Artea, artearen barnean

Artea, artearen barnean

Kerman Garralda Zubimendi

Nestor Basterretxearen Arriarango urtegiko eskultura matrioxka batean bilakatu du Nader Koochaki komisarioak, Harriak:barru, barren, barrene erakusketarekin. Panpina errusiar horiek panpina txikiago bat izaten dute barruan, eta uztailaren 14ra arte Antonio Menchen, Ion Arregi, Martin Ferran eta Koenraad Van den Driessche artisten artelanak gordeko ditu Basterretxearen lanak.

Xabier Iraola: “Oso gaizki gaude, irtenbiderik gabeko gurpil zoro batean”

Xabier Iraola: “Oso gaizki gaude, irtenbiderik gabeko gurpil zoro batean”

Ane Ubegun Goikoetxea

Bereziki "kezkagarriak" dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ehiza Federazioaren arteko desadostasunak, Xabier Iraola (Legorreta, 1966) Enba Euskadiko Nekazarien Batasuna elkarteko koordinatzailearen ustez. Orain dela lau hilabete ekin zion Ehiza Federazioak greba mugagabeari, eta, orduz geroztik, nabariak izan dira basurdeek eta orkatzek soro eta larreetan egindako kalteak.

Hurrengo kolorearen zain dago arrosa

U. Zubeldia

Aldaketa urtea izango da aurtengoa. Azken bost urteotan San Juan izan da nagusi Euskotren ligan —Zumaiak irabazi zuen 2012an eta 2013an, Getaria-Tolosak 2011n, Gipuzkoak 2010ean eta Galiziak 2009an—, baina, zuzendaritzarekin izandako gorabeherak tarteko, taldea uztea erabaki zuten batelerek. Iazko azaroan sortu zen ekaitza Pasai Donibanen, arraunlariek komunikabideetara ohar bat bidali baitzuten. Igoerako kanporaketa irabazita, ordurako Euskotren ligara igota zegoen Donostiarra, Hondarribiaren kaltetan.

Ohorezko txanda, jomuga eta utopia

Ohorezko txanda, jomuga eta utopia

Unai Zubeldia

Bihar hasiko da hamabi asteburuko denboraldia, Bilbon, Eusko Label ligako lehen estropadarekin (18:00). Urtero bezala, hamabi talde ariko dira lehian liga nagusian, eta gipuzkoarrak izango dira lau: Hondarribia, Orio, Donostiarra eta San Pedro. Oso gora begira daude lehen hirurak, eta azken bi postuei ihes egitea da

Egitaraua

Hiru aldiz eskainiko dute hiru lanetako bakoitza. Eguraldiaren arabera, tokiz alda daitezke kaleko obrak (www.eztena-jaialdia.info). Gaur 17:00. Eraikitzen gaituzten hitzak. Zamalbide kaleko 4. atarian. 19:00. Aldarri. Gamon Zumardian eta Herriko Plazan. 22:30. La mirada. Niessen kulturgunean. Bihar 12:30. Aldarri. Beraungo Pablo Sorozabal plazan. 19:00. La mirada. Niessen kulturgunean. Etzi 12:30. Aldarri. Txirrita parkean. 17:00. Eraikitzen gaituzten hitzak. Zamalbide kaleko 4....

Antzerkiari ziztada berriak emateko

Antzerkiari ziztada berriak emateko

Erik Gartzia Egaña

Errenteriako Mikelazulo elkarteak urte asko daramatza sormenaren faktoria izaten. Iaz, baina, bidegurutze batera iritsi zen hortik sortutako kumeetako bat: Eztena arte eszenikoen jaialdia. Iaz, hamargarren ekitaldia izan zuen jaialdiak, eta antolatzaileek ez zekiten agurra ala ziztada moduko bat, inflexio puntu bat izango zen. Hala azaldu du Oier Guillan Eztenaren antolakuntzan buru-belarri lanean ari denak: "Hamar urteotan jaialditik igaro den jendea gonbidatu genuen ospakizun galara, eta orduan ikusi genuen zenbat jendek baloratzen zuen urteotan egindako lana eta zer garrantzitsua zen horrelako plazak eskaintzea". Animatu egin ziren erantzunarekin. "Baina, jarraitzekotan, ezin zuen jarraitu ordura arte bezala; etapa bat amaitu zela sentitzen genuen".

Etiketarik gabeko melodietan

Etiketarik gabeko melodietan

Irati Saizar Artola
Villabona-Amasako Santio jaietan hasi zen guztia, 2016an. Jon Urbizu saxofoi jotzaileak denbora bat bazeraman musika talde berri bat sortu nahian, eta parrandan tupust egin zuen Antton Telleria bateria jotzailearekin.

Motzean

Musikaririk gogokoena? JON URBIZU: Perico Sambeat saxofoi jotzailea. ANTTON TELLERIA: Borja Barrueta, bateria jotzailea. Musika talde bat? J. U.: Berri Txarrak. A. T.: Morphine. Baina bihar galdetuz gero, beste bat esango nuke. Jotzeko plaza bat? A. T.: Tolosako Plaza Berria. J. U.: Leku bera esango nuke. Ametsetako agertoki bat? Biak: Erronka polita litzateke Madril edo Bartzelonakoren bat. Publikorik goxoena? Biak:...

Errezetak, parkeak eta natura

Leire Narbaiza

Pasa den astean BERRIAn Maialen Unanueren erreportaje bat irakurri nuen, Natura, sendagai izenekoa. Bertan azaltzen zuen kazetariak Eskozian medikuak natura errezetatzen hasita zeudela. Konturatuz gero gaixoa ez dagoela oso animatuta, edo depresio arina duela, egunero denbora bat naturan pasatzeko aholkatzen duen liburuxka bat ematen diotela. Liburuxka horretan azaltzen da zer egin lezakeen gaixoak kanpoko paraje horretan hobetzeko.