Lokatzetan ikasitakoak

Lokatzetan ikasitakoak

Unai Zubeldia

Zarkumendegi futbol zelaia, Astigarragan. 1987ko uztailaren 5a. Espainiako Kopako finala, eta Oiartzun eta Añorga aurrez aurre. "Ikaragarria izan zen hura. Jendez lepo zeuden harmailak, autoz beteta errepide bazterrak...". Ixiar Canellada Oiartzungo jokalari ohiak ondo gogoan dauka egun hartan bizi izan zutena. Kiroletik asko izan zuen egunak, baina ez zen gelditu futbol partida soilean. "Espainiako Federazioak aurreko denboraldiko diru laguntza zor zion Oiartzuni, eta, presidentea kopa ematera zetorrela baliatuta, zor zigutena ordaindu arte ez ginela zelairatuko erabaki genuen". Tentsio handia izan zen finalaren aurreko minutuetan. Joaquin Urio Velazquez zen epailea, eta ordubete berandu hasi zen partida. Azkenerako, 3-2 irabazi zuen Oiartzunek. "Baina oraindik ez dakit zor ziguten hura kobratu dugun ere!".

Egitaraua

Emanaldi ugari antolatu dute aurtengo Literaturia jaialdirako: Gaur 18:30-19:30. Jenisjoplin liburuaren jendaurreko irakurraldia eta Paul Beitiaren eta Uxue Alberdiren arteko solasaldia, Modelo aretoan. 20:00. Iñigo Astizen manifestua, eta, ondoren, bertso-maskarada Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Xabier Lizaso eta Unai Gaztelumendirekin, Modelo aretoan. Bihar 10:00-13:00. Komiki tailerra Ainara Azpiazu Axpi-rekin, Etxezabalan. 10:20. Liburu aurkezpena, Garoa liburu dendan: Patxi Zubizarretaren Julien...

Kirola eta kultura bat eginda, Pro Zarautz lehiaketan

Asteazkenean hasi zen Pro Zarautz surf txapelketa, eta etzi arte izango da goi mailako lehia Zarautzen. Olatuetako lehia baino askoz gehiago da, ordea, Pro Zarautz. 170 surflarik parte hartuko dute txapelketan, baina uretatik kanpo ere izango da ikuskizunik. Gaur, 09:00etan, yoga saioa izango da hondartzan, eta 11:00etan jarriko dute FederArteren merkatua. Dantz Festibalaren ondoren (19:00), DJ saioak izango dira gauean,...

Auzolanaren jaialdia

Auzolanaren jaialdia

Unai Zubeldia

Plaza bat da Literaturia; letren plaza. Solasaldiarena, aurkezpenarena, hausnarketarena... Gaur hasi eta igandera arte, hiru egunez, euskaratik eta euskaraz sortuko dute Zarautzen. Gehiago ere bada Literaturia, baina hiru oinarri dauzka funtsean: liburu azoka, liburu aurkezpenak eta solasaldiak, eta askotariko emanaldiak. Larrabetzun (Bizkaia) dauka sorburua letren jaialdiak —2008an antolatu zuten estreinakoz—, baina 2014tik Zarautz izaten da gune nagusia; Literaturiak seigarren urtea izango du aurten Gipuzkoan.

Bat-batean eta errebotez

Bat-batean eta errebotez

Irati Saizar Artola

Bertsoa eta pilota. Euskal kulturaren bi adar horiek batu, eta, Pazko astearen bueltan, Gipuzkoako sei gazte Ipar Amerikan ibili dira, bertso-pilota saioak egiten. Duela bi urte egin zuten lehen bidaia, Argentinara, eta, aurten, berriro hartu dute itsasoz beste alderako hegazkina. Kalifornian barrena ibili dira aurten. Aurreko espedizio hartatik, Oihana Iguaran bertsolariak eta Iñaki Lizaso pilotariak errepikatu dute esperientzia —Villabona-Amasakoak dira biak—. Horiez gain, Unai Mendizabal bertsolari zizurkildarrak, Jon Urbieta eta Xabier Urbieta pilotari asteasuarrek eta Ibon Aranalde pilotari oriotarrak izan dute aukera bidaiaz gozatzeko. "Esperientzia bikaina bizi izan dugu, eta oso harrera polita egin digute", aitortu du Lizasok. "Guk hara generaman proposamena zabal zedin nahi genuen, eta uste dut lortu dugula; emaitzak izan ditu".

Altxorraren bila, kirola eginez

Altxorraren bila, kirola eginez

Aitziber Arzallus

Mapa bat eta iparrorratz bat nahikoa dira orientazioa praktikatzeko. Haiek ondo erabiltzen eta interpretatzen jakitea da gakoa. Europa iparraldeko herrialdeetan arrakasta handiko kirola da orientazioa. "Badira 20.000 parte hartzailetik gorako probak, eta eskoletan irakasten dute", Ibon Goikoetxea GOT Gipuzkoako Orientazio Taldeko kidearen arabera. Gipuzkoan ez da horren kirol ezaguna, oraingoz; baina poliki-poliki ari da lekua egiten. "Azken bost urteotan asko hazi da praktikatzen dutenen kopurua, eta azkenaldian ikastetxe askotatik jaso ditugu eskaerak orientazioa zer den azaltzera joateko, gaztetxoentzat oso interesgarria delako".

Txartelaren ordez, kafea

Txartelaren ordez, kafea

Karmele Uribesalgo Alzola

Autobusera gerturatu eta "bi kafesne, mesedez" eskatu du Bergara aldetik oinez iritsi den bikote batek. Gainontzeko autobusetan gertatzen ez den arren, Sanprubusean posible da horrelakorik hartzea. Baita ogia erostea edo ardoa edatea ere. Autobus bat taberna izateko egokitu du Jon Mujikak, eta Arrasatek, Bergarak eta Oñatik muga egiten duten tokira eraman du: Elorregi auzora. San Prudentzio ere esaten dio jende askok, eta hortik datorkio izena autobusari. Astelehenean hartu zituen lehen bidaiariak, eta egunero egongo da zabalik, 08:30etik 20:00 ingurura arte.

Porlanaren jonkiak gara

Leire Narbaiza

Azken boladan nahiko zeregin gogaikarrian nabil sartuta; medikutan, alegia. Laguntzaile gisa joaten naiz proba eta kontsultetara, eta aukera izan dut Eibarko ospitale berrian probatzeko. Estetikaz ez dut ezer esango, baina barruko kolore eta uniformetasunaz asko idatz liteke. Aurreko baten, erradiologian sartu ginen. Ez zegoen inor karraju luze hartan, eta beldurrezko film baterako lokalizazio egokia izan litekeela begitandu zitzaidan. Hormak eta ateak kolore berdekoak, baina ilar-pureak duen berde hori, 70eko hamarkadatik ateratakoa iruditu zitzaidan. Dena berdina ospitale osoan, ez dago mediku edota espezialitateen izenik ateetan, zenbakiak besterik ez. Eta zenbakiak Osakidetzako urdin horretan... Ez dira ondo ezkontzen kolore biak!

Zenbait datu

Zenbait datu esanguratsu topa daitezke Espainiako Gorteetarako hauteskundeen datuak alderatuz: EAJ 1982tik, onenak. 1982an 125.389 boto lortu zituen EAJk, eta hortik urrun ibili izan da ordutik. 1989an lortu zuen emaitza txarrena: 57.290 boto, HB, PSE eta EAren atzetik. EH Bildu Erdibidean. Kongresura lehen aldiz aurkeztu zenean lortu zituen HBk emaitzarik txarrenak: 57.811 boto. Onenak, 2011n, Amaiur koalizioan aurkeztu zenean: 130.055....