Iritzia

Ergelkeria naturala

Ergelkeria naturalak beti ematen du zer esana, horretan ez da aldaketa handirik azkenaldian, eta gerora ere nekez izango da. Baina adimen artifiziala ere gero eta zeresan handiagoa ematen ari da, eta pentsatzekoa da goranzko joera hori luzerako izango dela, handik eta hemendik iristen diren berriak eta han eta hemen geure begi-belarriz egiazta ditzakegun emaitzak ikusita...

Garapen aseezina

Goizean Eitzaga auzoan egon naiz, Gipuzkoaren atarian, Elgeta azpian, Eibartik edozein oinez joateko moduko distantzian. Bertan oroitu dugu astelehenean bete(ko) direla hiru urte gure historia modernoan izan dugun hondamendi ekologikorik handiena gertatu zela. Laburbilduz gero, pertsona bi hil ziren, milaka tona zabor amildu, gas toxikoak isuri egunetan, eta herritarrok arduradun politikoen mespretxua jasan eta gezurrak...

Gaztelaniaren aldeko proposamena

Gaztelaniaz aritzen den kazetaria naizen aldetik, suminetik abiatuta baina sumina gainditu eta ekarpen positiboa egin nahian, artikulu honen bidez proposamen bat egin nahi diet baliabide handiak dituzten eta gaztelaniari benetako babesa eta laguntza eman nahi dioten elkarte, erakunde eta enpresei, hitz goxoetatik eta publizitate kanpaina hutsaletatik haragoko pauso erabakigarria emanda behingoz eta betiko. Jakina denez,...

Zer da Gipuzkoa?

Inoiz ez diozue zeuen buruari galdetu zer den Gipuzkoa? Ez? Nik, askotan. Listorren batek Wikipediara jotzeko gomendatuko dit, eta besteren batek lurraldea zedarritzen duten elementu geografikoen zerrenda egingo dit. Bai, hori ere bada probintziaren zati bat; ibaiek, Kantauri itsasoak eta mendikateek osatzen dute lurraldea. Baina nire galdera sakonagoa da: badago Gipuzkoa Gipuzkoa bihurtzen duen ezer?...

Bertsio ofiziala

Bertsio ofizialak oso ospe txarra izan du beti, nire inguruan behintzat. Ia-ia automatikoki gezurtzat jotzen ikasi nuen gaztetan, eta denborak argi erakutsi du bazeudela motiboak horretarako, ezin konta ahala bertsio ofizial guztiz faltsu irentsarazi nahi izan baitziguten hala Patxi Zaharra caudilloa bizi zela nola Jon Karla campechanoa errege ezarri zigutenean. Garai batean, ez dakit zehazki...

‘Ta zer ez da berdin’

Esaten da gaztetxotan entzuten dugun musikak markatu egiten gaituela. Ez dakit guztiz egia den, baina esan nezake kantu punkiak entzuten ditudanean, zarata eta oihu baino ez badira ere, hasperen moduko bat irteten zaidala, barruan “etxean nago” bezalako sentsazioa eragiten didatela, nahiz eta nire oraingo musika gustuak ez diren horiek justu. Aurrekoa irakurrita asmatuko zenuten zein...

Tranpak tetrisean

Juan Luis Zabala Aipatu ez banuen ere, duela bost aste argitaratu nuen artikuluak (Nire hizkuntza) Jose Mari Esparzaren Migrazioa? Ez, mila esker artikulua (BERRIAn urriaren 25ean argitaratua, besteak beste) izan zuen eragile eta akuilu. Zehatzago esanda, artikuluari eman zitzaizkion erantzunak, ezinegona eragin baitzidaten horietako askok, batez ere sare sozialetakoek, bereziki Twitterrekoek. Esparzak artikuluan plazaratutako iritzi...

Ni, ‘giputxi’

Espainiako erregea eta Euskal Erdiko lehendakaria harro eta satisfos mintzatuko zaizkigu laster gipuzkoar guztioi, Gabon eta Urteberri giro adeitsuan. Ez, ordea, Gipuzkoako ahaldun nagusia. Beharrik ere ez, jakina. Baina hutsune horri erreparatzeak nire gipuzkoartasunaz oldoztera eraman nau. Txikitan ikasi nuen Anaitasunak izan behar zuela nire futbol talde maiteena maila apaletan, azkoitiarra nintzelako, eta maila handietan...

Osasungintza

Donostia ospitaleko zerbitzuburuak ikusi ditugu erresidentziaren ate nagusian protestan. Irudi harrigarria benetan, mediku arduradun horiek, hain zuzen, establishment-aren parte direlako, eta osagileen kolektiboa ez delako errebeldeena, nahiz eta iraultzaile ikonikoena, Che Guevara, sendagilea izan zen. Bitxia, ezta? Beharbada, aspaldiko kontuengatik da medikuak establishment-arekin lotzearena. Herrietan, antzina, apaizak eta alkateak boterea zeukaten eta agindu ere egiten...