Imanol Garcia Landa
Iraupen eskian lehiaketari begira trebatu nahi duenak aukera badu Tolosan egoitza duen Rojo teknifikazio taldean. Joseba Rojo tolosarrak jarri zuen martxan proiektua, eta bigarren denboraldia da hau. Iraupen eskian lehiatutakoa da Rojo, baina 2014. urtea ez zen izan berak nahi bezalakoa: "Orduan nire entrenatzaile zenak esan zidan ea zergatik ez nintzen animatzen prestatzaile moduan lan egitera, eta horrela hasi nintzen".