Mikeleteak, Gipuzkoako ikur

Mikeleteak, Gipuzkoako ikur

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Polizia izan ziren mikeleteak, eta haiei buruzko liburua idatzi du Jorge Cabanellas bizkaitarrak: Los últimos miqueletes de Guipuzcoa. XVIII. mendearen amaieran erabaki zuten polizia zerbitzu hori sortzea, delinkuentzia oso handia zen garai batean.

Cabanellasek dio mikeleteena oso Polizia modernoa zela: "Kontrabando kargamentuak harrapatzen zituzten, hilketak ikertzen zituzten... Atestatu idatziak egiten zituzten, egungo poliziek egiten dituztenen modukoak".

Elkartasun keinua Asteasutik

Elkartasun keinua Asteasutik

Lagun kuadrilla bat direla aitortu dute Anttine Egunaren antolatzaileek, baina guztiek dute proiektu ezberdinen bat martxan. Gazte ekintzaileak dira, eta elkartzera eta gauzak antolatzera animatu nahi dituzte gazteak. Beñat Garcia Mattin Gizarte Abenturakoa, Beñat Iraola Zatzaizkit proiektukoa eta Gorka Rico Ama tabernakoa dira antolatzaileetako batzuk, Beertoki eta Patxine jatetxekoekin batera. Guztien osaketarekin, herriari egun bat eskaini nahi izan diote, eta, kasu honetan, Asteasuko Kale Nagusiak hartuko du Anttine Eguna.

Usadioa eta jaia gal ez daitezen

Usadioa eta jaia gal ez daitezen

Mendeetan, nekazari eta abeltzainek naturaren arabera moldatu behar izan dute bizimodua, eta are gehiago urtaro aldaketetan; udako beroaldietan, esaterako, artaldearekin mendira igotzen ziren artzainak, eta kostaldera jaitsi neguko elurteetan, berotasunaren bila. Apurka-apurka, eguzkia jarri zuten horren guztiaren eragile, eta neguko eta udako solstizioak aintzakotzat hartzen hasi ziren. Hala, hotzari agur esan eta epeltasunari ongietorria emateko, urtaro aldaketak jai bereziz ospatzen zituzten. Zehazki, negutik udaberrirako aldaketatik sortu zen inauteri izenez ezagutzen den festa paganoa, usadio bilakatzeraino.

Arduraz kontsumitzeko aukerak

Arduraz kontsumitzeko aukerak

Kontsumoa modu "arduratsuan, kontzientean, jasangarrian eta eraldatzailean" sustatzeko helburuarekin, MapaSaretuz izeneko gidaliburua aurkeztu zuen herenegun Saretuz Donostiako kontsumo sareak, Tabakalerako Impact Hub zentroan.

Otsailagatik

Otsailaren 15a da, igande arratsaldea. Bihar artikulua entregatzea tokatzen zait, eta jaieguna aprobetxatu behar dut idazteko. Eguraldi ederra dago, neguminean bagaude ere. Etxeko leiho guztiak itxita dauzkat, bunker batean sartuta banengo bezala. Etsipena eragiten didate kristaletik sartzen diren eguzki-izpi distiratsuek, inoiz ez bezala.

“Ikerkuntzak aurrera egiten badu, gazteen ekimenari esker egiten du”

“Ikerkuntzak aurrera egiten badu, gazteen ekimenari esker egiten du”

Bizitza erdia baino gehiago darama Xabier Artola Zubillagak (Donostia, 1957) Alkizan bizitzen. Urteko sasoi guztietan egoten da ederra inguruko parajea, baina urtaro bat aukeratu beharko balu, udaberria aukeratuko luke berak, "maiatz hasierako berde gama zabal hori". Lengoaia kodetuaz harago, Artolak beste bitarteko batzuk baliatzen ditu inguratzen duen errealitatea azaltzeko. Hitza eta irudia ditu gustuko, literatura eta argazkilaritza.

Euskaltegikoa osatzeko, mintzapraktika baserrian

Euskaltegikoa osatzeko, mintzapraktika baserrian

Miren Garate

1980rako urte pare bat falta zela, uztaileko arratsalde gorri batean" iritsi zen Kutsidazu bidea, Ixabel liburuko protagonista Aranguren baserrira, maleta handi bat eskuan zuela, bere burua "Josechu el vasco" bihurtu nahian. "Zibilizazioaren azken portura" iristeko, lanrroberrean zetorren auzoko bati eskatu zion "Marino Lejarretaren amesgaiztoetan azaltzen zen aldapa" hura igotzeko laguntza. Joxean Sagastizabal idazleak eleberri hartan irudikatutako errepidearen antza izan dezake Ataungo Aldarreta baserrira arteko bideak ere. Herritik abiatuta, ia bi kilometro eta erdi egin behar dira maldan gora hara iristeko. Otsaila izateko epel egiten duen astelehen arratsalde batean, elkarrekin datoz autoan Maialen Fuertes eta Paula Albeniz. Iluntzen hasita dago dagoeneko. Maleta txiki bana atera dute autoko maletategitik, eta irribarretsu agurtu dute Maite Lardizabal, ate ondoan zain dagoen baserriko nagusia. Han pasatuko dute astea bi ikasleek. Duela 25 urte pasatxo argitaratutako liburuan bezala, euskara maila hobetzea dute helburu.

Tradizio luzeko programa Lazkaon eta inguruan

1974an hasi zen Lazkaoko Maizpide euskaltegia udako ikastaroak antolatzen, eta, hasierako urte haietan, herritarren etxeetan egiten zuten lo ikasleek, familia euskaldunetan. 1988an ireki zuten barnetegia, eta 2000-2001eko ikasturtera arte mantendu egin zuten udak familietan igarotzeko aukera hori. Ordutik, urte osoan zehar egoten da martxan programa. “Hizkuntza bizia” irakastea edo horretarako bidea ematea da helburua, besteak beste, ikasleek egoera naturaletan sortzen...

Desorekaren itzala deusezteko

Desorekaren itzala deusezteko

Unai Zubeldia

Antsorena Anaien kalea, Karmelo Labaka eta Gartzia Goldaraz kaleak, Felipe Sagarna Zapa kalea ere bai, baita Viktor Hugo kalea ere... Hernaniko hainbat kaleren izenak dira horiek. "Laurogei bat kale izenetatik, 24 gizonezko errealenak dira", zehaztu du Maialen Apezetxea Hernaniko udaleko Berdintasun teknikariak. "Eta orain gutxi arte bost bakarrik zeuden emakumezkoenak, baina santuak edo Ama Birjinak ziren guztiak".