosako Gure Kaiola elkartekoek babarrun jatea eta sukaldarien arteko lehiaketa bat egiten zuten. Igandetan izaten zen lehiaketa, eta larunbatean nekazarien arteko lehiaketa bat gehitzea otu zitzaien, eta hurrengo egunean irabazlearen babarruna izatea prestatuko zena.
Orduan, elkartea 33 ekoizlerekin hasi zen lanean, eta guztien artean ez ziren hiru hektarea ereiten. Goikoetxearen esanetan, Tolosako babarruna "oso atzenduta" zegoen orduan; autokontsumorako zen. Aldiz, orain produktu "estimatua" dela uste du Goikoetxeak, eta era berean, "oso errotua" dagoela; azken finean, tolosarrak eta euskaldunak "identifikatzen" dituen produktu bat.
Euskal Herrira eta mundura zabaltzen lan handia egin du elkarteak. Aurten, 20.000 kilo babarrun zabaltzea espero dute; hau da, aurten, kantitate aldetik ez dute uste ona izango denik: "Etxe batzuetan produkzio ona jaso da, baina beste etxe batzuetan, oso gutxi". Kalitateari dagokionez, ordea, "azken lau urteetako babarrunik onena" dela uste du Goikoetxeak. Atzerapena eta kantitatean izandako gorabehera eguraldiak eragin duela uste du, abuztuan "eguraldi arraroak" egin baitzituen.
Guztira, hogei ekoizlek erein dituzte babarrunak aurten 40 hektareatan, Gipuzkoako lurrak guztiak. Elkartea sortu zenean Tolosaldeko ekoizleak biltzen bazituen ere, hori "berehala apurtu zen", lurra eta eguraldia bera baitzen; Eusko Labelek ere zehazten du produktuak "EAEko eremu berdean" ekoitzia izan behar duela.
Tolosako Babarrunaren Elkarteko lehendakaria, hain zuzen ere, zumaiarra da: Joxe Mari Aramendi. Ekoizleen saria irabazi zuenean, txisteren bat ere entzun behar izan zuen horregatik: "Tolosakoak zer hasi behar dugu? Antxoak egiten, ala?".
Karguan berria da Aramendi. Aurretik, Mari Karmen Iradi izan da lehendakari, 18 urtean. Kargu horietara "ohitu gabe" dagoela dio Aramendik, baina zalan- tzarik gabe aurtengo Tolosako babarrunaren asteburu fes- ta "berezia" izango da berarentzat.
Aramendi Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako irabazle izan zen 2013an, eta uste du ekoizle batentzat polita dela sari hori irabaztea. Babarruna saltzeko orduan izena izatea ona dela dio, eta, gainera, sariak berak ere poztasuna ematen duela.
Aramendiri babarruna egiteko dituen trukoei buruz galdetuta, sekreturik ez duela dio, baina bere familian lurra "analizatu" egiten omen dute, eta babarruna ondo zaindu. Lurrari ematen dio garrantzia Aramendik, egokia behar baitu babarruna ereiteko. Bere lurrak Zumaiako Artadi auzoan daude, eta han ereiten du "hektarea bat eta erdi edo bi eskas". Ekainaren erdialdean landatzen dute —giro ona bada, behintzat—, semearen eta bien artean.
Errefuxiatuak gogoan, “oihu solidarioa” Errenteriatik
Mundu osoan altxatutako hamaika harresitan pitzadurak eragiteko asmoz sortu zuten Mikelazulo elkartekoek Herrien Astea, orain 21 urte. Ordutik, temati aritu dira urtero-urtero elkarteko kideak, harresiak suntsitzeko ahaleginean ez ezik, baita harreman...
Xanpaina, emakumerik gabe
Xanpainarekin dugun harremana arras berezia da gurean. Ospakizunetan baino osoki gozatzea ez dagokigun edabe esklusibotzat dugu. Handikiek noizean behin tragoxka ttipi bat egitera baimenduko baligute bezala tratatzen dugu. Ez delako berez guretzat. Ab...
“Nafarroako autobidea hartu behar luke eredu Gipuzkoak”
Hiru sindikatuko idazkaria, Patxi Agirre, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin biltzeko prest dago, Etzegaraten jarri nahi duen bidesariaren harira garraiolariek dituzten proposamenez hitz egiteko.Mobilizazioak egin dituzue foru aldundiak Etzegaraten jarri n...
Lau elkarte, arazoari erantzun nahian
Aldundiko ikerketaren datuak emanda egin dituzte bosgarren Energia Jardunaldiak, Koldo Mitxelena Kulturunean. Pobrezia energetikoak Gipuzkoan duen eragina zenbatekoa den azaldu ostean, hura murrizteko proposamenak aurkeztu dituzte Egia-Kareaga, Carit...
Esparru publikoa segurtatuz
Emakumeentzat seguruagoa den hiri bat eta emakumeei esker herritar guztientzat seguruagoa dena. Leku arriskutsuak identifikatzeko egin diren proiektu gehienetan ateratako ondorioa da, eta, hori aurrekari gisa hartuta, horri ekin diote Oiartzualdean.
Toki batek argitasun nahikorik ez duenean, inguruan zer dagoen ongi ikusten ez denean, entzunak izateko zailtasuna dagoenean, urbanizazio eskasa dagoenean... kasu horiek dira kontuan hartzen diren irizpideak leku arazotsuez hitz egitean. Oiartzunen, Errenterian, Lezon eta Pasaian irizpide horiek betetzen dituzten guneak ote dauden aztertuko dute.
Lezoko Udalak bultzatuta, Emakunde eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzarekin eta Errenteria, Pasaia eta Oiartzungo udalen kolaborazioarekin, Oiartzualdeko leku arazotsuen diagnostiko parte hartzailea egingo dute. Itsasne Loroño Fondo Formacion-eko berdintasun teknikariaren esanetan, azken urteetan eskualdeko elkarteek, emakume taldeek eta talde feministek horren inguruko hausnarketa baten beharra dagoela aldarrikatu dute; "eskualdeko emakumeak herri batetik bestera mugitzen dira, gainera".
Leku horiek emakumeen kontrako sexu erasoak errazten dituztela nabarmendu du berdintasun teknikariak: "Nahiz eta objektiboki ez izan toki arriskutsua generoak eragindako ikasketak direla eta, nolabaiteko arriskua sentitzen da". Hala, bi gauza lortu nahi dira: eraso sexistak errazten dituzten tokiei konponbidea eman eta erasoak saihestea, eta segurtasun sentsazioa zabaltzea.
Hori guztia bideratzeko, herri bakoitzean emakumeentzako arriskutsuak diren edo arrisku sentsazioa eta deserosotasuna sor dezaketen guneak identifikatzea izango da lehenengo eginbeharra. "Horrekin batera, beste hainbat alor ere landu nahi ditugu. Badakigu historikoki esparru publikoa emakumeentzako leku arrotza edo debekatua izan dela, eta prozesu honekin horren inguruan hausnarketa egitea bilatzen dugu; hau da, esparru publikoarekin emakumeek duten harremana nolakoa den momentu honetan. Gainera, emakumeen partaidetza aktiboa ere bultzatu nahi dugu", adierazi du Loroñok.
Lantaldeetan parte hartzerik ez baina ekarpena egin nahi duenarentzat, tresna birtuala jarri dute martxan. Herritarrek euren iritzia eta proposamenak bidal ditzakete posta elektronikoaren bidez (komunikazioa@oarsoaldea.net).
Dozenaka taldek salatu dute “izaera desarrollista nabarmeneko” plana dela
Donostia aldea eta Bidasoa Beheko Lurralde Plan Partzialak eragiten duen herrietan mugimendu handia sortu da, planean jasotako azpiegitura handien kontra. Joan den larunbatean, adierazpen bateratua aurkeztu eta dozenaka sinatzaileren ordezkariek agerr...