“Zaindu norberaren gogo aldartea; zer eta nola esaten den”

“Zaindu norberaren gogo aldartea; zer eta nola esaten den”

Unai Zubeldia

Gipuzkoako Psikologoen Elkargoa joan den astean hasi zen eskaintzen telefono bidezko arreta behar hori sentitzen ari diren herritarrei. Gaur egun, 1.317 kide dira elkargoan; horietatik seiehun inguru dira osasun arlokoak, eta, oraingoz, laurogei psikologo ari dira parte hartzen telefono bidezko arreta psikologikoan. "Baina kopuru hori handitzen ari da pixkanaka", zehaztu du Uxue Doñate Arregik (Donostia, 1975), Gipuzkoako Psikologoen Elkargoko Gobernu Batzordeko kideak eta GIPEC larrialdietan eta hondamendietan espezializatutako taldeko ordezkariak. 692-56 61 60 da arreta psikologikoa eskatzeko telefono zenbakia.

Gerrari intsumisioa

Leire Narbaiza

Ez dakit nola sortuko zen ustea, baina badabil bolo-bolo estereotipo ustel bat: sexualki gizonezkoak gustuko duten uniformedun bat ikusita zoratu egiten direla, txoratu, tontotu. Uniformeak baduela erakarmen berezia, rock izarrek oholtzaren gainean dutenaren antzekoa. Ni, ostera, uniformeek erakarri beharrean, uxatu egiten naute, kasurik onenean. Txarrenetan, beldurra eta higuina ernetzen didate.

Urrutiko intxaurrak hamalau…

Urrutiko intxaurrak hamalau…

Aitziber Arzallus
Etorkizun oparoago baten ametsak bultzatuta Europarako bidean abiatu diren milaka afrikarretako bat da Abdoulaye Saar (Fimela, Senegal, 1995). Guztiek ez dute Saarren «zorterik» izaten, ordea. Afrikan hiru hilabeteko bidaia «gogor eta neketsua» eta Gibraltarko itsasartea zeharkatzeko hamabi saio egin eta gero, penintsulara sartzea lortu zuen gazte senegaldarrak 2018ko uztailaren 28an.

Arrazakeriari eta estereotipoei aurre egiteko eredu

Jolas eta Ekin patzuergoaren Giza eskubideak: arrazakeria eta estereotipoak proiektuan parte hartzen ari da Abdoulaye Saar senegaldarra, eta, horren bitartez, bere bizipenak kontatzen ari da Gipuzkoako eskoletan. Laura Roux erakunde horretako hezkuntza teknikariaren arabera, proiektuaren helburua da “munduaren analisi kritikoa eta parte hartzea indartzea eta sustatzea, tresna arrakastatsuak baitira bizitzarako gaitasunak garatzeko”. Horrez gain, herritar “kritiko eta arduratsuak eta giza...

“Lantegietako produkzioaz harago doa industrializazioa”

“Lantegietako produkzioaz harago doa industrializazioa”

Miren Garate

"Pedagogia feminista egiteko balioko duten tresnak" sortzeko premia zegoela iritzita, emakumeen eta feminismoaren aztarnen proiektua sortu zuen orain urte batzuk Zaida Fernandez Perezek (Bilbo, 1984). Eibarko Emakumeen Mahaiak erabaki zuen herriko industrializazioan emakumeek egin zuten ekarpena ezagutu nahi zutela, eta udaleko Berdintasun Zerbitzuak eskatu zion ikerketa hori egiteko Fernandezi. Bilbotarrak Savina Lafita Sole eta Luz Maceira Ochoa izan ditu lankide, eta liburu batean bildu dituzte ateratako ondorioak.

Trafiko handiko errepide bat, herriko kale nagusia

Trafiko handiko errepide bat, herriko kale nagusia

Jon Miranda
Irura eta Tolosa lotzen dituen errepidea da GI-3650. 2019ko maiatzean egindako azken neurketaren arabera, batez beste, 6.000 ibilgailu ibiltzen da Iruran egunero. Astegunetan ugaritu egiten da trafikoa, eta, batez beste, 6.600 ibilgailu inguruk zeharkatzen dute herria egunero; Irurako bertako eta Anoetako industrialdeetara doazen kamioiek eragiten dute joan-etorrien ehuneko handi bat, trafikoaren %5-6 inguru baita astuna. Herria zeharkatzen duten ibilgailuak dira gainerakoak, handik pasatu beharra baitago, adibidez, Donostiatik Hernialdera, Anoetara edo Alkizara joateko.

Ez dezatela eten haririk

Ez dezatela eten haririk

Beñat Alberdi

Enpresa handiez gaindi, beste hainbat enpresa ez horren handik osatzen dute herri askoren paisaia. Zer gertatzen da, ordea, jabea erretiratzen bada, edo jabeak enpresa saldu nahi badu? Egoera horiei ahalik eta modurik egokienean erantzuteko antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak Geroa bermatuz jardunaldiak. Kontua ez da inor egoera luzatzera behartzea, haria ez eteteko bitartekoak eskaintzea baizik.

Museoa, migrazio gaiak jorratzeko tresna baliagarria

Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak urte osoan hainbat proiektu gauzatzen ditu migrazioaren gaia lantzeko; Munduko Sukaldeak egitasmoa eta Ormaiztegiko eskolako haurrekin egiten duten lanketa, esaterako: “Ariketen eta jolasen bidez, migratzaileen inguruan dauden aurreiritzi guztiak apurtzen eta gogoeta sakon bat egiten saiatzen gara”, azaldu du Eider Arrutik, museoko komunikazio arduradunak. “Haurrek arraza jakin batekin eta pobreekin lotzen dute migrazioa, baina sakontzen hastean jabetzen...

Ez dira horren garai urrunak

Ez dira horren garai urrunak

Kerman Garralda Zubimendi
Euskal Herria harrera herria da, joaten den baino jende gehiago iristen baita. Halere, iraganean ez zen hala izan, XIX. mendean bereziki. «1837 eta 1840 artean, gutxienez 40.000 euskal herritarrek Hego Amerikarako bidaia egin zuten», hasi du azalpena Eider Arruti Ormaiztegiko Zumalakarregi museoko komunikazio arduradunak. «Despopulazioa kezka bilakatu zen orduan, lanerako eta ugaltzeko adina zuten gazte asko joan baitzen hara».

Tetris zorabiagarria

Juan Luis Zabala

Gaur bai, gaur koronabirusaz hitz egin beharko diagu —esan zidan joan den igandean, artikulua entregatu behar nuen egunean—. Gaur ez didak futbolaz hitz egingo, ezta?

—Koronabirusaz? Gelditzen al da ba ezer esateko?

—Esadak, besterik gabe, nola eramaten ari haizen konfinamendua.

—Gaizki ere ez. Beti izan naun nahiko etxezuloa. Ikusi egin behar, ordea, denborak aurrera egin ahala nola moldatzen garen. Eta hi?

—Antzera.

—Beldurrik bai?

—Batzuetan. Irakurtzen edo entzuten dudanaren arabera, egun berean pasatzen nauk hau laster ahaztuko dugula pentsatzetik aurreikuspenik beltzenekin izutzera. Oraindik ere badituk alarma hau gehiegizkoa dela dioten birologo, epidemiologo eta denadelakologoak. Beste batzuei entzunda, aitzitik, hau apokalipsia duk.