Pasioz

Leire Narbaiza Otsailean hil zen Itziar Laspiur Zabala, luzaroan Eibarko AEKn irakasle izandako emakume indartsua. Familia euskaltzale apasionatukoa, Kontxa AEK-ko irakasle beteranoaren ahizpa, eta Imanol Eibarko euskararen adituaren arreba. Ezinbestekoak herriko euskalgintzan. Irakasle izan nuen urte bitan alfabetatzen. Zorrotza eta umoretsua, lan pila bat egiten genuen berekin. Behe urratsetan zebiltzan nire lagunek jokoak egiten zituzten bitartean, guk diktaketak, aditzak eta...