Sailkatugabeak

Ibilbide bat egingo dute emakumeen ekarpenak jasota

Irurako Udalak herriko emakumeen memoria historikoa bilduko duen ibilbide bat osatuko du parte hartze prozesu baten bitartez. Uztailaren 20an egin zuten proiektua lantzeko lehen bilera. Farapi kooperatibak gidatuko du parte hartze prozesu hori, irailetik aurrera, eta, sustatzaileek azaldu dutenez, herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta. Udal ordezkariek aitortu dute Irura Moretuz talde feministak “ezinbesteko eginkizuna”...

Ekitaldiak

Gaur eta bihar hainbat ekitaldi izango dira Irungo Kontenporanea Arte Garaikidearen Topaketaren barruan. Aurretik izena eman beharko da saioetan parte hartzeko, kontenporanea@irun.org helbidera idatzita. COVID-19aren pandemiagatik indarrean dauden neurriak hartuko dituzte antolatzaileek, unean uneko egoerara egokituta. Gaur 18:00-19:00. Irekiera, topaketaren aurkezpena eta erakusketaren bisita gidatua, Susana Ferreirarekin. 19:00-19:45. Bisita gidatua Cayolar instalaziora. 19:45-20:30. Aire akrobaziak...

Fitxa

Espeziea. Gasterosteus aculeatus. Neurriak. 5-6 zentimetro. Bizitokia. Padura eta errekastoak. Janaria. Harrapakin bentoniko txikiak jaten ditu batez ere.

Bide luzean oztopo gehiago

Bide luzean oztopo gehiago

Azken astean migratzaile talde handiak iritsi dira Irunera, eta Irungo Harrera Sareak salatu du erakundeek oraindik ez dizkietela bermatzen aukera berberak guztiei.

Fitxa

Non. Aiako kultur etxean. Noiz. Abuztuaren 1era arte. Ordutegia. Astegunetan, 08:00-14:00; asteburuetan, 11:00-14:00 eta 17:00-19:00.

Botika kutxarako

Aharoa Zuloagaren gomendioak: Berbena. Zaurietako zikinak kentzeko. Tiloa. Lasaigarria da. Mendian ez dago, baina zuhaitz dekoratiboa da, eta Aiako, Zarauzko eta Donostiako kaleetan badaude. Garaia iristean, bildu eta gorde egin behar da. Intxusa. Erredurentzat da, bai eguzkiak errez gero, bai sukaldean olioarekin errez gero erabiltzekoa. Erromeroa. Sukaldean erabiltzeaz gain, giharretako minak leuntzeko ere balio du....

Motzean

Dantza bat? Arku dantza. Dantzari bat? Beti dago norbait, baina ez daukat bakarra. Dantzarako kantu bat? Zortzikoa. Dantza soltea edo lagunari helduta egindakoa? Dantzari moduan, bakarrik hobeto. Oñatikoa ez den beste dantza bat? Lurralde historiko bakoitzak dauzka bereak; luzimendurako, Luzaidekoak. Ba al da dantzatuko ez zenukeen dantzarik? Dantza garaikidea. Gogoan duzun dantzaldi bat? Neskek eta...

Dirua, irisgarritasuna eta beste traba batzuk

M. Garate Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak zerrendatutako barrerak ez zaizkie arrotzak kirol egokituan aritzen direnei, gehientsuenei egokitu baitzaie haietakoren bat edo batzuk jasan behar izatea. Kirolaren aukeraketan bertan izan daitezke lehen oztopoak. “Orain gozamena da, kirol egokituan aukera zabala dagoelako. Asko pozten nau horrek, baina ni umea nintzenean, ez zen hala”, esan du Alex Prior...

Dekalogoa

Hamar barrera identifikatu ditu Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak, eta dekalogo bat prestatu du horiek hobetzeko. Barrerak Fisikoak. Kirolaren ateak gizarte osoari zabaltzea, eskailera bat dagoenean arrapala bat jarrita, eta aldagelak, igerilekuetarako sarbideak, kiroldegiak eta abar gizarte osoari egokituta egon daitezen. Mentalak. Aniztasunari arreta emateko oztopoak kentzea, edozein pertsonak jasotzen duen arreta integrala eta unibertsala izan...

Panel informatikoak

Gipuzkoako AECC minbiziaren aurkako elkarteak panel informatibo batzuk jarriko ditu kostako hainbat gunetan eta igerileku irekiak dauden lekuetan: Aian, Asteasun, Eibarren, Lezon, Tolosan… Babeserako neurriak Adi ordutegiekin. Itzalean egon 12:00etatik 16:00etara. Krema eman. Eguzkitako krema bi ordutik behin eman, baita bainu bakoitzaren ondoren ere. Ura maiz edan. Azala ongi hidratatuta egoteak eguzki izpietatik babesten du....