Zaborpeko oasia

Aurreko batean, eta aspaldiko partez, Debara joan nintzen. Eta, normalean ez bezala, automobilez egin nuen bidaia, errepide nagusitik. Elgoibarko autobide sarreratik hurbil dagoen biribilgune inguru horretan ikusi nuenak zur eta lur laga ninduen. Mendi oso bat magal guztiak soilduta, hutsik, biluzik, gorri. Zuhaitz guztiak moztuta, pinuak izango zirelakoan nago. Ez zen ezer gelditzen, ezta sasi txikiena ere. Sarraski demasa.

“Orri zuri bat zoriontasuna da, zerbait berria sortzeko aukera”

“Orri zuri bat zoriontasuna da, zerbait berria sortzeko aukera”

Iñaki Martiarena Otxotorena (Donostia, 1967) bizikletaz iritsi da Intxaurrondoko Otxoki parkean jarritako hitzordura. Ahal duenean garraiobide hori erabiltzen du, "ekonomiagatik eta kontzientzia sozial eta ekologikoagatik". Bere buruaz hizketan hasita, ez da atzera begiratu zale; nahiago du oraingoei eta hemendik aurrerakoei buruz aritu, jorratzen ari den esparru berriei arreta jarri. Bizitza guztia darama barrukoak marrazki bidez kanporatzen, baina hizketan ere egokia da. Badaki zer esan nahi duen, eta zer ez. Galdera entzun ostean, segundo batzuk hartzen ditu pentsatzeko, esan nahi duen hori ahalik eta zehatzena eta argiena adierazteko.

Elkartzeko toki eta herrien bizigarri

Elkartzeko toki eta herrien bizigarri

Herriaren zentroa edo nukleoa izaten dira maiz ostatuak. Udalerri txiki askotan ez da besterik izaten; gainontzean ez dago tabernarik edo dendarik, eta bilgune bilakatzen dira ostatuak, herri txikien bizigarri. Udalarenak izan ohi dira lokalak, eta errentan hartzen dituzte ostalariek. Herriaren erdigunean egoten dira normalean, eta ohikoa da udaletxearen eraikinean bertan egotea ostatua. Gainera, kasu batzuetan, negozioa kudeatzeko ardura duen familiak eraikinean bertan bizitzeko aukera izaten du. Aspalditik datorren zerbitzu bat da, eta duela urte batzuk, ostalaritzako ohiko zerbitzuak eskaintzeaz gain, udalaren posta eta bandoak ere banatzen zituzten lokal horietako langileek. Gaur egun, taberna eta jatetxe dira Gipuzkoako ostatu gehienak, baina badaude bezeroei lo egiteko lekua eskaintzen dietenak ere.

Artilea itzuli da merkatura

Artilea itzuli da merkatura

Koltxoiak egiteko artilea Argindegi ezizenez ezaguna zen Tomas Telleria artzainari erosi ziotela gogoratzen du Brinkolako Etxeaundi baserriko Pruden Agirrek; "dezente ordaindu genuen", dio. Hemengo ardien artileak balioa eta ospea zituen garaiak ziren. Handik urte batzuetara, zaborraren pare dago. Ez du inork nahi, eta artzainek ordaindu egin behar dute hartaz libratzeko. Gauzak, ordea, aldatzen hasi dira, Ternua kirol arropen markak artilea bere jantzietarako isolatzaile termiko gisa erabiliko duela iragarri eta gero.

Baserritik jangeletara

Baserritik jangeletara

Azpeitiko jatetxe eta jangela kolektiboak tokiko elikagaiekin hornitzeko egitasmoa da Azoka Plaza 2.0. Elikadura osasuntsu eta jasangarria bultzatuz, kontsumo ohituretan eragitea eta lehen sektorea indartzea da proiektuaren helburua.

Bukaerarik ez duen erritmoa

Bukaerarik ez duen erritmoa

Bloody Mary disko dendara sartu, alboetara begiratu, eta bidaia hasi. Magia berezia dauka lokalak, kalitatezko musikaren tenplua izango balitz bezala. Biniloz betetako tenplua da, eta margolan eta apaingarri bereziak ditu non-nahi. Eta ez du soilik musikaren kulturan zehar bidaia egiteko gonbita eskaintzen: gaur egungo musikarik onena zaleen, kuxkuxeroen eta herritar arrunten eskura ere jartzen du.

Ereduak garatzeko bilgunea

Ereduak garatzeko bilgunea

GKS Gazte Koordinadora Sozialista orain dela urtebete sortu zen, "gazte problematikari klase perspektibatik erantzuteko". Ordutik, Euskal Herriko hainbat herritan zenbait esperientzia organizatibo egin ditu, "komunitate politiko sozialistaren eta botere sozialistaren eraikuntzarako". Besteak beste, Araba eta Bizkaiko Topaketa Sozialistak eta Gazte Sozialiston Topagunea egin dituzte (Azpeitian), hausnarketa teoriko-politikorako espazioak antolatu dituzte, eta jardun politikoa gauzatu ahal izateko espazioak egokitu dituzte. Datozen hilabeteetarako, badituzte beste egitasmo batzuk esku artean; tartean, gaurtik biharrera Bergaran egingo dituzten Gipuzkoako Topaketa Sozialistak.

“Errituen bitartez, identitateek bat egiten dute”

“Errituen bitartez, identitateek bat egiten dute”

Euskal Herriak badauzka ia saihestu ezinezko bere egunak: Santa Ageda, herrietako jaiak, inauteriak eta abar. Baina, ospakizunetik gaindi, horiek gizartean eta norbanakoengan dituzten eraginak aztertu ditu Jota Pizarrok (Santiago, Txile, 1988) doktore tesirako. Izan ere, eragin nabarmenak izaten ditu kanal horien bidez emozioek bat egiteak.

Ikuspegi berri bat jolastokiari

Ikuspegi berri bat jolastokiari

Tolosako Samaniego ikastetxeko jolastokia itxura berrituz doa. Iaz, Jolastu, jolastu eta jolastu proiektuaren barruan, Lehen Hezkuntzako haurrentzako jolaserako gune berriak sortu zituzten, Tabakalerako ordezkariekin elkarlanean. Orain, Haur Hezkuntzako ikasleak izan dira pribilegio hori izan dutenak.

Lanerako lurra ongarritzen

Lanerako lurra ongarritzen

Enplegu gabe bizirik irautea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula gizarte honetan, are gutxiago gizarte bazterketan bizi den pertsona bat izanez gero. Horretan jarri du arreta Arrasateko Udalak, eta, joan den urteko martxotik, martxan du Lan R Bai programa. Gizarte bazterketan daudenak ditu jomugan. Hain zuzen, lan mundura txertatzeko baliabideak irakatsi nahi dizkiete. Finean, lurra ongarritu nahi diete lana bertan ernal dadin.