Eider Goenaga Lizaso
Gipuzkoako ehiztariek sei hilabete zeramatzaten ehizara irten gabe, baina hori jada amaitu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak, astearteko aldizkari ofizialean, bertan behera utzi zuen Ulian ehizatzeko debekua, ehiztarien "grebarako" arrazoi nagusietako bat.
Aspaldikoak dira Ulian ehizatzeari uzteko lehen eskaerak. Donostia inguruan 1989tik segurtasun eremu izendatutako espazioa zabaltzeko eskatu zuen Donostiako Udalak 2010ean, eta Pasaiako Udalak ere bai, 2011n. Bi udalek adierazi zuten "parke periurbanoa" dela Ulia, eta hori "bateraezina" dela ehizarekin. Aldundiak 46 ehiza postu itxi zituen 2014an.