Miren Garate
Errenta aitorpena aurkezteko modalitate mekanizatua martxan da Gipuzkoan asteazkenaz geroztik. Zerbitzu hori abian jarri duen Hego Euskal Herriko lurralde bakarra da, gainerakoek, koronabirusak eragindako egoera dela medio, atzeratu egin baitute aurrez aurreko arreta. Hain zuzen, horixe ari da izaten aurtengo ekitaldiaren berezitasun nagusietako bat: Internet bidezko modalitateak izandako gorakada —aste honetako datuen arabera, %60 igo da—. "Oro har, balorazio positiboa ari gara jasotzen zergadunengandik. Erraztasunak eman ditugu, telefono zerbitzua nabarmen indartu dugu, eta zergadunek antzeman egin dute", azaldu du Jokin Perona Ogasuneko zuzendari nagusiak.